Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

Marrazkien kalitate bikaina eta parte hartze handia, XII. Pintura Lehiaketako sariketan

By on 2014-07-04 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Marrazkien kalitate bikaina eta parte hartze handia, XII. Pintura Lehiaketako sariketan

Hortxe duzue Santixabeletako XII. Pintura Lehiaketako marrazki sarituen egile taldea, opariak eskutan, antolatzaileekin eguerdian ateratako argazkian. Beste behin, ekimenak sustatzen duen parte hartze nabarmena aipatu beharra dago. Horren lekuko, pilotalekuko ezker pareta. 4-16 urte arteko artisten marrazkiez josi da, goizean zehar ospatu den txapelketan.  Artelan guztiok gainera bazuten elkarren arteko antzekotasun nagusi bat; gaia. XII. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Nolakoa izango da Usurbil 3.000 urtean?”, gaurko XII. Pintura Lehiaketarako gaia

By on 2014-07-04 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
“Nolakoa izango da Usurbil 3.000 urtean?”, gaurko XII. Pintura Lehiaketarako gaia

Parte hartze handia sustatu ohi du Susana Martin herritarrak gidatzen duen Pintura Lehiaketaren hamabigarren edizioa ospatuko da, ostiral honetan uztailaren 4an, goizeko 10:30etatik aurrera frontoian. 2-16 urte arteko haur eta gazteei zuzendua egongo den txapelketako oinarriak ezagutzera eman ditu Jai Batzordeak. Ekimenean parte hartu nahi dutenek, txapelketa gunera gerturatu gaur. “Lehiaketan parte hartzeko materiala bertan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bertso musikatuen saioa 22:00etan txosnetan, bertsozaleen jaietako lehen hitzordua

By on 2014-07-03 in Aisia, Euskara, Kultura with 0 iruzkin

Bertsopaper lehiaketa, bertso eta bertso musikatuen saio bana. Hiru hitzordu nagusi bertsozaleek Santixabelotan. Lehena, ostegun gau honetan, 22:00etan Askatasuna plazako txosnetan. Bertso musikatuen saioa, hiru bertsolari eta lau musikarirekin:-Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Jokin Labaien eta Egoitz Zelaia.-Musikariak: Eneko Sierra (Sasofoia), Ixak Arruti (Kitarra), Antton Aranburu (Kitarra) eta Gari Otamendi (Bibolina). Egaña, Arzallus, Amuriza, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen lan erakusketa zabalik Sutegin

By on 2014-07-02 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen lan erakusketa zabalik Sutegin

Eguraldi kaskar honekin, zer hobeto erakusketa bat bisitatzea baino. Arteak, herriko artistek eginiko lanek ere bere tartea dute eta Santixabeletan. Egunotan, Sutegiko erakusketa aretora hurbiltzen bazarate, Zirriborro Tailerrekoek eta Labore Taldekoek urtean zehar sortu dituzten lanak ezagutzeko aukera izango duzue. Labore taldekoen lanak, ostiralera arte egongo dira ikusgai. Zirriborro Tailerrekoak igandera arte. Ordutegi honetan:-Goizez: 11:00-13:00.-Arratsaldez: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santixabeletako txupinazoa jaurti ostean, helduen danbor festa

By on 2014-07-01 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin

Santixabelak ofizialki hasiko dituen suziria jaurti eta berehala, danbor hotsek hartuko dute Kaxkoa Santixabel bezpera honetan, 19:30etatik aurrera. Udaletxe paretik abiatuko dute danbor joleek, ohi bezala bitan zatitua duten kalejira; afalaurretik eskainiko baitute lehen saioa, bigarrena gauerditik aurrera. Danborrada taldekoen gonbita herritarrei; “Gurekin gozatu nahi duenak ongi etorria izango da”. Agerialden entseatzen dabiltza azken asteotan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Willis Drummond, Luz de Putas, Zezenaren Taldea eta Laiotz, jaietako lehen gau honetan

By on 2014-07-01 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Willis Drummond, Luz de Putas, Zezenaren Taldea eta Laiotz, jaietako lehen gau honetan

Santixabeletako ezinbesteko osagaia; musika. Gautxori, parrandero edota zaletuentzat, sei musika gau ditugu aurretik, jaiak amaitu artean. Hasteko, Willis Drummond, Luz de Putas eta Zezenaren Taldea, astearte gauerdi honetatik aurrera txosnetan. Ordubete lehenago hasiko da Laiotz taldekoen erromeria frontoian. Askatasuna plazan, eta frontoian ospatuko dira baita, datozen egunotako kontzertuak ere. Santixabeletako “karteldegian”; Kashbad, Boston Jai, Imuntzo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udako eskolak Usurbilen, uztailaren 7tik 18ra

By on 2014-07-01 in Aisia, Hezkuntza, Kultura with 0 iruzkin
Udako eskolak Usurbilen, uztailaren 7tik 18ra

Nork bere ezagutzak besteekin partekatzea, horixe sustatu nahi du Usurbilgo gazte talde batek. Helburua betetzeko, udako eskolak antolatu dituzte uztailaren 7tik 18ra. Osasuna, historia, ekonomia edota hezkuntza gaiak jorratuko dituzte. Sei saio guztira, datozen bi aste hauetan. Herritarrak izango dira hizlari lanetan jardungo dutenak eta herriari zabalik izango dira Usurbilgo Udako Eskolak. Hitzordu guztiak, Usurbilgo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen erakusketa zabalik, larunbatetik jaiak amaitu arte

By on 2014-06-27 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen erakusketa zabalik, larunbatetik jaiak amaitu arte

Jaietan ere herriko arteaz, artisten sormen lanak ezagutzeko aukera paregabea. Larunbat honetan, ekainaren 28an zabalduko dute Zirriborro tailerreko ikasleek urtean zehar egin dituzten lanen erakusketa. Ohi bezala, Santixabel jaietan bisitatzeko aukera izango duzue, uztailaren 8ra arte irekita egongo baita. Ordutegi honetan; egunero, goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Sutegiko aretoan. Zirriborro tailerrekoekin batera, erakusketa berean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.