Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

“Herri Txiki, Infernu Handi” saioa grabatuko dute gaur Aginagan

By on 2018-12-14 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

100 atal bete berri dituen Euskal Telebistako “Herri Txiki, Infernu Handi” saioak 2019an zehar eskainiko dituen programak grabatzen segitzen du. Azaroa amaieran Aginagan izan ziren Mikel Pagadi, Zuhaitz Gurrutxaga eta igande gaueko 22:00etan ETB-1-ean eskaintzen duten saioko lan taldea, hainbat aginagarren hitzak eta irudiak biltzen.  Egunotako grabazioak bideo batean bildu eta ostiral honetan, abenduaren 14an […]

Jarraitu Irakurtzen »

Orbeldi D.T. partaide izan duen “Dantza” filma, abenduaren 21ean zinemetan

By on 2018-12-13 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aginaga, Usurbil edota herrikoak ageri ziren bi film izan ditugu aipagai azken hilabeteotan; iraila amaieran estreinatu eta Aginagan lehenik, Usurbilen gero proiektatu genuen Txintxua Films-ek ekoitzitako “Oreina”, eta badator orain ekoiztetxe bäraren bigarren ikus-entzunezkoa; Telmo Esnal zarauztarrak zuzenduriko “Dantza”.  Film honek ere Usurbilekin lotura estua du. Usurbildarrak ageri dira eta, Orbeldi D.T.-ko kideak, izenburuari ohore […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasleak kantari San Tomas egunez, neguko oporren atarian

By on 2018-12-13 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ohi bezala, neguko oporren atarian, azken klase eguna eguberrietako kantak abesten eta hamaiketako goxoak dastatzen igaroko dituzte ikastetxeek. Abenduaren 21ean kantu-jira bereziak ospatuko dituzte Udarregi Ikastolak, Aginagako eta Zubietako eskolek. Udarregikoari dagokionez, nabarmendu beharreko aldaketa bat aurten. Haur Hezkuntzakoak goizean ez, Haur Eskolakoekin batera arratsaldez irtengo dira, etapa osoa (0-6) batzearren. Eta eguerdian, ikastola atarian […]

Jarraitu Irakurtzen »

San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko azken eguna

By on 2018-12-13 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko azken eguna

Dagoeneko ekoizle mordoxka bat hurbildu da NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara, igandean (abenduak 16) ospatuko dugun San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen ematera. Ostegun hau duzue, herrian produktuok ekoizten zabiltzatenok NOAUA!ra etortzeko.  Parte hartzeko baldintzak ohikoak izango dira, baina adi; sari banaketan berrikuntzak txertatu ditugu! Babarrun eta sagardo txapelketako hiru sarietako bat herritarrok emango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbateko Jostailu Erabilien Azokarako material bilketa egunotan

By on 2018-12-13 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ostegun eta ostiral honetan (abenduak 13 eta 14) egingo da larunbatean ospatuko den Jostailu Erabilen Azokarako material bilketa, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakustaretoan. Etxean izan baina erabiltzen ez dugun jostailuari bestelako erabilera bat eman diezaioke beste norbaitek. Esku aldaketa hori egiten laguntzen du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak urtero antolatzen duen Jostailu Erabilien Azokak. Aurtengo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urteko azken NOAUA! aldizkaria abenduaren 21ean, egutegi eta gehigarriarekin

By on 2018-12-13 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Urteko azken NOAUA! aldizkaria abenduaren 21ean, egutegi eta gehigarriarekin

Eskuartean duzuen aldizkari hau urteko azken aurreko NOAUA! duzue. Astebete barru, abenduaren 21ean argitaratuko dugu azkena, gabonetako gehigarriarekin eta 2019rako egutegiarekin. Ordurako zorion agur edo oharrik baldin baduzue erredakzioa@noaua.eus helbidera helarazi edo NOAUA!ren egoitzara ekarri, hilaren 17a baino lehen. Argibide gehiagorako: 943 360 321. 2019ko lehen NOAUA! urtarrilaren 11n argitaratuko dugu. Otarren zozketa NOAUA! laguntzen duzuen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ipuin kontaketa, erraldoi eta buruhandiak, San Tomas Azokaren eskaintza gaztetxoentzat

By on 2018-12-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Denontzako festa izango da abenduaren 16ko San Tomas Azoka. Denontzako eskaintza izango da igandean. Tartean, haur eta gaztetxoei zuzenduriko hitzorduak. Hasteko, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak urteko azken kalejira egingo du herrian barrena. Eguraldiak oztopatzen ez badu, Udaletxe ondoko lokaletik abiatuko dute itzulia 12:00etan, Zumarteko txistulariekin. Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Artzabal eta Bordatxo inguruak zeharkatuta, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauteri Festarako gaia hautatzeko azken egunak

By on 2018-12-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Kirolariak, sukaldariak, pertsonaia historikoak… Atzoko eta gaurko aurpegi ezagunez bete zitzaigun Usurbil azken Inauteri Festan. Eta 2019koan zer eraman nahi zenuke soinean? Proposatu martxoaren 2an (larunbatez) ospatuko dugun mozorro festarako gaia, tabernetan jarri ditugun zerrendetan; Txiribogan, Txirristran, Bordatxon, Artzabalen, Gurian, Bentan, Antxetan, Aitzagan eta Kaffan. Edo emailez elkartea@noaua.eus helbidera idatzita. Jasotako zuen ekarpenen artean hautatutako gaia, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.