Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Euskal kutxak, erregearen abdikazioa edo Garbitania, astearteko osoko bilkurako gai zerrendan

By on 2014-06-20 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Euskal kutxak, erregearen abdikazioa edo Garbitania, astearteko osoko bilkurako gai zerrendan

San Joan Egunez egokitu da ekaineko osoko ohiko bilkura. Saioa, datorren asteartean, hilaren 24an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan izango da. Gai zerrenda lotua dute jada: 1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:-2014/03/25eko ohikoa.-2014/04/11ko ezohikoa. 2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko apirilaren 24tik ekainaren 13ra (2014/0367 – 2014/0545).3.- Udalbatza plenoak 2014ko martxoaren 25ean lanpostuen balorazioaren errebisioa onartzeko hartutako erabakiaren aurka […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abisu horia ekaitzagatik, asteburura begira

By on 2014-06-20 in Jendartea with 0 iruzkin

Gauden urte garairako ohiko oharrak, Euskalmet agentziatik. Abisu horiaren eraginpean egongo gara asteburuan zehar, hainbat uneetan ekaitz giroa izatea espero baita: Ekainak 20, ostirala15:00-00:00 Abisu boria prezipitazio handiagatik. Zenbait lekutan, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke. “Arratsaldean eta gauean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia da. Zenbait lekutan handiak izateko probabilitatea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Egunkariako auzipetuak: “Kolpe latza da hau guretzat”

By on 2014-06-19 in Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Egunkariako auzipetuak: “Kolpe latza da hau guretzat”

Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi ‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoko auzipetuak hedabideen aurrera agertu dira gaur, epaileak auzia artxibatzea erabaki eta Fiskaltzak helegitea aurkeztuko duela jakinarazi ostean. Amesgaizto hau noiz bukatuko den galdetu dute. Erakunde, eragile eta herritarrei erne egoteko deia luzatu diete, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartearen lehen agerraldia gaur

By on 2014-06-19 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartearen lehen agerraldia gaur

Errauste planta proiektua bertan behera geratu eta hondakinen kudeaketan aro berria zabaltzearekin batera, berrantolatze prozesu batean murgildu zen Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ). Barne hausnarketa lanetan aritu da azken hilabete hauetan. Berriz kalera ateratzea erabaki dute orain, urtebeterako plangintza diseinatuta eta marka eraberrituarekin; Gipuzkoa Zero Zabor izan dena, aurrerantzean Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarte gisa ezagutuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Ez da kasualitatea” bertso musikatuen saioa, 22:00etan Sutegin

By on 2014-06-19 in Jendartea with 0 iruzkin
“Ez da kasualitatea” bertso musikatuen saioa, 22:00etan Sutegin

Egunotarako Parekidetasun Kontseilutik antolatu duten “Gorputz moreak, gorputz askeak” izeneko zikloaren bigarren eta azken ekitaldia ospatuko da ostegun honetan, gaueko 22:00etatik aurrera Sutegin. Bertso-musikatuen saio berezia:Ekainak 19, osteguna: Bertso-saio musikatua: “Ez da kasualitatea”Bertsolariak: Rosi Lazkano, Odei Barroso, Uxue Alberdi, Nerea Elustondo eta Ainhoa Agirreazaldegi.Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu.Musikariak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.Ordua: 22:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Sarrera: doan. Antolatzailea: Parekidetasun Kontseilua. Gorputz moreak, gorputz askeak!Iazko abenduaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jipoituta agertu da, Aginagan desagertua zen Harri astoa

By on 2014-06-19 in Jendartea with 0 iruzkin
Jipoituta agertu da, Aginagan desagertua zen Harri astoa

Iruditan duzuen astoaren bila zebiltzan joan den larunbat goizaldetik Aginagan. Antza, ostiral gaueko 10:00etan jaten eman omen zioten eta larunbat goizeko seiretarako haren arrastoa galdua zuten. Atzo web orrialde honetan bertan, desagerketaren berri eman genizuen. Jakinarazi berri digutenez, Aian jaio eta Harri izeneko 6 urteko asto basatia agertu da. Birizik, baina jipoituta. Orduotan, astoa tratatzen ari direla […]

Jarraitu Irakurtzen »

San Joanetako oilasko biltzaileen bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna

By on 2014-06-18 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
San Joanetako oilasko biltzaileen bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna

Txartelak Kaffa kafetegian dituzue salgai, asteazken hau duzue txartelok eskuratzeko azken eguna. Kalezarko jaietako Oilasko Biltzaileen Eguna, ekainaren 21ean ospatuko da, 14:00etatik aurrera. Goiza, kalejiran pasa ostean. Oilasko Biltzaile Txikien irteera antolatu dute goiz horretarako. 9:00etan finkatu dute abiatzeko hitzordua. Jaiak abiatu eta biharamunean izango da. Jai Batzordetik ekitaldi honetan parte hartzeko zenbait ohar; batetik otordurako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekainaren 27tik aurrera jasoko duzue Santixabeletako egitaraua

By on 2014-06-18 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Ekainaren 27tik aurrera jasoko duzue Santixabeletako egitaraua

Datorren aste amaiera alderako eskutan izango duzue, Zaloa Arnaiz Ibarguren herritarrak diseinatu duen Santixabeletako egitaraua. Usurbilgo Udalak, ekainaren 27an banatuko du. Uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren festen berri emango du egitarauak. Azala, egilearekin batera goiko argazkian duzue. Jai Batzordetik berri eman dutenez, “aurrerapen modura, esan genezake aurtengo egitaraua, argia, irakurterraza eta poltsikoan eramateko modukoa izango dela”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.