Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

“Lasa eta Zabala” eta “Erdibana” asteburuan, Jexux Artze K.E.-ren eskutik

By on 2015-05-08 in Kultura with 0 iruzkin

Jexux Artzeren omeneko ekitaldien asteburua hemen dugu. Ostiral eta larunbat honetan, gaueko 22:00etatik aurrera Sutegin, “Lasa eta Zabala” filma eta “Erdibana” antzezlana hurrenez hurren. “Lasa eta Zabala” ikusteko bi sarrera ditugu, NOAUA!ko bazkideon artean zozketatzeko. Parte hartzeko idatzi erredakzioa@noaua.eus helbidera, ostiral hau, maiatzaren 8a baino lehen. Sarituaren berri, ostiralean bertan jakinaraziko dugu atari honetan. Honatx, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jone Eizmendi eta Arantxa Astiasuinzarra, sarrera zozketan sarituak izan diren bazkideak

By on 2015-05-08 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin
Jone Eizmendi eta Arantxa Astiasuinzarra, sarrera zozketan sarituak izan diren bazkideak

Asteburu honetan, ‘Lasa eta Zabala’ filmaz eta ‘Erdibana’ antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu. Jexux Artze Kultur Elkarteari esker, bina sarrera zozketatu ditugu NOAUA!ko bazkideen artean. Egunotan, bazkide orok emailez partehartu ahal izan duzue zozketan. Gaur eguerdira arte jaso ditugun eskaeren artean, zozketa egin dugu eta hauek izan dira irabazleak.   Jone Eizmendirentzat, ‘Lasa eta Zabala’-ko bi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ostiralean Sutegin, ‘Lasa y Zabala’ filma

By on 2015-05-06 in Kultura with 0 iruzkin

Ostiral honetan, gaueko 22:00etan, ‘Lasa y Zabala’ filma eskainiko dute Sutegin. Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatu du film honen proiekzioa. Sarrerak Lizardin eskuratu daitezke 5 eurotan aldez aurretik, edota egun berean leihatilan. Unax Ugalde ‘Lasa eta Zabala’ filmeko protagonista nagusia da. Irutxuloko Hitzakoek Donostiako Zinemaldian elkarrizketatu zuten, filmaren aurkezpenaren bezperan. Aktore euskaldunak Iñigo Iruin abokatuaren papera jokatzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

#Gattunk bideoklipak, 12.000 bisitatik gora

By on 2015-05-06 in #Kilometroak15, Euskara, Kultura with 0 iruzkin

Tonbola, “Hamen bea” herri antzezlana, prebentzio tailerra, jai parekideen aldeko formazio saioa… Ekimen ugari ari dira bideratzen #Kilometroak15 lan taldeko kideek. Eta bien bitartean, #Gattunk bideoklipa bere bidea egiten ari da. Bi astetan, 12.000 bisitatik gora jaso ditu Youtuben estekatuta dagoen bideoklipak.

Jarraitu Irakurtzen »

Gogokoen duzuena hautatu, Santixabelei hasiera emateko

By on 2015-05-06 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Gogokoen duzuena hautatu, Santixabelei hasiera emateko

Aurreko urtean herritarren bozkek erabaki zuten, Usurbil Kirol Elkarteko senior nesken eskubaloi taldeak Santixabelei hasiera eman zien txupinazoa jaurtitzea. Iazko formula errepikatuko du aurten ere, Jai Batzordeak. Datozen festak nork edo nortzuk abiatuko duten zuek erabakiko duzue. Zuen ustez, txupinazoa jaurtitzea merezi duen edo dutenen alde bozkatzeko aukera duzue maiatzaren 29ra arte, kultura@usurbil.eus helbidera idatzita. Edo helarazi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal diru-laguntzen erabaki proposamenari alegazioak aurkezteko epea, maiatzaren 16ra arte

By on 2015-05-06 in Euskara, Ingurumena, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Udal diru-laguntzen erabaki proposamenari alegazioak aurkezteko epea, maiatzaren 16ra arte

Maiatzaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ezagutzera eman du Udalak, 2015eko udal diru-laguntzen inguruko erabaki proposamena. Kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza eta gizarte zerbitzuetako diru-laguntza deialdietara aurkeztu diren eskaerei emandako erantzuna, eta banatuko dituen diru kopuruen informazioa. Alegazioak aurkezteko epea dator orain; asteazkenetik, maiatzaren 6tik 16ra arteko tartea dago, diru-laguntza proposamenari iradokizunak egiteko. Honatx arloz arlo, udal diru-laguntza proposamenaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Banatuko dituen diru-laguntzen berri eman du Udalak

By on 2015-05-05 in Euskara, Ingurumena, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Banatuko dituen diru-laguntzen berri eman du Udalak

Astearte honetako, maiatzaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ezagutzera eman du Udalak, 2015eko udal diru-laguntzen inguruko erabaki proposamena. Kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza eta gizarte zerbitzuetako diru-laguntza deialdietara aurkeztu diren eskaerei emandako erantzuna, eta banatuko dituen diru kopuruen informazioa. Alegazioak aurkezteko epea dator orain; asteazkenetik, hilaren 6tik 16ra arteko tartea dago, diru-laguntza proposamenari iradokizunak egiteko. Gogoan izan bestalde, onuradunek […]

Jarraitu Irakurtzen »

Egutegi biodinamikoak eta ilargiak nekazaritzan duten eragina aztergai larunbatean

By on 2015-05-05 in Aisia, Ingurumena, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Egutegi biodinamikoak eta ilargiak nekazaritzan duten eragina aztergai larunbatean

III. Sagastiak Loretan, sagarrondoen loraldiaren gorazarre egiteko ekimenen ziklo betean gara. Ekitaldi eskaintza zabala aurten ere, ekainaren 13ra bitarte. Datorren hitzordua larunbatean: Maiatzak 9, larunbata 09:00-13:00 “Egutegi Biodinamikoa eta Ilargiak nekazaritzan duen eragina” ikastaro teorikoa Potxoenean. Noiz erein, landatu, ongarritu eta kimatu? Uzta hobetzeko kosmosaren eragina baliatu. Xabier Akizuren eskutik. Prezioa: 5 €, Alkartasunako bazkideek doainik. Maiatzak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.