Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

NOAUA! APP, gure edukiak klik bakar batean

By on 2017-04-20 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
NOAUA! APP, gure edukiak klik bakar batean

Aplikazio berri honi esker, NOAUA!ko edukiak inoiz baino eskuragarriago izango dituzu. Android zein Apple sistemetara egokitu dugunez, eskuko telefonoetan zein tablet euskarrietan ezarri daiteke. Klik bakar batean. Web orrialdera sartu gabe, NOAUA! APP aplikazioarekin zuzenean jaso ahal izango dituzu azken albisteak nahiz agendako xehetasunak. Albisteak Aplikazioa eskuratu eta ireki orduko, Albisteak ataleko lerroburuak agertuko zaizkigu. Lerroburu bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabalik berriz, astelehenetik aurrera

By on 2017-04-20 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabalik berriz, astelehenetik aurrera

Asteotako oporraldia tarteko, 2017-18 ikasturterako Haur Eskolan matrikulatzeko epea bitan zatitu dute aurten; apirilaren 3tik 7ra eta apirilaren 24tik 28ra. 2015, 2016 eta 2017an jaio diren edo jaioko diren haurrei zuzenduriko deialdi honetan parte hartzeko azken aukera izango da beraz datorren astean. Matrikulatzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez, 943 374 061 telefono zenbakira deituta, 08:30-12:00 artean. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jaietako txupinazorako hautagaiak proposatzeko aukera

By on 2017-04-19 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ekainaren 29tik uztailaren 2ra ospatuko diren Usurbilgo festak nork abiatuko dituen herritarrek erabakiko dute aurten ere. Jaiak abiatzeko txupinazoa nork jaurtitzea nahi duzuen proposa dezakezue jada, Jai Batzordeak eta Usurbilgo Udalak maiatzaren 22ra arte zabaldu duten epearen baitan. Bi bideetatik egin ditzakezue ekarpenak; proposamenak kultura@usurbil.eus helbidera emailez helarazita edo bestela, papertxo batean idatzi eta Oiardo Kiroldegian, Sutegi udal liburutegian eta Potxoenean aurkituko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako Eskolako guraso elkarteak antolaturiko formazio zikloa abiatzear

By on 2017-04-19 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Zubietako Eskolako guraso elkarteak antolaturiko formazio zikloa abiatzear

Zubietako Eskolako guraso elkarteak jardunaldiak antolatu ditu apirila amaiera eta maiatza hasierarako. “Hezkuntza eta generoa” edota “Haur sexualitatearen bide laguna” izeneko saioak tartekatuko dira ziklo honetan. Honatx xehetasunak: Apirilak 25, asteartea 17:00-19:00 “Hezkuntza eta generoa”. Hizlaria: Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea). “Amelia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Ikerketa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Enecco Aritza kultur parkearen proiektuaren aurkezpena 18:30etan Potxoenean

By on 2017-04-19 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Nafartarrak taldeak eta Usurbilgo Udalak antolatuta Etxarri Aranazko Enecco Aritza egitasmoaren inguruko bi hitzordu antolatu dituzte apirileko bigarren hamabostaldi honetarako. Proiektuaren aurkezpena eta kultur parkea bertatik bertara ezagutzeko txangoa: Apirilak 19, asteazkena 18:30 Enneco Aritza kultur parkearen proiektuaren aurkezpena Potxoenean. Hizlaria: Amaia Zabala, Enneco Aritza proiektuko bultzatzailea. Zehaztasunak: “Memoria historikoa oinarrian duen Etxarri Aranazeko “Enneco Aritza” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo jaietako egitaraua diseinatzeko lehiaketa martxan

By on 2017-04-18 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo jaien egitaraurako diseinu lana hautatzeko lehiaketa antolatu dute aurten ere, Usurbilgo Udalak eta Jai Batzordeak. Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada, maiatzaren 22ra arte. Jai Batzordeko eta diseinu arloan ezagutza duten bina kideek eta kultura zinegotziak osatuko duten epaimahaiak hautatutako txapeldunak, 500 euroko saria jasoko du eta noski, eginiko lanaren emaitza jaiak hasi aurreko egunetan herritar guztien eskutara helduko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Enecco Aritza kultur parkearen aurkezpen eta irteera, Nafartarrak taldekoen eskutik

By on 2017-04-11 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Nafartarrak taldeak eta Usurbilgo Udalak antolatuta Etxarri Aranazko Enecco Aritza egitasmoaren inguruko bi hitzordu antolatu dituzte apirileko bigarren hamabostaldirako. Proiektuaren aurkezpena eta kultur parkea bertatik bertara ezagutzeko txangoa: Apirilak 19, asteazkena 18:30 Enneco Aritza kultur parkearen proiektuaren aurkezpena Potxoenean. Hizlaria: Amaia Zabala, Enneco Aritza proiektuko bultzatzailea. Zehaztasunak: “Memoria historikoa oinarrian duen Etxarri Aranazeko “Enneco Aritza” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tio Teronen Semeak, Bizi Kalean

By on 2017-04-11 in Jaiak, Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo V. Dantza Egunaren ospakizunak igandera arte luzatu zen. Bizi Kalea festarekin bat eginez, Tio Teronen Semeak Usurbilgo Mikel Laboa plazan aritu ziren. Ikusle denak txoratuta utzi zituzten.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.