Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Usurbildarrak, Kontxako Ikurrina eskuratzeko lehen postuetan

By on 2018-09-03 in Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbildarrak, Kontxako Ikurrina eskuratzeko lehen postuetan

Zeresana eman duen Kontxako Ikurriñaren lehen jardunaldiaren biharamuna dugu gaur (irailak 3), gizonezkoen txapelketan, Urdaibai eta Zierbenaren palen gurutzatzea izan ostean. Bermeotarrak denbora txarrenarekin gehi 15 segundurekin zigortu ditu epaileak. Erabaki horren aurrean helegitea aurkeztuko du Urdaibaik. Gainerakoan, lehen jardunaldian lehiatu ziren usurbildarrak pozik egoteko moduan dira. Lehen postuetan sailkatu ziren. Emakumezkoen txapelketan, Sarai Lizaso […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil Cup jokoan, asteburutik aurrera

By on 2018-08-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil Cup jokoan, asteburutik aurrera

Haur eta gaztetxoak lagun giroan futbolaz gozarazten dituen kirol ekimena asteburuan abiatuko da, Haranen jokatuko diren lehen neurketekin.  Hiru astez luzatuko da txapelketa. Jardunaldiak asteburuetan eta asteazken arratsaldeetan jokatuko dira, Haranen. Finalak, irailaren 22an, ohi bezala, egun osoz luzatuko den jaialdian, Usurbilgo frontoian. Usurbil F.T.-k jada helarazi dizkigu lagun arteko partiden hitzorduak. Lehen jardunaldia larunbat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tren zerbitzu bereziak igandean, Donostiako estropadetara

By on 2018-08-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Tren zerbitzu bereziak igandean, Donostiako estropadetara

Giro eguzkitsua, uda giro beteko eguna iragarri dute Kontxako Bandera etxeratzeko lehia abiatuko den iraileko lehen igande honetarako, irailaren 2rako. Urtero moduan, Donostiako estropadetara joateko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Usurbilen orduotan igaroko da, igande goiz partean: 8:24, 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. Irailaren 9an, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldian ere tren zerbitzuok […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrak ere Kontxako Bandera jokatzeko sailkatuak

By on 2018-08-30 in Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbildarrak ere Kontxako Bandera jokatzeko sailkatuak

Ostegun arratsalde honetan Donostian ospatu den sailkapen proban osatu berri dituzte, datozen bi igandeotan Kontxako Bandera jokatuko duten zortzikoteak. Donostiarra ontziarekin batera, zazpina talde ariko dira bai gizonezko zein emakumezkoetan irailaren 2an eta 9an, aipatu oihal preziatua etxeratzeko lehian. Tartean, usurbildarrak. Emakumezkoetan, jada lekua erreserbatua zuen Donostiarra ontzian ikusiko dugu Nagore Arruti. Gaurko sailkapen proban […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bi hezitzaile behar dira Zirimara eskola-kiroleko proiektu eraberrituan jarduteko

By on 2018-08-30 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Bi hezitzaile behar dira Zirimara eskola-kiroleko proiektu eraberrituan jarduteko

Urritik aurrera, Usurbilgo Udalak, Udarregi Ikastolak eta NOAUA! K.E.-k sustaturiko eskola-kiroleko proiektu eraberrituan jardungo duten bi hezitzaile behar dira. Gogoan izan, ekainean aurkeztu zieten egitasmoa hiru eragileok erabiltzaileak izango diren LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Proposamen berriak “inklusiboagoa, ziurgabeagoa, anitzagoa, zabalagoa, koherenteagoa” izan nahi duela zioten. Orain arte eremu honetan zegoen hutsune bat betetzera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zirimara, abiatzear den Eskola Kiroleko eskaintza eraberritua

By on 2018-08-30 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Eskola Kirolerako proposamen eraberritua aurkeztu zuten Udarregi Ikastolak eta egitasmo honetara batu diren Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak joan den ekainean; “Zirimara, gelditu gabe jardunean”. Eredu berri bat sustatzeko beharrak batu ditu eragileok, “kirol ikuspegitik aisialdira jauzia emateko”. Bi urtez eginiko lanketaren emaitza, uda hasieran aurkeztu zuten Sutegiko auditorioa goraino bete zuten LH 1-4 […]

Jarraitu Irakurtzen »

11. Baxurde Krossean izen emateko helbide berria

By on 2018-08-30 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Irailaren 16an ospatuko da Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabaldu dute jada, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, rockthesport.com atarian hain zuzen. Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, 12 euroren truke. Dortsalak eta txipak lasterketa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo ordezkaritza zabala, Kontxako Banderarako gaurko sailkapen proban

By on 2018-08-30 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbilgo ordezkaritza zabala, Kontxako Banderarako gaurko sailkapen proban

Kontxako Bandera jokoan izango da gaurtik (abuztuak 30). Ostegun honetan ospatuko da, datozen bi igandeetan, irailaren 2an eta 9an ospatuko diren Donostiako estropadetarako sailkapen proba. Bandera preziatua etxeratzeko emakumezkoen 16 talde lehiatuko dira arratsaldeko 17:30etan hasita Kontxako Badian. Ordu erdi beranduago, gizonezkoen 24 ontzi.  Aurtengo Kontxako Banderan Usurbilgo ordezkaritza zabala ikusiko dugu. Emakumezkoen artean, jada […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.