Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Jaietako pala txapelketan izen emateko aukera zabalik

By on 2018-04-17 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Jaietako pala txapelketan izen emateko aukera zabalik

Abiatzear dira jaiei begira Usurbilgo Pilota Elkarteak urtero antolatu ohi duen emakumezko zein gizonezkoen arteko pala txapelketak. Maiatzean abiatu, eta aipatu moduan, finalak Usurbilgo festetan ospatuko dira. Txapelketa hauetarako inskripzio epea zabalik dago jada. Lerrootan dituzue xehetasunak: EMAKUMEZKOEN ARTEKO PALETA GOMA TXAPELKETA -Bikoteka jokatuko da gomazko pilotarekin. -Txapelketaren iraupena: maiatzean abiatu eta finalak Usurbilgo jaietan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldia antolatzen segitzeko batzar irekia 18:00etan Potxoenean

By on 2018-04-17 in Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Euskaraldia antolatzen segitzeko batzar irekia 18:00etan Potxoenean

Euskararen erabilera suspertzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iragarri den Euskal Herri mailako ekimenarekin bat egina du Usurbilek; Euskaraldiarekin alegia. Prestaketa lanak abian ditu, zeregin honetarako herri eragile ezberdinetako ordezkariek eta herritarrek osatua duten batzordeak. Ekimena udalerri honetan diseinatzen segitzeko batzar irekia deitu dute astearte honetarako (apirilak 17) 18:00etan Potxoenean. Batzar irekia izango da, nahi duen herritar […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia ez eraikitzea eskatu du Oriarte Lasarte-Usurbilgo Institutuak

Erraustegia ez eraikitzea eskatu du Oriarte Lasarte-Usurbilgo Institutuak

Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolakoek bi urte daramatzate haiengandik 500 metro eskasera eraikitzen ari diren Zubietako erraustegiak ikasle zein irakasleen osasunean izan dezakeen eraginarekiko kezka agertzen eta Hezkuntza Delegazioari argibideak eskatzen. Ez dira bakarrak. Kezka berarekin bat egin du baita Oriartek, Lasarte-Usurbil Institutuak. “Kezkatuta gaude”, diote NOAUA!ra helarazi duten ondoko idatzi eta argazkiaren bidez. Eta argi dute; idatzian […]

Jarraitu Irakurtzen »

EHBilduk babes osoa adierazi die Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini

“Bizitza erdian” aldarripean, ekitaldi jendetsua egin zuen EHBilduk igande eguerdian Azpeitiako plazan, Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini babes eta elkartasun osoa adierazteko. Gogoan izan, 2013ko azaroan Zubietako erraustegiko lanak eteteagatik epaitu zituzten aurreko ostegunean Madrilgo Kontu Auzitegian, garai hartako Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria (Intxaurrandieta) eta foru ingurumen diputatua (Errazkin). Milaka gipuzkoarrek urte luzez eskatutakoa, herriaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo 6. Dantza Egunerako bost egun

By on 2018-04-16 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bost egun baino ez, jada errotua dagoen dantzarien egun handirako. Larunbat honetarako, apirilaren 21erako iragarria du Orbeldi D.T.-k, Usurbilgo 6. Dantza Eguna. Iazko edizioaren ildotik, usurbildarrekin batera, Euskal Herriko beste zenbait txokoetatik etorriko diren dantzari taldeekin kalejira eta emanaldia eskainiko dute goiz partean. Haurren txanda izango da arratsaldean, eta segidan, Ttipika taldekoekin erromeria. Gauean, azken […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zumetaren sortze prozesuari buruzko “Izenik gabe, 200X133” dokumentala ikusgai gaur ETB-n

By on 2018-04-16 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Jose Luis Zumetaren sortze prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du “Izenik gabe, 200×133” dokumentalak. Bere alaba Monika Zumetak eta Enara Goikoetxeak zuzenduriko ikus-entzunezkoa 2013ko 61. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten. Urte hartako NOAUA!ren Kulturaldian Sutegin proiektatu zen. Ikus-entzunezkoa bere garaian ikusi gabe geratu bazineten, Euskal Telebistak astelehen gau honetan (apirilak 16) eskainiko du, 22:45ean hasita. ETB-k […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikastolaren 50. urtemugako diskoa, apirilaren 23tik aurrera eskuragarri

By on 2018-04-16 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Ikastolaren 50. urtemugako diskoa, apirilaren 23tik aurrera eskuragarri

Ikastolaren 50. urtemugari doinua jarri dion 12 kantez osatutako diskoa kaleratzear dute. Udarregitik berri eman dutenez, apirilaren 23tik aurrera izango da eskuragarri 6 eurotan, Lizardi eta Laurok liburu dendetan, Bordatxo tabernan eta Udarregi Ikastolan. Martxoan grabatu zuten ikastolako komunitateko egungo kideek eta kide ohiek. “Kantariak, ikastola osatzen duten oro izan dira, ikasle, ikasle ohi, guraso, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ate irekien eguna eta matrikulazio epearen irekiera gaur Haur Eskolan

By on 2018-04-16 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Ate irekien eguna eta matrikulazio epearen irekiera gaur Haur Eskolan

Haur Eskolan 2018-19 ikasturterako matrikulatzeko epea zabalduko dute astelehen honetan. Apirilaren 16tik 27ra bideratu ahalko dira inskripzioak. Deialdia, 2016, 2017 eta 2018an jaiotako haurrei zuzendua dago. Adi bulego ordutegiari: 9:30-12:30. Epe honen baitan, Haur Eskolako instalakuntzak eta bertako zerbitzua ezagutzeko aukera izango da, gaur bertan, hilaren 16rako antolatu duten ate irekien egunean. Bi saio iragarri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.