Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Hiru usurbildar, Gipuzkoako Eskubaloi Selekziorako deituak

By on 2014-03-21 in Kirola with 0 iruzkin
Hiru usurbildar, Gipuzkoako Eskubaloi Selekziorako deituak

Igande goizeko 10:45etatik aurrera, Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioak Zumarragako Ispilla kiroldegian egingo duen entrenamendu saioan parte hartzera gonbidatu dituzte, Usurbil Kirol Elkarteko Enara Egizabal, Naia Marcos eta Maria Elosegi. Hirurak, infantil nesken taldeko eskubaloi jokalariak ditugu.  Herriko beste hainbat eskubaloi eta futbol taldeek etxean jokatuko dituzte asteburuko partidak. Haranen batzuk, Kiroldegian besteek. Larunbat goiz eta arratsaldez, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iñaki Errasti, Berria egunkarian: “Espero nuena aurkitu dut Orion, eta oso pozik nago”

By on 2014-03-20 in Kirola with 0 iruzkin
Iñaki Errasti, Berria egunkarian: “Espero nuena aurkitu dut Orion, eta oso pozik nago”

Hamar urtez etxetik urrun aritu eta gero, Oriora itzuli da. Aginagatik 10 minutura du entrenamendu-lekua. Etxekoekin denbora gehiago egoteko denbora izango du orain. “Lehen autoan ematen nituen bi orduak orain etxekoei eskaintzeko aukera daukat. Larunbatetan, esaterako, jaiki eta neroni harritzen naiz etxetik azkar joan behar ez dudalako. Etxean elkarrekin gosaltzeko aukera dugu orain, eta ondoren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irailean ospatuko da, Usurbil Cup 2014

By on 2014-03-19 in Kirola with 0 iruzkin
Irailean ospatuko da, Usurbil Cup 2014

    Eta ez ekainean, orain arte bezala. Txapelketa ikasleen ikasturte amaierarekin egokitzeak edota herrian urteko seigarren hilabetean dauden ekimen mordoak bultzatu du Usurbil FT-ko zuzendaritza, ehunka haur eta guraso mugiarazten dituen kirol ekimena atzeratzera. Eurentzat gaztetxoak txapelketako erdigune direla argi izanik, aldaketa onerako izango delakoan daude. Futbol klubak hartutako erabakiak, Hezkuntza Mahaiaren babesa du.  […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrak, Bera Berako garaileen artean

By on 2014-03-18 in Kirola with 3 iruzkin
Usurbildarrak, Bera Berako garaileen artean

Ondoko argazkian dituzue Martin Larrañaga (entrenatzailea) eta Esther Arrojeria (jokalaria) usurbildarrak, Bera Bera taldeko gainerako kideekin eta Foru Aldundiko ordezkariekin, atzo Diputazioko egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan egin zieten harrera ekitaldian. Igandean Alcobendasen (Madril) Kopa Txapelketa irabazi ostean izan zen. 21-26 nagusitu ziren, Rocasa taldekoen aurrean. Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Kultura, Gazteria eta Kiroleko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubieta lehena Gipuzkoan, Joko Garbian

By on 2014-03-17 in Kirola with 0 iruzkin
Zubieta lehena Gipuzkoan, Joko Garbian

Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten zubietarrek larunbatean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Ezker pareteko modalitatean izandako azken neurketotan, zubietarrak txapeldun ditugu. Seniorren taldeak, Joseba eta Josu Aizpurua anaiek 40-36 irabazi zieten Behar Zana taldeko Mitxelena eta Santxezi. Jubeniletan, txapeldunorde amaitu zuten Txomin Bordagaraik eta Antton Arrillagak. Oiartzungo Ondaro eta Leonetek aurre hartu zieten. Azken emaitza; […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asteburuko azken neurketak, igande goiz honetan

By on 2014-03-16 in Kirola with 0 iruzkin
Asteburuko azken neurketak, igande goiz honetan

Futbol Eskolakoak arituko dira Haranen eta Oiardo Kiroldegian, senior eta jubenil neskek, neurketa bana jokatuko dute: Futbola HaranenMartxoak 16, igandea10:00-12:00 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Beti Ona C.D. Eskubaloia KiroldegianMartxoak 16, igandea10:00 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz11:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Zuazo

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil FT-ko preferente taldekoak animatzera joateko deia

By on 2014-03-14 in Kirola with 0 iruzkin
Usurbil FT-ko preferente taldekoak animatzera joateko deia

Neurketa erabakigarria jokatuko dute, larunbatean 17:30etan Martutenen, etxekoen aurka. “Sailkapenean lehenengo lau sailkatuen barruan ditugu bi taldeok,  puntu bateko aldearekin. Igoeraren alde pauso indartsu bat egiteko, neurketa irabaztera irtengo dira Usurbil FT-ko mutilak”, futbol taldeen bilgunetik berri eman dutenez. Horregatik, partida garrantzitsu hau ikustera joateko gonbita luzatzen dute: “Usurbil FT-tik beraiek animatzera joateko gonbita luzatzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

2013an egindako irteerak, bideo batean jasoak

By on 2014-03-13 in Kirola
Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.