Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

Sagar dastatzea, 6. Sagastiak Loretan zikloko gaurko hitzordua

Sagar dastatzea, 6. Sagastiak Loretan zikloko gaurko hitzordua

“Jakoba Errekondo eta Gabriel Durrutyren eskutik sagar dastatzea egingo da. Sagardotarako sagarren ezaugarriak ezagutu ahal izango ditugu, euskal sagar barietateen nondik norakoak azalduz”.  Hortxe ekitaldiaz aurreratu digutena. 6. Sagastiak Loretan zikloko asteazken honetako saioa, 19:30etan Sutegin. 6. SAGASTIAK LORETAN Irailak 24-30, astelehenetik igandera Sagar erakusketa iraunkorra Sutegiren erakusleihoan.  Zehaztasunak: “Sagardotarako erabiltzen ditugun 115 barietateren artean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Donostiako Zinemaldian gaur estreinatuko duten “Oreina”, Aginagako jaietan ere eskainiko dute

By on 2018-09-25 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ahalegindu nahian zebiltzan, ez zekiten lortzerik izango zuten, baina azkenean bai. Donostiako 66. Zinemaldiak gaur estreinatuko duen “Oreina” filma, Aginagako jaietan proiektatuko dute. Gogoan izan, besteak beste, bertan grabatu zutela iaz, garai honetan Koldo Almandozek grabaturiko filma. Aginagako proiekzioa urriaren 5ean izango da, gaueko 22:00etan Eliza Zaharrean. Lehenago, egunotan Donostiako Zinemaldian, eta irailaren 28tik aurrera, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala larunbatean Usurbilen

By on 2018-09-25 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala larunbatean Usurbilen

Udazkenera atzeratu duten Usurbilgo 6. Sagastiak Loretan zikloa nazio mailako hitzordu batek borobilduko du aurtengoan; Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa herrikoiak.    Herriak, sagardo zaleek izango dute hitza eta erabakia irailaren 29an frontoian ospatuko den afarian. Jada laugarren ediziora heldu eta finalaurrekoen fase betean den ekimen honekin garai bateko ohitura indartzen ari da ilusio handiz […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Usurbil eta Sagardoaren historia” hitzaldia gaur, 6. Sagastiak Loretan zikloaren baitan

“Usurbil eta Sagardoaren historia” hitzaldia gaur, 6. Sagastiak Loretan zikloaren baitan

Xabier Alberdi historialariarekin Usurbil eta sagardoaren iraganean, historian murgiltzeko aukera izango dugu astearte honetarako (irailak 25) 19:30etan Sutegin antolatu den hitzaldiarekin. 6. Sagastiak Loretan zikloaren baitan antolatu da hitzordu hau eta aste osorako beste ekitaldi guztiok: 6. SAGASTIAK LORETAN Irailak 24-30, astelehenetik igandera Sagar erakusketa iraunkorra Sutegiren erakusleihoan.  Zehaztasunak: “Sagardotarako erabiltzen ditugun 115 barietateren artean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urriaren 20ko Mundualdia antolatzeko bilera ostegunean

By on 2018-09-25 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Sorterri guztietako herritarrak bildu, eta guztion arteko ezagutza eta hartuemanak sendotzea helburu duen Mundualdia ekimena ospatuko da aurten ere. Eguna zehaztua du jada antolakuntzak; urriaren 20an ospatuko da, larunbatez. Mundualdia antolatzeko batzar irekia deitu du Usurbilgo Udalak ostegun honetarako, irailak 27, arratsaldeko 19:00etan Potxoenean. Antolaketa lanak “denon artean, askoz hobe!”, gogorarazten dute deitzaileek argitara emandako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bertsotan eta ibilian hasi dute 6. Sagastiak Loretan, Zubietan barrena

Horrelaxe hasi berri dute igande goiz honetan, 6. Sagastiak Loretan zikloa. Hipodromotik Zubietan barrena paraje ederretan osteratxoa eginez, eta bidelagun ezin aproposagoekin. Geldialdietan saio ederrak eskaini dituzten Oihana Iguaran eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Jakoba Errekondoren azalpen interesgarriekin. Amaieran, Iruin sagardotegian mokadutxoa eginez borobiltzekoa zuten ibilaldia. Hala hasi da aurten, udaberrian izan ordez, udazkena estreinatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Berrerabilera ardatz zuen jolas parkeaz gozatu dute, Aginagako Eskolaren festan

By on 2018-09-22 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Begira ondoko argazkiak. Erreparatu bereziki, irudietan agertzen diren jolasei. Berrerabilpena bultzatuz, material ezberdinek bizi luzea izan dezaketela argi erakutsi digute larunbat honetan Aginagako Eskola ospatzen ari den festa egunean. Haur eta gurasoentzat zuzendutako jolas goiza antolatu dute, ikus dezakezuen moduan, aurrez beste behar batzuei erantzuteko sortuak izan ziren objektu berrerabiliekin. Jolas parke berezi honekin abiatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sortzaile gaztetxoen txokoan bihurtuak gaur, Santueneko jaiak

By on 2018-09-22 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Uda giro betearekin esnatu zaigu Santueneko jaien bigarren eguna, haur eta gaztetxoena. Sortzaileen txokoan bilakatu dute frontoia, marrazten aritu dira. Eta hala egokitu da aurten, Usurbil Cup-eko final saioetako batzuk auzoan ospatu dituzte.  SANTUENEKO JAIAK Irailak 22, larunbata 14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira) 16:00 Mus txapelketa. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.