Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Ramon Unanue Matxaini aitortza herritarra, ekainaren 24an

By on 2017-05-24 in Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Ramon Unanue Matxaini aitortza herritarra, ekainaren 24an

2013ko azaroan zendu zen Ramon Unanue Matxain herritarrari merezitako aitortza ekitaldia antolatzen ari zaio herritar talde bat, ekainaren 24rako. Urte luzez kirol eta giza talde anitzekin eginiko lana aitortu nahi diote, Ramon nor zen ezagutzera eman. Ekainaren 24an, hainbat kirol jarduera ospatuko dira eta senideei ere aitortza ekitaldia egingo zaie. Ramon Unanueren argazki bilduma bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irailean ospatuko den Usurbil Cup txapelketarako izen ematea zabalik

By on 2017-05-24 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Usurbil F.T.-k irailerako antolatu duen kirol ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik izango da ekainaren 2ra arte. Izen emate orriak, Oiardo Kiroldegian jaso eta utzi beharko dituzte taldeek. “Animatu zaitezte!” luzatu dute gonbita antolatzaileek. Herriko ekimen jendetsuenetarikoa dugu Usurbil Cup. Iaz ere 34 taldeetan banaturiko LH 1 eta DBH 2 maila arteko 350 haur eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil K.E.-ko kadete mutilak, Euskadiko txapeldunorde eta Espainiako Sektorean hirugarren

By on 2017-05-24 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil K.E.-ko kadete mutilak, Euskadiko txapeldunorde eta Espainiako Sektorean hirugarren

Hirugarren postuan sailkatu dira Usurbil K.E.-ko kadete mutilak, asteburuan Elxen jokatu duten Espainiako Sektorean. Honatx Euskadiko txapeldun ordeek izandako emaitzak: Emaitzak CBM Elche 45-28 Usurbil K.E. BM La Roca 34-30 Usurbil K.E. Usurbil K.E. 37-31 BM Ciudad de Algeciras Sailkapena 1-BM La Roca 6 2-CBM Elche 4 3-Usurbil K.E 2 4-BM Ciudad de Algeciras 0 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erratzu-Etxalar, Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hurrengo etapa

By on 2017-05-24 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Erratzu-Etxalar, Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hurrengo etapa

Urte hasieratik mendizaleak osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko seigarren etapa, azken aurrekoa, ekainaren 11rako iragarri du Andatza M.K.T.-k. Erratzu-Etxalar artekoa: Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik. Ibilbidea: Erratzu-Etxalar, 23 kilometro (Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko seigarren etapa). Izen ematea: 10 euro, ekainaren 7a baino lehen, kontu zenbakiotako batean: Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 Kutxabank: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil K.E.-ko kadete mutilak Elxen dira, Espainiako sektorea jokatzeko prest

By on 2017-05-19 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil K.E.-ko kadete mutilak Elxen dira, Espainiako sektorea jokatzeko prest

Denboraldi bikaina egin du Usurbil K.E.-ko kadete mutilen taldeak. Euskadiko txapeldunorde ditugu eta asteburu honetan Espainiako Sektorea jokatzeko sailkatuak daude. Elxen lehiatuko dira. Usurbildarrak hantxe dira jada. Ostiral honetan 20:30etan jokatuko dute lehen neurketa etxekoen aurka. Bezperatan taldearekin bildu da NOAUA!. Euskadiko txapeldunorde, Espainiako sektorea jokatzeko sailkatuak. Denboraldiko balantzea ezinhobea da ezta? Jon Aizpurua Canseco: Bikaina, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbola, eskubaloia eta errebotea, asteburuko kirol agendan

By on 2017-05-19 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Futbola, eskubaloia eta errebotea, asteburuko kirol agendan

Kirol urteko azken txanpan dira herriko hainbat talde. Oraindik halere hainbat neurketa dituzte jokatzeke. Asteburu honetakoak esaterako. Futbol partidak izango ditugu Haranen, eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian eta Euskal Herriko Txapelketako errebote partida igandean Zubietan. Honatx asteburuko kirol agendaren xehetasunak: Errebotea Zubietan Maiatzak 21, igandea 10:30 Euskal Herriko Txapelketa Zubietako plazan: Zubieta-Amiluze (Donapaleu) Futbola Haranen Maiatzak 20, larunbata […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lau usurbildar, euskal eskubaloiko jokalari onenak izendatuak izateko hautagaien artean

By on 2017-05-17 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Lau usurbildar, euskal eskubaloiko jokalari onenak izendatuak izateko hautagaien artean

Euskal Eskubaloi Federazioak maila ezberdinetako 2016-17 denboraldiko euskal jokalari onenak saritu nahi ditu. Horretarako, bere web orrian merezimendu hau jasotzeko hautagaien zerrenda argitaratu du. Jokalari onenen saria jasotzeko hautagaien artean, lau usurbildar ditugu: Infantil mailan: Eneko Furundarena (Usurbil K.E.) Kadete mailan: Julen Nazabal (Usurbil K.E.) Jubenil mailan: Estitxu Berasategi (Bera Beran orain, gabonak arte Usurbil K.E.-n) Senior […]

Jarraitu Irakurtzen »

Andatzakoen Pirinioetako aurtengo irteera, irailean eta Benasquera

By on 2017-05-17 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Andatzakoen Pirinioetako aurtengo irteera, irailean eta Benasquera

Iaz bezala uda amaieran, irailaren 9 eta 10eko astebururako antolatu du Andatza M.K.T.-k, urtero egin ohi duen Pirinioetako asteburupasa. “Benasqueko bailarara joango gara, Posets (3375 m) egiteko asmoz. Angel Orus aterpean ostatua hartuko dugu”, berri eman dute antolatzaileek. Izen ematea zabaldu dute jada. Hemen xehetasunak: Egunak: irailak 9, 10. Ibilbidea: -Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.