Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Harrera beroa izan du, “Goazen kalera!” egitasmoak

By on 2016-10-19 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Primerako eguraldia asteazken honetan. Paseorako nahiz kirol jardueraren bat egiteko giro apropos askoa. Goiz eguzkitsuak hasiera bikain askoa ematen lagundu die, “Goazen kalera!” egitasmoko partaideei. Estreinaldi jendetsua izan du, Usurbilgo Udalak hainbat herri eragilerekin elkarlanean antolaturiko ekimenak. Ohitura osasuntsuak sustatzea du helburu eta adineko pertsonei nahiz dibertsitate funtzionala duten herritarrei zuzendua dago. Gaurtik aurrera, asteazken goizero, herrian […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil F.T.-ren 40. urtemuga festako bazkaritarako txartelak, ostegunera arte salgai

By on 2016-10-19 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Usurbil F.T.-ren 40. urtemuga festako bazkaritarako txartelak, ostegunera arte salgai

Zenbait herri eragileek deituriko bazkari eta afarien astea dugu honakoa. Usurbil F.T.-k bete dituen 40 urteak bazkari eta ekitaldi gehiagoren bueltan ospatuko du larunbatean. Bazkarirako jada 150 txartel saldu dituzte. Txartelak agortu diren arren, gehiago salgai jarri dituzte Benta eta Bordatxo tabernetan ostegunera arte. Bestalde, gogoan izan, larunbat gauean, Aginagako jaietako oilasko biltzaileen afaria antolatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sasoian egoteko ibilaldiak gaurtik, asteazkenero

By on 2016-10-19 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Sasoian egoteko ibilaldiak gaurtik, asteazkenero

Adineko pertsonei eta dibertsitate funtzionala duten herritarrei zuzendua egongo da, nahiz edonork parte hartu ahalko duen, Usurbilgo Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen “Goazen Kalera” egitasmoa. “Ekimen horren bitartez, herritik zehar joango diren ibilbide ezberdinak planteatuko dira, ohitura osasuntsuak bultzatuz”, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. “Bihotza sendoago edukiko duzu, zure tentsioa jaitsi egingo da, eta kolesterol […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubieta, Endika Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

By on 2016-10-18 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Zubieta, Endika Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Gertuago dute zubietarrek, Endika Abril Errebote Txapelketan nagusitzeko aukera. Azken faserako sailkatu dira zubietarrak. Finalerdia jokatuko dute etxean, Zubietako errebote plazan, igande honetan, urriak 23, goizeko 11:00etan hasita Endaiarrak taldearen aurka. Neurketa irabaziko balute, final handirako sailkatuko dira. Oiartzunen jokatuko den finalerako. Irabaziko balute, igande honetan 11:00etan Villabonan jokatuko den beste finalerdiko garailearekin lehiatuko dira: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna igandean

By on 2016-10-18 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna igandean

Andoain, Lasarte, Urnieta eta Usurbil lotzen dituen bide sarea badugu. Beste kontu bat da, ia lotuneok ezagutzen ote ditugun. Horretara, bideok ezagutu eta bailarako paisaia eta txokoez gozatzeko gonbita luzatzen digute eskualdeko udalek beste behin iganderako, urriaren 23rako antolatu duten Buruntzaldeko Ibilbideen 9. Egunean. Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hainbat herri bazkari eta afari, datorren asteburuan

By on 2016-10-17 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Hainbat herri bazkari eta afari, datorren asteburuan

Zenbait herri eragileek deituriko bazkari eta afarien astea dugu honakoa. Usurbil F.T.-k bete dituen 40 urteak bazkari eta ekitaldi gehiagoren bueltan ospatuko du larunbatean. Larunbat gauean berriz, Aginagako jaietako oilasko biltzaileen afaria antolatu dute. Eta ostiral gauerako, uztailean mendian zendu zen Tiburtzio Arruti herritarra bilatzen lagundu zutenentzako afaria Aitzagan. Hitzordu guztion zehaztasun gehiagoren berri segidan: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sasoian egoteko ibilaldiak herrian barrena eta astero, asteazkenetik aurrera

By on 2016-10-17 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Sasoian egoteko ibilaldiak herrian barrena eta astero, asteazkenetik aurrera

Adineko pertsonei eta dibertsitate funtzionala duten herritarrei zuzendua egongo da, nahiz edonork parte hartu ahalko duen, Usurbilgo Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen “Goazen Kalera” egitasmoa. “Ekimen horren bitartez, herritik zehar joango diren ibilbide ezberdinak planteatuko dira, ohitura osasuntsuak bultzatuz”, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. “Bihotza sendoago edukiko duzu, zure tentsioa jaitsi egingo da, eta kolesterol […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pilota, eskubaloi eta futbol neurketak, asteburuko kirol agendan

By on 2016-10-14 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Pilota, eskubaloi eta futbol neurketak, asteburuko kirol agendan

Herriko kirol taldeak, jardunaldi berri baten atarian ditugu. Pilota neurketak izango ditugu ostiral honetan. Larunbatean egunean zehar, futbol eta eskubaloi partidak. Gogoan izan bestalde, azaroaren 5erako antolatu duela Andatza M.K.T.-k hurrengo txangoa eta izen ematea zabalik dutela. Segidan argibide gehiago: Urriak 14, ostirala 19:30 Gipuzkoako Pilota Txapelketako neurketak, Aginagako frontoian: Eskuz binaka, kadeteak 1.maila: Galarraga-Iruretagoiena/Tolosa 2 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.