Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Pello Añorga ipuin kontalaria Sutegira itzuliko da gaur 18:00etan

By on 2018-10-17 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Pello Añorga ipuin kontalaria Sutegira itzuliko da gaur 18:00etan

Asteazken honetan urriaren 17an itzuliko da ipuin kontalari eta idazle ezaguna Sutegi udal liburutegira. 6 urtetik gorakoei zuzendutako saioa eskainiko du 18:00etan hasita, Usurbilgo Udalak antolaturiko ekitaldiaren baitan. Bestalde, gogoan izan, Arantxa Urretabizkaia gonbidatu dutela urriaren 24rako 19:00etan liburutegira. Hondarribiko alarde parekideari lotutako bere bizipenez diharduen “Bidean ikasia” liburua ahotan hartuko dute Euskarazko Irakurketa Topaketaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abendurako martxan, erraustegi ondoan kokatuko duten Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019-2030 urte arterako uztailean onartu zuen Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan orokorraren aurreproiektuak jaso bezala, “Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioa” izenekoa sortzea proposatzen du, “eta horrek ere lankidetza publiko-pribatuko akordioak sustatuko ditu proposatu diren helburuak betetzeko jarduerak abiarazteko”. Foru gobernu taldeak, joan den irailean Pasaiako Albaolan aurkeztu zuen “Etorkizuna Eraikiz”, Gipuzkoaren etorkizunerako proiektu estrategikoen artean kokatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herrien arteko elkartasuna sustatzera datorren Tadamun taldearen aurkezpena ostiralean

By on 2018-10-16 in Hezkuntza, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Herrien arteko elkartasuna sustatzera datorren Tadamun taldearen aurkezpena ostiralean

Larunbateko Mundualdi egunaren bezperan Tadamun aurkeztuko dute jendaurrean ostiralean, urriak 19, 19:00etan Sutegin. Denbora tarte batean lantzen aritu diren proiektua gizarteratuko dute. “Elkartasuna, hori esan nahi du Tadamunek eta hori bultzatzea eta lantzea da bere nahia. Badira hilabete batzuk gai honen inguruan gaur Tadamun osatzen dugunok hausnarketa bat egin genuela eta herrian internazionalismoari begira hutsunea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bueltan datorkigu, 5 urte bete dituen Errigoraren “Euskarari puzka” kanpaina

Urriaren 25ean zabalduko da, Errigoraren udazken parteko elkartasun kanpainako otarrak eskatu nahi dituzuenontzako izen emate epea. “Euskarari puzka” ekimenak bost urte bete ditu jada eta urtemuga berezi hau eskertzeko baliatu dute egitasmo honen sustatzaile diren Errigorak, AEK-k, Ikastolen Elkarteak eta Sortzen-ek. “2013-2018 urte bitartean, 800.000 euro bideratu ditugu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Errigoraren sorreratik 5 urte igarota […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Gu ezin gara aziendarekin hala bizi”

By on 2018-10-16 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
“Gu ezin gara aziendarekin hala bizi”

Mendia guztiona den heinean guztioi dagokigu behar bezala zaintzea. Badirudi ordea hau ez dela guztiz erreala Andatza aldean. Ondo dakite hori Igartzazabal baserrikoek. Ardi zaintzan urteak daramatzate, eta ez dira gaurkoak baten batzuen mendiko ibilerekin izan dituzten arazoak. Igartzazabalera igotzeko azken aldapa hasieran, oso argi dioen Usurbilgo Udalaren kartel bat irakur dezakegu: “Txakurra kontrolpean eraman, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asfaltatze lanak amaitu artean, bi kale itxita ibilgailuentzat Atxegalden

By on 2018-10-16 in Hirigintza, Jendartea with 0 iruzkin
Asfaltatze lanak amaitu artean, bi kale itxita ibilgailuentzat Atxegalden

Adi Atxegaldera joan asmo duzuenok. Egunotan itxita aurkituko duzue iruditan duzuen Alperro-Buru kalea ibilgailuen joan-etorrientzat. Usurbilgo Udalak ohartarazi bezala, asfaltatze lanak hasi dituzte astelehen honetan. Lanok amaitu artean, Alperro-Buru 8tik Ariztitxo kaleko bidegurutzeraino (Karobi taberna ingururaino honenbestez) itxita egongo da trafikoarentzat. Baita Goiko Kalerako sarbidea ere. Ezohiko irudia inguru honetan egunotan. Kaleak hutsik, ibilgailurik gabe. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oiardo Kiroldegiko igerilekuko hobetze lanak abian

By on 2018-10-16 in Hirigintza, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Oiardo Kiroldegiko igerilekuko hobetze lanak abian

Gogoratu igerileku txikia handitu, irisgarri bihurtu eta azpiko instalakuntzak berritzeko lanak egingo ditu Mariezcurrena enpresak. 767.642,76 euroko inbertsioa bideratuko du Udalak. 2018ko aurrekontuetako inbertsio nagusia izango da. Lanok iraun artean, martxo ingurura arte itxita egongo da igerilekua, “ondorioz, Udalak %20ko konpentsazioa aplikatu die aurten Kiroldegiko abonatuei”. Bigarren lehiaketaren ostean Aurreikusi moduan uztailean ez, iraila amaieran […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sexu Aholkularitza Gunea zabalik berriz gaurtik

By on 2018-10-16 in Jendartea with 0 iruzkin
Sexu Aholkularitza Gunea zabalik berriz gaurtik

Urriaren 16az geroztik ateak zabalik ditu berriz Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak. Hilabetero, lehen, hirugarren eta bosgarren astearte arratsaldeetan eskainiko da doako udal zerbitzua, 17:00-19:00 artean, Gizarte Zerbitzuek Kale Nagusia 43, behean duten egoitza berean. Bertaratu nahi duenak aurrez eska dezala hitzordua, 697 919 516 telefono zenbakira deituta edo whatsapp mezu bat bidaliz. Bestela, idatzi email […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.