Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

Igandean, Mundualdia Usurbilen

By on 2017-10-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Sorterri guztietako herritarrak bildu, eta guztion arteko ezagutza eta hartuemanak sendotzea helburu duen Usurbil Herri Anitza jaialdiaren lekukoa hartuko du aurten, Udala herritar talde batekin iganderako, urriaren 22rako antolatu duen Mundualdia Usurbilen jaialdiak. Izena egokitu dute aurtengoan, jaialdiaren izaera egokiago biltzen duelakoan. “Mundua, jaialdia. Denontzako, denok, herri osoak elkarrekin ospatzeko. Guztiok jaialdi horretan murgiltzeko”, Josune […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igandeko Mundualdia girotzeko, “Arnasa Txikitxuak” dokumentala eta “Munduko Ipuinak” gaur

By on 2017-10-20 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Antolatzaileek iragarri moduan, herri osoa batu nahi duen Mundualdia jaialdia igandean (urriak 22) ospatuko den arren, egitarauari erreparatuz gero, ziklo modukoa osatu dutela ikus daiteke. Gogoan izan, astelehenaz geroztik zabalik dela Sutegiko aretoan, “Emakumeak. Afganistan.”, emakume afganistarrek pairatzen dituzten diskriminazioak iruditan biltzen dituen erakusketa. Honekin batera, jatorri nahiz adin tarte guztietako herritarrei zuzendutako egitaraua osatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gaur zinemetara helduko den “Handia” filma, NOAUA!ren Kulturaldian ikusgai

By on 2017-10-20 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ostiral honetan helduko da Euskal Herriko zinemetara Altzoko “Handia”ri buruzko filma; “Aundiya” izenez ezagutu genuen proiektua “Handia” izenburupean estreinatu zuten azkenean, joan den iraileko Donostiako 65. Zinemaldian. Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen ikus-entzunezkoa NOAUA! Kultur Elkarteak azaroko lehen hamabostaldirako antolatu duen Kulturaldian ikusi ahal izango duzue. Zehazkiago esanda, azaroaren 5ean (igandea) iluntzeko 19:30etan Sutegiko auditorioan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

2. Tokikom Sariak, Sutegin banatuko dira urriaren 27an

By on 2017-10-19 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin

Toki komunikabideek ekoitzitako edukia gizarteratu eta goraipatzeko euskarazko 60 toki komunikabideek (tartean NOAUA!k) osatzen duten sareak, TOKIKOMek antolaturiko sariketaren bigarren edizioa Usurbilen ospatuko da urriaren 27an. Goizez, 09:00-13:00 artean, Sutegin. Portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena eta euskarazko publizitaterik onena nabarmenduko dira ekitaldian zehar. Baina gehiagorako ere emango du hitzorduak. “Aukera aprobetxatuko dugu euskarazko tokiko komunikazioaren etorkizunaz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haira Rivero Arrieta: “Jendea barne diseinuak duen garrantziaz jabetzen ari da”

By on 2017-10-19 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Haira Rivero Arrieta: “Jendea barne diseinuak duen garrantziaz jabetzen ari da”

Igande honetan (urriak 22) ospatuko den Mundualdia iragartzeko Usurbilgo Udalak antolaturiko kartel diseinu lehiaketa irabazi du Haira Rivero Arrietak. Herritar desberdinez osaturiko mundu koloretsua irudikatu nahi izan du, urriaren 22ko jaialdia iragarriko duen euskarrian. Berarekin bildu da NOAUA! Zati eta kolore ezberdinez osaturiko mundu mapa irudikatu nahi izan duzu. Izenburua ezinhobeto azaltzen duena. Haira Rivero […]

Jarraitu Irakurtzen »

Literatur solasaldia eta ipuin kontaketa saioa astebete barru Sutegi udal liburutegian

By on 2017-10-19 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Olgaren hozkailua ageri da Ana Jakaren “Ez zen diruagatik” liburuan. Olga da kontakizun horretako protagonista eta narratzailea. “Bere intimitatea erekik odiutgu, eta bere gabeziak ikusiko ditugu inolako apaingarririk gabe”, dio egireak. Ana Jaka Sutegi udal liburutegira dator fastebete barru, urriaren 25ean 19:00etan antolatu duten literatur solasaldira. Liburua bera komentatuko dute, Pako Aristik bideratuko duen saioan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Ez al gaituk mohikandar azkenak?”

By on 2017-10-18 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin

Eñaut Etxamendik bere ibilbideari buruzko hitzaldia eskaini zuen urriaren 14an Usurbilen. Haurtzaroa, ikasketak, kantagintza, hizkuntzalaritza eta politika hartu zituen hizpide. Nafartarrak taldeak antolatu zuen Ezterenzubiko idazle eta kantariaren solasaldia. Ainhoa Larrañagak gidatu zuen saioa.

Jarraitu Irakurtzen »

Urriaren 22ko Mundualdia girotzeko, “Arnasa Txikitxuak” dokumentala eta “Munduko Ipuinak” ostiralean

By on 2017-10-18 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Antolatzaileek iragarri moduan, herri osoa batu nahi duen Mundualdia jaialdia igandean (urriak 22) ospatuko den arren, egitarauari erreparatuz gero, ziklo modukoa osatu dutela ikus daiteke. Gogoan izan, astelehenaz geroztik zabalik dela Sutegiko aretoan, “Emakumeak. Afganistan.”, emakume afganistarrek pairatzen dituzten diskriminazioak iruditan biltzen dituen erakusketa. Honekin batera, jatorri nahiz adin tarte guztietako herritarrei zuzendutako egitaraua osatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.