Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola

Maila igoerari begirako preferenteen futbol taldearen neurketa erabakiorra, larunbatean Haranen

By on 2014-04-30 in Kirola with 0 iruzkin
Maila igoerari begirako preferenteen futbol taldearen neurketa erabakiorra, larunbatean Haranen

Partida garrantzitsua, larunbat arratsaldeko 16:30etatik aurrera jokatuko dute Haranen, Sanpedrotarra taldekoen aurka. Usurbil FT-tik berri eman dutenez, “igoera gertuago izateko final handi bat gainditu beharko dute Sanpedrotarra taldearen aurka. Zaleen laguntza ere ezinbestekoa izango da. Beraz animatuuu!!!! Atera zuen jantzi gorriak armairutik eta gerturatu Haranera herriko mutilak animatzera. Ea guztion artean partida irabaztea lortzen dugun!!!!! Zorten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Paleta Goma Txapelketaren edizio berri bat, prest

By on 2014-04-29 in Kirola with 0 iruzkin
Paleta Goma Txapelketaren edizio berri bat, prest

Usurbilgo Pilota Elkarteak antolatu du Paleta Goma Txapelketa. Maiatzaren erdialdean hasiko da eta finala Santixabeletan jokatuko da. Orain da izena emateko garaia. Maiatzaren 9an itxiko da inskripzioa. Izena emateko 626110923 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi behar da: huizip@gmail.com   Norentzat: 18 urtetik gorakoentzat. Noiz: Maiatza erdian hasi eta Santixabeletan amaitzeko. Izen ematea: Maiatzaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Andatza M.K.T.: “Mendia garbitzea, txukuntzea eta egoki zaintzea eskatzen dugu”

By on 2014-04-29 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Andatza M.K.T.: “Mendia garbitzea, txukuntzea eta egoki zaintzea eskatzen dugu”

Igande honetan ospatzekoa zen Andatza Eguneko ekitaldietan ez laguntzea erabaki du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Erabaki honekin, mendiaren egoeraz jabetu eta gunearen etorkizunari buruzko eztabaida piztea nahi dute erakunde eta herritarren artean. Argibide gehiago eskaini dituzte mendi taldetik, andatzamendizale.info orrian zintzilikatu duten honako ohar honen bidez: Kaixo Andatzakide.  Andatza mendia zer egoeratan dagoen ikusita, maiatzaren 4ko […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Pilotakadaz pilotakada”, presoen sabakanaketaren aurkako ekimena antolatu du Etxeratek

By on 2014-04-29 in Jendartea, Kirola, Politika with 0 iruzkin
“Pilotakadaz pilotakada”, presoen sabakanaketaren aurkako ekimena antolatu du Etxeratek

Nazio mailako kirol ekimena hainbat herritan ospatuko da; maiatzaren 11n, Usurbilen. Pala saio erakustaldiak antolatu ditu Usurbilgo Etxeratek, Udalaren laguntzaz. Partidak amaitzeko, eskupilota kanporaketak. “Azken modalitate horretan edozeinek parte har dezake. Tantoa galtzen duena kanporatua izaten da eta hurrengoa sartzen da jokora. Bost finalista atera nahi dira bertatik, ekainaren 29an Gipuzkoa mailan egingo den Pilotakadaz Pilotakadan Usurbil ordezkatzera joan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Egunotan jakingo da, senior eskubaloi taldeen igoera faseak non jokatuko diren

By on 2014-04-29 in Kirola with 0 iruzkin
Egunotan jakingo da, senior eskubaloi taldeen igoera faseak non jokatuko diren

Espainiako Eskubaloi Federazioak astearte edo asteazken honetan bertan jakinaraziko du, zeintzuk izango diren senior nesken eta 2. nazional mailako senior mutilen taldeen igoera faseen jokalekuak. Hala berri eman du, Usurbil Kirol Elkarteak. Bi txapelketak, Oiardo Kiroldegian antolatzea eskatua du eskubaloi taldeen bilguneak. Oraingoz, txapelketa hauen datak baino ez daude zehaztuak. Maiatzaren 16-18ko asteburuan jokatuko dituzte bi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Andatza Eguneko ospakizunik ez aurten

By on 2014-04-28 in Aisia, Kirola with 2 iruzkin
Andatza Eguneko ospakizunik ez aurten

Ospakizunik gabeko ezohiko Andatza Eguna izango dugu aurtengoa. Mendia zer egoeratan dagoen ikusita, maiatzaren 4ko ekitaldietan ez laguntzea erabaki du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Laguntzeari uko eginda, herritar eta erakundeak Andatzaren egoeraz jabetu eta usurbildarrentzat kuttuna den gunearen etorkizunari buruzko eztabaida piztu nahi dute. Eta beste ezer baino  lehen, mendia txukuntzea eta egoki zaintzea eskatzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubieta, 50. Endika Abril Errebote lehiako txapeldunorde

By on 2014-04-28 in Kirola with 0 iruzkin
Zubieta, 50. Endika Abril Errebote lehiako txapeldunorde

Donibane Lohitzuneko Luzaz Gazte taldeak irabazi zuen igandean, Endika Abril Errebote Txapelketako Zubietaren aurkako neurketa; 13-5 azken emaitza. Endika Gartzia, Jon Argote eta Imanol, Josu eta Joseba Aizpurua anaiek osaturiko Zubietako taldeak txapeldun orde amaitu du. Villabonan jokatu zen finala atzo, eguraldi txarragatik neurketa garrantzitsu hau aurrez bitan atzeratu ostean. Berezia izan da amaitu berri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iñaki Añorga lehena, Loatzo igo eta jaisten

By on 2014-04-28 in Kirola with 0 iruzkin
Iñaki Añorga lehena, Loatzo igo eta jaisten

Igandean Amasan ospatu zen XXII. Loatzoko Igoera-Jaitsiera proba amaitzen lehena izan zen usurbildarra. Guztira, 9,73 kilometrotako ibilbidea osatu behar zuten lehiakideek. Bi datu, igoera zenbat metrotakoa zen kalkulatzeko. Amasako plaza 90 metrotara dago, Loatzoko gaina 631 metrotara. Baxurde Txiki Triatloi Taldeko kidea izan zen Amasako gazteak eta Uxo-Toki Elkarteak antolaturiko mendi lasterketa bizien amaitu zuena. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.