Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Usurbil K.E.-ko senior mutilen neurketa 20:00etan Oiardo Kiroldegian

By on 2017-04-26 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil K.E.-ko senior mutilen neurketa 20:00etan Oiardo Kiroldegian

Lehen nazional mailan lehiatzen ari den taldeak etxean jokatuko du asteazken honetan, apirilaren 26an. Usurbil Kirol Elkarteko mutilen taldea arratsaldeko 20:00etan hasita, C.D. Egia Ur-Ze taldearekin neurtuko da Oiardo Kiroldegian.  Irudia: Usurbil K.E. Usurbil K.E.-ren kadete mutilak, Euskadiko Txapelketako finalean Euskadiko Txapelketako azken fasera heldu izan dira azken urteotan Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilak. Aurtengoa ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Xabier Santxo nagusi eta Tiburtzio Arruti omendua, ospatu berri den pilota jaialdian

By on 2017-04-21 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Xabier Santxok GARFE enpresarekin ostiral honetan etxean, Usurbilgo frontoian izan duen debuta garaipenarekin amaitu da. Hasieratik tarte handiz aurre hartu diete berak eta Bergerak aurrez aurre izan dituzten Titin III eta Gorrotxategiri. 11-22 izan da azken emaitza. Pilota jaialdi ikusgarria izan da frontoikoa. Tiburtzio Arruti, omendua Une hunkigarririk ere bizi izan da gaurkoan, pilota jaialdia omenaldian […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kirola eginez, agur oporrei

By on 2017-04-21 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Kirola eginez, agur oporrei

Oporraldia amaitzear den honetan, azken atseden egunak ahalik eta gehien aprobetxatzen dabiltza haur eta gaztetxoak. Esaterako, Usurbil Futbol Taldeak egunotan antolaturiko kirol txokoetan. Larunbatean izango dute azken saioa, ondoko irudian parte hartzen dabiltzan gaztetxoek. Ostiral goiz honetan erretratatu ditugu Haranen. Futbolean zebiltzan Usurbil F.T.-ko hainbat kide eta gurasoekin batera.   Bartzelonatik itzuli berriak dira Usurbil […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloia eta pilota, asteburuko kirol agendan

By on 2017-04-21 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Eskubaloia eta pilota, asteburuko kirol agendan

Opor giroan garela nabari da, bai behintzat asteburuko kirol agendari erreparatzen badiogu. Ostiral honetan, 19:00etan hasita, Xabier Santxo eta Titin III lehian jarriko dituen pilota jaialdia ospatuko da frontoian. Larunbatean berriz, bi eskubaloi neurketa Oiardo Kiroldegian. Gogoan izan bestalde, zabalik dagoela Andatza M.K.T.-k maiatzerako antolatu dituen txangoetan izen emateko epeak. Xehetasun gehiago segidan: Xabier Santxoren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mendizaleek hitzordu bikoitza maiatzean

By on 2017-04-19 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Mendizaleek hitzordu bikoitza maiatzean

Egun eta asteburu pasa bana antolatu du Andatza M.K.T.-k datorren maiatzerako. Batetik, urte hasieratik osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak izeneko ibilbideko bosgarren etapan parte hartzeko aukera izango da; maiatzaren 7an Ziga eta Erratzu lotuko dituen txangoan. Eta bestalde, maiatzaren 14an ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira, Ereñozutik Lesakara eta handik Senperera oinez joateko aukera izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil K.E.-ren kadete mutilak, Euskadiko Txapelketako finalean

By on 2017-04-18 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil K.E.-ren kadete mutilak, Euskadiko Txapelketako finalean

Euskadiko Txapelketako azken fasera heldu izan dira azken urteotan Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilak. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Apirileko azken asteburuan jokatuko duten final handiraino sailkatu dira. Euskal Eskubaloi Federazioak jada finkatu du lau talde lehiatuko dituen azken fase horretan jokatuko diren neurketen egutegia eta ordutegia. Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, Urduliz Eskubaloia, Zarautz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lehia betean diren Usurbil K.E.-ko eskubaloi taldeak iruditan

By on 2017-04-12 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Lehia betean diren Usurbil K.E.-ko eskubaloi taldeak iruditan

23 talde lehiatzen ari dira, 2016-17 denboraldiko azken txanpan sartzear diren Usurbil Kirol Elkarteko 23 eskubaloi taldeak. Klubak talde guztiak erretratatu eta NOAUA!ra helarazi dute argazki sorta hau. Irudi bilduma, web orrialde honetako Argazkitegian duzue ikusgai. Senior neskak Kadete neskak Kadete mutilak Jubenil neskak Jubenil mutilak Senior mutilak Infantil neskak: Udarregi B Usurbil Infantil neskak: Udarregi A Usurbil Infantil […]

Jarraitu Irakurtzen »

Apirilaren 21ean, Xabi Santxo eta Titin III aurrez aurre

By on 2017-04-11 in Kirola with 0 iruzkin
Apirilaren 21ean, Xabi Santxo eta Titin III aurrez aurre

Xabier Santxok GARFE enpresarekin kontratua sinatu du eta lehen partida Usurbilen jokatuko du. Usurbilgo Udalak antolatu duen partidan, Bergera izango da Usurbilgo pilotariaren bikotea. Titin III-Gorrotxategi bikotearen aurka lehiatu beharko dute. Partida arratsaldeko 19:00etan hasiko da.   Sarrerak, Txiribogan Sarrerak  Txiriboga tabernan eskura daitezke 10 euroren truke. Egunean bertan bestela, baina 12 eurotan.   Tiburtzioren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.