Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Txango, bazkari eta proiekzioak Andatza M.K.T.-ren eskutik, ate joka dugun Mendi Aste honetan

By on 2017-11-21 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Ostegunetik larunbatera ospatuko duten Mendi Astera begira dira jada Andatza M.K.T.-ko kideak. Usurbil-Zarautz irteera, bazkaria eta zenbait proiekzio antolatu dituzte Sutegin. Adi, Sutegiko ekitaldiak hasi aurretik hurrengo urterako federatu txartela berritzeko aukera egongo baita. Mendi Asteko hitzorduak Azaroak 23, osteguna 19:30 “K2. Zerua ukitzen” dokumentala Sutegiko auditorioan. Sarrera doan. “2015eko Bilbao Mendifilm Festibalean aurkeztutakoa eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Omenaldi hunkigarria eta jendetsua

By on 2017-11-18 in Kirola with 0 iruzkin
Omenaldi hunkigarria eta jendetsua

Haimar Zubeldiari omenaldia egin diote gaur Usurbilen. Txirrindularitza utzi du aurten eta gaur eguerdian frontoian egin den ekitaldian etxeko, lagun, pelotoiko kide, herritar zein udal ordezkarien berotasuna jaso du. Sagardo botila eskuetan, txotx eginez amaitu da Haimar Zubeldiaren omenezko ekitaldia.  Omenaldia, argazkitan

Jarraitu Irakurtzen »

Koadrila handia abiatu da Haimar Zubeldiarekin Andatzara bizikleta gainean

By on 2017-11-18 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Usurbilgo herriak larunbat honetan Haimar Zubeldiari egingo dion omenaldi eguna ezinhobeto abiatu dute. Goizeko 08:30etarako frontoian zuen jarria hitzordua antolakuntzak. Haimar Zubeldiarekin Andatzara bizikleta gainean joateko deialdia egina zegoen eta begira txangorako zer nolako koadrila osatu duten. Primerako giroa zuten gainera biderako. Bi ordu eta erdi inguruko txangoa osatuko dute. Partaideek bi ibilbide izango dituzte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haimar Zubeldia, herri omenaldi handiaren atarian: “Errekonozimendu handia da”

By on 2017-11-17 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Haimar Zubeldia, herri omenaldi handiaren atarian: “Errekonozimendu handia da”

Hamaika bizipen, hamarnaka itzuli handi, saiakera itzela eta bidean izerdi ugari utzi ostean, abiapuntura itzuliko da larunbatean. Txirrindulari gisa hazi eta hezten ikusi zuen sorterrira. Herriak goratuko duen podiumera igo eta merezitako errekonozimendua jasoko du Haimar Zubeldiak hilaren 18an. Hedabide hau berarekin bildu da bezperatan. Zer moduz, udan erretiroa hartu eta gero, bizimodu berrira egokitzen? […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbateko omenaldi eguna abiatzeko, bi bizikleta txango Haimar Zubeldiarekin

By on 2017-11-17 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Bizikleta hartu eta osteratxo ederra egiteko aukera izango da larunbat goizean, bihar bertan Usurbilek omenduko duen Haimar Zubeldiarekin. Bi irteera programatu dituzte. Bat, Andatzara goizean goiz; bigarrena eguerdi partean herrian barrena. Giro eguzkitsua iragarri dute gainera biharko, plan aproposa beraz. Irteeron ostean ospatuko da Haimarri egingo zaion herri omenaldi ekitaldia frontoian. Goizean zehar, asteazkenaz geroztik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal aurrekontuen zirriborroa aurkezteko auzokako bilera erronda datorren astean

Udal aurrekontuen zirriborroa aurkezteko auzokako bilera erronda datorren astean

“Ez galdu aukera eta parte hartu. Guk zinez eskertuko dizugu, denon artean landutako herrigintzak balio handiagoa duelako, gutxi batzuen artean egindakoak baino. Usurbilek eskertuko digu”, adierazi dute Usurbilgo udal gobernu taldetik. Herritarrak datorren astean, 2018ko udal aurrekontuen zirriborroa aurkezteko auzoka egingo duten bilera errondan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Legealdi hasieran herritarrekin osaturiko gobernu programan oinarrituko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

By on 2017-11-17 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

Eskubaloi eta futbol neurketak iragarri dituzte astebururako, Oiardo Kiroldegian eta Haranen hurrenez hurren. Honatx partiduen ordutegiak: Eskubaloia Kiroldegian Azaroak 18, larunbata 11:00 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi A-Egia 15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz 17:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz 19:00 Senior mutilak, 1. nazionala: Usurbil K.E.-Dominicos Futbola Haranen Azaroak 18, larunbata 09:30-11:30 Benjaminak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haimar Zubeldiaren ibilbidea iruditan ikusgai Sutegin

By on 2017-11-16 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Haimar Zubeldiaren ibilbide emankorra oroitu edo ezagutu nahi baduzue, horretarako aukera ederra duzue egunotan Sutegin. Lagun eta zaletuez inguraturiko argazkiak, Haimar txirrinda gainean bere ibilbideko une gogoangarrienetan, Zubeldiaren maillotak, bizikletak… eta askoz gehiago aurkituko duzue kultur etxeko erakustaretoan. Haimar Zubeldia Taldeak eta Usurbilgo Udalak Haimarri antolaturiko omenaldi aste honetako ekimenetako bat duzue. Hoberena bertaratu eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.