Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

DYA-ren gorputz higiene clowneko haurrentzako Aginagako saioa bertan behera utzi dute

By on 2017-11-09 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
DYA-ren gorputz higiene clowneko haurrentzako Aginagako saioa bertan behera utzi dute

Antxomolantxa Elkarteak azaroa parterako antolatu duen ekitaldi zikloaren baitan, larunbat honetarako iragarria zegoen hurrengo hitzordua. Aginaga aldetik berri eman dutenez ordea, bertan behera geratu da. Halere ez dute baztertzen aurrerago antolatu ahal izatea. DYA-ren gorputz higiene clowneko haurrentzako saioa da egingo ez dena. Jarduera honen helburua umeei norbere higienearen oinarrizko arauak zeintzuk diren helaraztea zen.  Halere, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Joseba Tapia: “Kantuei bizi berri bat eman nahi izan diet”

By on 2017-11-08 in Kultura with 0 iruzkin
Joseba Tapia: “Kantuei bizi berri bat eman nahi izan diet”

Laster hogei urte beteko dira bakarkako ibilbideari ekin zionetik, baina Joseba Tapiaren disko berriak ez du omenaldi edota nostalgia kutsurik. Igande honetan Sutegin arituko da, Besamotzak taldearen babesean eta etxekoen epelean.   NOAUA! 1998an hasi zenuen bakarkako ibilbidea. 20 urte beteko dira laster. Disko honetan, ukitu berriz moldatu dituzu jada argitara emanak zeuden hainbat kantu. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Alejandro Tapiaren lanen erakusketa zabalik gaurtik berriz

By on 2017-11-08 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bi eguneko etenaren ostean, sortzaile aginagarra hobekiago ezagutzeko parada izango dugu gaurtik berriz Sutegin kokatua dagoen erakusketaren bidez. Astetartean arratsaldez izango da zabalik. Larunbat eta igandean goiz eta arratsaldez. Bere Aginagako estudioan zuen ondare zabaletik hautatutako hainbat koadro ikusgai dituzue Sutegin. Erakusketa, Usurbilgo Udalaren, Alejandro Tapiaren familia eta inguruaren eta Noaua! Kultur Elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazteriaren kezken inguruko mahai-ingurua, datorren Gazte Egunaren abiapuntu

By on 2017-11-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badator 2017ko Usurbilgo Gazte Eguna. Mahai-ingurua, elektrotxaranga, kontzertuak eta afaria iragarri dituzte azaroaren 17ko astebururako. Adi, afaritarako txartelak salgai baitituzte jada Aitzagan: USURBILGO GAZTE EGUNA Azaroak 17, ostirala 22:30 Mahai-ingurua Sutegin: Usurbilgo gazteen kezken inguruko mahai-ingurua Sutegin. Azaroak 18, larunbata 19:00 Eonian Elektrotxaranga. 21:30 Afaria. Txartelak Aitzagan salgai. 00:00 Kontzertuak: Kezka, Pavloven Zakurrak, DJ X2R Seymar. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko gabonetako otarren elkartasun kanpaina abian

By on 2017-11-08 in Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko gabonetako otarren elkartasun kanpaina abian

Tokiko ekoizpena ezagutzera eman eta Zuberoako Eperra Ikastolaren egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko 2003az geroztik egin izan den elkartasun kanpaina bueltan dator Usurbila, Nafartarrak taldekoen eskutik. Berrikuntzekin aurtengoan. Oraingoan, Zuberoko produktu goxo askoez hornituriko saskiez gain, Hebentik elkarteak Eperra ikastolako haurrekin landutako abestien CD-a ere erosi ahalko baituzue. Eskaerak abenduaren 11ra arte bidera ditzakezue NOAUA!n, Bordatxon, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa gaur Sutegin

By on 2017-11-08 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa gaur Sutegin

Bi ipuin kontalariren bisita iragarri dute Sutegi udal liburutegitik asteotarako. Lehenengo saioa asteazken honetarako bertarako: Azaroak 8, asteazkena 18:00 Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa HH4koentzat. Azaroak 15, asteazkena 18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa HH5ekoentzat. Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia. Aginagako gabonetako txokoak Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era antolaturiko gabonetako txokoetan izen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zumarte Musika Eskolaren birgaitzeari lotutako erabaki berriak

Zumarte Musika Eskolaren birgaitzeari lotutako erabaki berriak

Musika Eskolaren eraikina berritu eta handitze lanei begirako bi erabaki garrantzitsu hartu zituen udalbatzak, urriaren 31n egin zuten osoko bilkuran. Batetik, ekainaren 27ko osoko bilkuran 2 milioi euroko kreditu aldaketa onartu zuen udalbatzak proiektu honen gastuei aurre egin ahal izateko. Kreditu hau mailegu baten bidez finantzatzea erabaki zuten. Aurreko asteko osoko bilkuran urrats berri bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gabonen atarian banatuko diren Errigoraren otarrak atontzen hasiak dira Nafarroa hegoaldean

By on 2017-11-07 in Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Dozenaka bolondres aritu ziren asteburuan Ablitaseko (Nafarroa) herri kooperatiban, gabonen atarian 200 herri baino gehiagotan banatuko dituzten Nafarroa hegoaldeko produktudun Errigoraren milaka otar prestatzen. Bestelako ekimenen artean, udazken parte honetarako antolatu duten elkartasun kanpainan parte hartzen ari diren 25 ekoizleak eta haien produktuak ere bildu zituzten. Jai girorako tartea ere izan zuten ostegunean, eskualdez eskualde […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.