Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Udalbiltzaren mozioarekin bat egin dute 68 udalek

By on 2014-04-16 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udalbiltzaren mozioarekin bat egin dute 68 udalek

Udalbiltzaren mozioa aurreko astean onartu zen Usurbilen, ezohiko udalbatza pleno batean. Beste 67 udalek eman diote babesa Udalbiltzaren mozioari. “Euskal Herritarrak garela adierazteko garaia heldu dela eta ozenki esan nahi dugulako, Euskal Herritartasunaren aldeko herri dinamika sortzeko eta sustatzeko deia luzatzea erabaki dugu”, dio mozioak. “Kaleetan zein eraikuntza publiko eta partikularretan Euskal ikurrak jartzeko gonbidapena […]

Jarraitu Irakurtzen »

500. metrora heltzen laguntzeko aukera larunbatean, Gure Esku Dago-ren mahaian

By on 2014-04-11 in Jendartea with 0 iruzkin
500. metrora heltzen laguntzeko aukera larunbatean, Gure Esku Dago-ren mahaian

Ekainaren 8an, Durango Iruñearekin lotuko duen euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-katerako, usurbildar, aginagar eta zubietarrek Uharte-Arakilen erreserbatua duten eremuko 400 metro saldu dituzte jada. 400 atxikimendu, 400 herritar bildu ditu Gure Esku Dago Usurbil bilguneak, milaka euskal herritar eskuz esku lotuko dituen ekimenerako. Eta orain beste ehun metro, beste ehun lagunen babesa lortu nahi dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

385etik 377ra jaitsi da martxoan, usurbildar langabetuen kopurua

By on 2014-04-10 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
385etik 377ra jaitsi da martxoan, usurbildar langabetuen kopurua

Otsailean krisia hasi zenetik inoiz izandako langabezia tasa altuena erregistratu ostean, egoerak hobera egin du joan berri zaigun hilabetean. Otsailean 385 langabetu zenbatu zituen Usurbilen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, martxoan 377. Urtarrileko datuetara itzuli gara. Kopuru bera, 377 langabetu zenbatu baitziren urte hasieran.  Beherakada, modu paretsuan eman da emakume eta gizonezkoen langabetuen artean. Adin tarteei erreparatuta, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazte Burutakzio Topaketetara joateko autobus zerbitzua eskualdetik

By on 2014-04-10 in Jendartea with 0 iruzkin
Gazte Burutakzio Topaketetara joateko autobus zerbitzua eskualdetik

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek apirilaren 17tik 20ra Altsasun ospatuko diren Gazte Burutakzio Topaketetara joateko autobus zerbitzua antolatu dute eskualde mailan. Autobuserako izen ematea zabalik dago. Usurbilen, Aitzagan edo Irratin apuntatu daiteke. Topaketetarako sarrerak 20 eurotan eskura daitezke; eskualde mailan, Hernaniko Garin Tabernan, edota Donostian, Alde Zaharreko Herria Tabernan, edota Antiguon, Platero Tabernan. Sarreraren baitan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kutxa eta Kutxabank hizpide, EH Bilduk 19:00etan Potxoenean antolaturiko solasaldian

By on 2014-04-10 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Kutxa eta Kutxabank hizpide, EH Bilduk 19:00etan Potxoenean antolaturiko solasaldian

Ino Galparsoro eta Ainhoa Beola arituko dira hizlari lanetan, Sutegiko auditorioan. Hitzaldiaren harira, ostegun honetako solasaldia testuinguruan kokatzeko honako idatzia kaleratu du Usurbilgo EH Bilduk: Kutxaren etorkizuna eta Kutxabank2011n Kutxabank sortzen denetik, Kutxaren norabidea aldatuz joan dela ikusi dugu. Lurraldearekiko eta herritarrekiko atxikimendua araudian jasota badago ere, zuzendaritzatik burutzen ari diren ekimenek kontrako norabidea hartu dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ilargiak nekazaritzan duen eragina aztergai, II. Sagastiak Loretan zikloko lehen saioan

By on 2014-04-10 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Ilargiak nekazaritzan duen eragina aztergai, II. Sagastiak Loretan zikloko lehen saioan

“Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eragina. Noiz erein, landatu, ongarritu eta kimatu? Uzta hobetzeko kosmosaren eragina baliatu” ikastaro teoriko eta praktikoa antolatu da, apirilaren 26rako, 9:00-14:00 artean. Xabier Akizuk zuzenduko du saioa. Izen ematea zabalik dago. Interesdunak 5 euroren truke apunta daitezke, Alkartasuna Kooperatibako bazkideak doan. Izena kooperatiban bertan eman beharko da. Deitu bestela, […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Norberaren zaintza somatikoa eta emozionala”, emakumeentzako ahalduntze ikastaro berria

By on 2014-04-10 in Jendartea with 0 iruzkin
“Norberaren zaintza somatikoa eta emozionala”, emakumeentzako ahalduntze ikastaro berria

Emakumeei zuzenduriko doako ahalduntze ikastaro berri hau antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Maiatzaren 9an abiatuko da. Saioak ostiralero izango dira, 17:00-19:00 artean Santueneako Aldapeko lokalean. Maider Andonegik bideratuko duen ikastarorako izena aurrez eman beharko da, maiatzaren 2a baino lehen; 943 377 110 telefono zenbakira deituta edo parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzita. “Ikastaro honekin zure buruarekin egoteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udalen helegitea, San Markoko aurrekontuei

By on 2014-04-09 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Atez ateko bilketa indarrean duten Mankomunitateko udalerriek Euskadiko Auzitegi Goreneko Kontzentzioso-Administratibora jo zuten martxoaren 31n, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdiek San Markon onarturiko 2014rako aurrekontuen aurka helegitea aurkeztera; Usurbil, Astigarraga, Pasaia, Hernani eta Lezoko udalek hain zuzen.  Aurkezturiko helegite honen inguruko zehaztasunen berri eman dute udalerriotako alkateek, gaur goizean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.