Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

Donostiarren aurretik, herriko ikasleak danbor jole

By on 2015-01-19 in Hezkuntza, Kultura with 0 iruzkin

Donostian danbor hotsak nagusitu baino ordu batzuk lehenago, lehenago desfilatuko dute Usurbilgo danborjole gaztetxoek. San Sebastian bezpera honetan, hilak 19, ikasleen danborrada saioak ospatuko dira eskola txikietan eta Udarregi Ikastolan. Aurreko edizioekin alderatuta, aldaketekin aurten. Bai behintzat, Udarregi Ikastolan. HH eta LH-ko ikasleen danborradak leku berean, eta bata bestearen atzetik, segidan ospatuko dira eta. Biak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iñaki Agirresaroberen “Santixabelak 1984-2003” proiekzioa, urtarrilaren 24ean Sutegin

By on 2015-01-16 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Iñaki Agirresaroberen “Santixabelak 1984-2003” proiekzioa, urtarrilaren 24ean Sutegin

Gogoratzen garai bateko frontoi edota Paris etxe zaharraz? Garai bateko herriko txokoak, herritarrak ikusteko aukera izango dugu, Iñaki Agirresarobe usurbildarrak urtarrilaren 24rako antolatu duen diaporaman. Azken hamarkadotako Santixabelei errepasoa emango die, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan eskainiko duen proiekzioan. “Santixabelak 1984-2003” izenburuko diaporama prestatu du. 40 minutuko iraupena du eta bertan urte tarte horietan bilduriko jaietako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ipuinak berpiztuko ditugu, otsailaren 14ko Inauteri Festan

By on 2015-01-16 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Ipuinak berpiztuko ditugu, otsailaren 14ko Inauteri Festan

Hilabete eskas mozorro festarako. Otsailaren 14an, ipuinak berpiztuko ditugu Usurbilen ospatuko den Inauteri Festa handian. Ipuinak, 2015eko edizioan janzteko gaia. Egitaraua iragartzen duen kartela prest dagoeneko. Azken orduko aldaketarik ez bada, eguerdian hasiko dugu NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko jaia, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandi Konpartsako lagunen eskutik. Kalejiran irtengo dira dultzaineroen laguntzaz.  Bazkalosterako, 12-16 urte artekoek […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kantu Taldeak entsegurik ez, Donostiako egun handian

By on 2015-01-15 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin
Kantu Taldeak entsegurik ez, Donostiako egun handian

Donostian danbor festa ospatuko den egun berean egokituko da, Usurbilgo Kantu Taldekoen hurrengo entsegu saioa. Hau da, asteartean, urtarrilaren 20an. Jai eguna, ez bakarrik hiriburuan, baita Udarregi Ikastolan ere. Albiste honen titularrean aipatu moduan, jai egingo dute baita kantu zaleek hilaren 20an. Ez da entsegu saiorik izango, aipatu taldetik NOAUA!ri ohartarazi diotenez. Kantu Taldearen ikastaroari […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilekin elkarlana sustatzeko asmoa adierazi du Astigarragak, txotx irekiera ekitaldian

By on 2015-01-14 in Ekonomia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“Txooootx!”, datozen hilabeteotan sarritan entzungo dugun hitza. Abian da ofizialki, 2015eko sagardo denboraldia, eguerdian Astigarragan ospatu den irekiera ekitaldiarekin. Hitzorduan aditzera eman dutenez, 2014ko uztak 10 milioi litro sagardoko ekoizpena utzi digu. Iazkoaren antzeko kopurua. Baina sagar barietateen araberako uzta irregularra. “Eskualdeen artean ekoizpena oso desberdina izan da eta baita sagastian bertan ere, askotan frutarik gabeko barietateak […]

Jarraitu Irakurtzen »

NOAUA!k proiektaturiko “Loreak”, txotx denboraldia ireki dutenak

By on 2015-01-14 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin

Baserri eta sagardotegietan emakumeek burutzen duten lana goraipatu nahi izan dute, Astigarragako 2015eko txotx irekiera ekitaldian. Eta zer hobeto, hiru emakume ezagun, sagardo denboraldi berriari ekiteko. Aurtengoan, eguberrietan NOAUA! Kultur Elkarteak Sutegin proiektaturiko “Loreak” filmeko lan taldeak izan du, 2015eko txotx garaia abiatzeko ohorea. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga pelikulako zuzendariak Astigarragan ziren, baina […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txotx denboraldia irekita, hasi lekua erreserbatzen sagardotegietan

By on 2015-01-14 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Txotx denboraldia irekita, hasi lekua erreserbatzen sagardotegietan

Txotx denboraldi betean gara jada. Inguruotako sagardotegietarako erromesaldiak ohikoak izango dira datozen hilabete hauetan. Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegiak prest dira, bezeroei harrera egiteko. Lekua hartzen hasi nahi baduzue, honatx informazio praktikoa: Aginaga sagardotegiaHelbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68.
Emaila: info@aginagasagardotegia.com
Web orria: aginagasagardotegia.com
Irekiera: urte osoan. Astelehenak itxita. Oporrak abenduaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kantu Taldeak ikasturte berria abiatuko du, 18:30etan Udarregi Ikastolan

By on 2015-01-13 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin
Kantu Taldeak ikasturte berria abiatuko du, 18:30etan Udarregi Ikastolan

Kantuzaleok adi. Astearte honetan, urtarrilaren 13an abiatuko da Kantu Taldearen ikasturte berria. Lehen saioa, iluntzeko 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan. Hortik aurrera, saioak asteartero, ordu eta leku berean. Urte osoko ikastaroan izena emateko, agertu aipatu hitzordura eta apuntatu. Prezioa: 10 euro. Susi Elosegi Udarregi Ikastolako musikako irakasleak segiko du bideratzen, abendura arte luzatuko den […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.