Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Imanol Agirretxeri agur-afaria larunbatean Saizarren, izena aurrez eman

By on 2018-09-11 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Irailaren 15ean Anoetan, Realaren eta Bartzelonaren arteko neurketan egingo zaion omenaldiaren ostean, sorterrian jasoko du Imanol Agirretxe Arrutik usurbildarren agurra, urteotan zaletu eta lagunak bildu dituen Agirretxe Taldeak antolatu dion afari baten bueltan. Saizar Sagardotegian ospatuko da otordua, aipatu moduan, hilaren 15ean, 21:00etan hasita. 33 euroren truke, sagardotegiko menua dastatu ahalko da. Afaritarako izena aurrez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Rockthesport.com, 11. Baxurde Krosa lasterketan izen emateko atari berria

By on 2018-09-11 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Bost egun barru, irailaren 16an ospatuko da Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabalik dago, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa helbidean. Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, 12 euroren truke. Dortsalak eta txipak lasterketa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pirinioetara asteburu pasa urrian, Andatza M.K.T.-rekin

By on 2018-09-11 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Pirinioetara asteburu pasa urrian, Andatza M.K.T.-rekin

Urriko bigarren astebururako antolatu dute txangoa Pirinioetara. Izen ematea zabalik dute jada! Urriaren 12tik 14ra,  “Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara” iragarri dute.  Pirinioetara Epea: urriak 12, 13, 14. Zehaztasunak: “Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara Pico de la Cuta, Bisaurin eta Aspe mendiak egiteko asmoz. Lizarako aterpean eta Canfranc-eko Sargantana aterpean ostatua […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sarai Lizaso eta Alex Udabe, Kontxan garaile

By on 2018-09-10 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Sarai Lizaso eta Alex Udabe, Kontxan garaile

Herritar batek helarazitako ondoko argazkian dituzue bi arraunlariak, irabazi berri dituzten banderekin! Sarai Lizaso Mitxelena eta Alex Udabe Pagola usurbildarrak garaile 2018ko Donostiako Banderan! Zorionak!   Emakumezkoen artean, San Juanek eraman du aurtengo bandera. Gizonezkoenean, Hondarribiak. Herritar gehiago ere baziren beste arraun taldeetan. Emakumezkoen txapelketan, Nagore Arrutik eta Donostiarrak seigarren amaitu zuten. Gizonezkoetan, Josu Ostolaza, Jon Agirrezabala eta Oder […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gogoan izan, 11. Baxurde Krosseko izen emateak helbide berrian bideratu behar dira

By on 2018-09-07 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Irailaren 16an ospatuko da Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabalik dago, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa helbidean. Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, 12 euroren truke. Dortsalak eta txipak lasterketa egunean bertan banatuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil Cup txapelketako 2. jardunaldia jokoan gaur Haranen

By on 2018-09-05 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil Cup txapelketako 2. jardunaldia jokoan gaur Haranen

Lagun arteko herri mailako kirol ekimen jendetsuenetarikoa (jendetsuena ez bada) abian da joan den asteburutik. Usurbil Cup txapelketari buruz ari gara. Asteburuan jokatu zen Haranen lehen jardunaldia. Irailaren 22ra arte, asteburuero eta asteazkenero jokatuko dira partidak. Gaur bertan (irailak 5) bigarren jardunaldia ospatuko da. Honatx Usurbil F.T.-k iragarria dituen neurketak: USURBIL CUP 2. jardunaldia Irailak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Imanol Agirretxeri agur-afaria antolatu diote irailaren 15ean, izen ematea zabalik

By on 2018-09-04 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Irailaren 15ean Anoetan, Realaren eta Bartzelonaren arteko neurketan egingo zaion omenaldiaren ostean, sorterrian jasoko du Imanol Agirretxe Arrutik usurbildarren agurra, urteotan zaletu eta lagunak bildu dituen Agirretxe Taldeak antolatu dion afari baten bueltan. Saizar Sagardotegian ospatuko da otordua, aipatu moduan, hilaren 15ean, 21:00etan hasita. 33 euroren truke, sagardotegiko menua dastatu ahalko da. Afaritarako izena aurrez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igande honetarako Arlaban-Arantzazu txangorako izen ematea ixtear

By on 2018-09-04 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Igande honetarako Arlaban-Arantzazu txangorako izen ematea ixtear

Urte hasieratik Gipuzkoari ematen ari diren biraren baitan, Arlaban-Arantzazu arteko seigarren etapa antolatu du Andatza M.K.T.-k igande honetarako, irailaren 9rako, Leintz-Gatzaga-Arantzazu artean. Guztira, 27 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek. Txangorako izen ematea asteazken honetan itxiko dute. Segidan dituzue xehetasunak, baita urte amaierara arte iragarriak dituzten gainerako hitzorduen egutegia: Datozen irteeren egutegia -Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.