Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Elurrak Andatza gaina zuritu dezake egunotan

By on 2017-11-28 in Jendartea with 0 iruzkin

Negu giroa datorkigu egunotan. Asteazken goizeko 09:00etatik aurrera abisu horia ezarriko dute elurragatik Gipuzkoa barnealdean. Hasieran 1000-1100 metrotik gora zuritu badezake ere, egunean zehar elur maila jaisten joango da, 600-800 metrora arte. Euskalmet-ek dioenez, “ekaitz-guneetan eta ekialdean noizbehinka baliteke 500 m-ra jaistea. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan eta txingorra bota dezake”. Ostegunerako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Indarkeria matxistaren aurkako adierazpenak, gaurko udalbatzarren osoko ohiko bilkurako gai zerrendan

By on 2017-11-28 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Indarkeria matxistaren aurkako adierazpenak, gaurko udalbatzarren osoko ohiko bilkurako gai zerrendan

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira bi adierazpen bozkatuko dituzte udal ordezkariek, astearte honetarako, azaroaren 28rako deitu den udalbatzarraren osoko ohiko bilkuran. Bat, EHBilduk eta bestea PSE-k aurkezturikoa. Dagoeneko aurreko astean batzordean aho batez onartu zituzten bi adierazpenok. Usurbilgo Udala indarkeria matxistaren aurka lan egitera konprometitzen da bi adierazpenokin. Azaroaren 25az gain, hirigintza eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azaroko osoko bilkura egin du udalbatzak

By on 2017-11-28 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Azaroko osoko bilkura egin du udalbatzak

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, PSE-k eta EHBilduk aurkezturiko mozio bana onartu du udalbatzak, gaur arratsaldean egin duten azaroko osoko ohiko bilkuran. Baina gai gehiago ere jorratu dituzte gaurko plenoan. Honatx bozketen emaitzak: BOZKETAK – 2017-2020 epealdiko plan ekonomiko-finantzarioa: Bozketaren emaitza: alde EHBildu; abstentzioa EAJ eta PSE. -Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako SGERC-2 (Rezustaenea) […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiko lanak etetea eskatu du OEIT-k

By on 2017-11-27 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

2004. urteaz geroztik urteak daramatzate gizartea ohartarazten, eta larunbatean berriz gogorarazi ziguten kezkatzeko modukoa den mezua. “Erraustegiek gaixotasunak areagotzen dituzte, publikatutako azken ikerketen arabera”, hala adierazi zuen eremu honetan, hau da, erraustegiak herritarron osasunean izan dezakeen eraginaz kezkatuta lanean diharduten mediku eta osasun arloko langileez osaturiko Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak, azaroaren 25ean Potxoenean egin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abenduaren 9ko Parisko mobilizaziora joateko autobus zerbitzua Usurbildik

By on 2017-11-27 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Abenduaren 9an, “Denak Pariserat”. Hortxe euskal herritarrei luzatu zaien gonbita. Euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak aplikatzeari utzi eta haien zein haien senideen eskubideen aldeko inoizko mobilizazio handiena izatea nahi dute Bakearen Artisauek Frantziako hiriburuan deitu dutena. Frantziako Gobernua ere Euskal Herriko bake prozesuan inplika dadila eskatuko da Parisko kaleetan. Milaka lagun espero dira bertan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Beldur Barik” lehiaketan parte hartzen ari da Gaztelekuko talde bat

By on 2017-11-27 in Jendartea with 0 iruzkin

Beldur Barik egitasmoaren baitan urteak daramatzate, jarrera hau sustatzeko, hau da, “emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa” erakusteko “Beldur Barik” lehiaketa antolatzen Emakundek, EAE-ko udal, Aldundi eta Jaurlaritzaren laguntzarekin. 8. edizioa dute aurten. Gaztelekuko talde batek ere Beldur Barik lehiaketan parte hartu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abenduan abiatu asmo du Udalak, Eguneko Arreta Zerbitzu berria

By on 2017-11-27 in Jendartea with 0 iruzkin
Abenduan abiatu asmo du Udalak, Eguneko Arreta Zerbitzu berria

65 urtetik gora izan eta mendekotasun maila txikia duten herritarrei zuzendua egongo den Eguneko Arreta Zerbitzu berria abenduan martxan jarri asmo du Usurbilgo Udalak, ohar bidez berri eman duenez. Egunotan erabiltzaile izan daitezkeen herritarrei gutuna helarazi zaie, zerbitzu honekiko interesa izanez gero Gizarte Zerbitzuetara joan edo bertara deitzera gonbidatuz. “Zerbitzu horren bidez Usurbilgo Udalak kalitatezko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Datorrena, Euskararen Egunari eskainitako asteburua

By on 2017-11-27 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Datorrena, Euskararen Egunari eskainitako asteburua

Badatorkigu abenduaren 3a. Euskaraz bizitzeko aldarria urteko 365 egunetara, egunerokora hedatu beharra dagoen arren, igandean ospatu eta aldarrikatuko da Euskararen Eguna. Datorrena, euskarari eskainitako asteburua izango dugu. Hainbat ekitaldi antolatu dira. Jarraian zerrendatu ditugun guztiak ez dira Euskararen Egunagatik antolatu direnak, baina bai abenduaren 3aren bueltan ospatuko direnak: EUSKARARI ESKAINITAKO ASTEBURUA Abenduak 1, ostirala: Egunean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.