Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Agur afari batekin omenduko dute larunbatean, Imanol Agirretxe Arruti

By on 2018-09-14 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Larunbat honetan, Imanol Agirretxek agur esango dio kirol ibilbide profesionalari. Anoeta estadioan, bere zaletuen aurrean. Realaren eta Bartzelonaren arteko neurketan egingo zaion omenaldiaren ostean, sorterrian jasoko du Imanol Agirretxe Arrutik usurbildarren agurra, urteotan zaletu eta lagunak bildu dituen Agirretxe Taldeak antolatu dion afari baten bueltan. Saizar Sagardotegian ospatuko da otordua, aipatu moduan, hilaren 15ean, 21:00etan hasita. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbola, pilota, eskubaloia eta errebotea, asteburuko kirol agendan

By on 2018-09-14 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Futbola, pilota, eskubaloia eta errebotea, asteburuko kirol agendan

Denboraldiko lehen futbol eta eskubaloi neurketak, Endika Abril Errebote Txapelketaren bigarren eta Usurbil Cup txapelketaren bosgarren jardunaldiak, Usurbil K.E.-ren aurkezpena, pilota partidak… Bete betea datorkigu asteburuko kirol agenda. Honatx iragarri diren hainbat hitzorduen berri zehatzago: ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA Txapelketako bigarren jardunaldia asteburuan. Zubieta Donibane Lohitzuneko Luzean taldearekin lehiatuko da igande goizeko 11:00etan hasita, Zubietako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kontzertu gaua larunbatean Aginagan, “Herria Xutan” zikloaren baitan

By on 2018-09-14 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Kontzertu gaua larunbatean Aginagan, “Herria Xutan” zikloaren baitan

Usurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassent espetxean urrunduak dituzten Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen eta haien urte eta erdiko Xua haurtxoak bizi duten errealitatea plazaratu eta elkartasuna adierazteko “Herria Xutan” ekimen zikloa antolatu dute Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eta Usurbilgo gazte mugimenduak. Hurrengo hitzordua, larunbatean; kontzertu gaua Aginagako Eliza Zaharrean. Sarrerak aurrez eskura ditzakezue Aitzagan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako hipodromoa, Donostia Festibalaren agertoki asteburuan

By on 2018-09-14 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Musika jaialdia ostiral eta larunbat honetan (irailak 14-15) Zubietan. Hipodromoak hartuko du bigarrenez asteburuan, Donostia Festibala. Irailaren 14a eta 15a kontzertu egun eta gauak ospatuko dira bertan. Gonbidatuen artean, Berri Txarrak musika taldea dugu. Kontzertuen hitzorduak zehaztuak ditu jada antolakuntzak. Bi egun edo egun bakarrerako sarrerak eskuragarri dituzue xehetasun gehiagorekin batera, donostiakutxakulturfestibala.com atarian. Bi egunetarako bonoak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hainbat ikastaroetan izen emateko azken eguna

By on 2018-09-14 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Asteburu honetan itxiko dute ikasturte berrirako antolatu den ikastaro eskaintza zabalaren, hainbat saioetan izen emateko epea. Gogoan izan, eskaintza hau guztia duzue eskura: EINEAN GURASO ESKOLA Guraso Eskolak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako. Izen emateak irailaren 14a baino lehen bideratu beharko dira: Oinarrizko argazkilaritza digitala Noiz: astean behin, 19:00-20:30. Eguna izena ematen duen gehiengoaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Trakamatraka” ikuskizuna larunbatean Aginagan, Eskola Txikiaren egun handiaren atarian

By on 2018-09-14 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Urrian ospatuko dituzten San Praixkuen atarian, haur zein helduei zuzendutako bi hitzordu deitu ditu Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak asteotarako. “Trakamatraka” ikuskizuna programatu dute larunbatean (irailak 15) eta Eskola Txikiaren bosgarren eguna irailaren 22rako. “Trakamatraka” ikuskizuna haurrentzat larunbatean Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak antolatuta larunbatean irailaren 15ean 17:00etan Aginagako ludotekan. Birziklatutako materialekin eginiko musika instrumentuekin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igandeko 11. Baxurde Krosserako izen ematea ixtear

By on 2018-09-14 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Lasterkarien herrian bilakatuko da Usurbil bi egun barru. Irailaren 16an ospatuko baita Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko 11. Baxurde Krossa herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabalik dago, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa helbidean. Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazte usurbildarrak ere erraustegia gelditzera doaz

By on 2018-09-13 in Ingurumena, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Gazte usurbildarrak ere erraustegia gelditzera doaz

“Utzi bizitzak kutsatzeari. Erraustegia gelditzera goaz!” goiburupean eta talde argazki honekin bat egin dute gazte usurbildarrek ere, irailaren 20rako Ernai gazte erakundeak Lasarten deitu duen manifestazioarekin. Irailaren 20an eta 21ean hain zuzen, erraustegiak sustatzen dituzten enpresen Europako konfederazioak kongresua egingo du Bilbon. Irailaren 19rako 20:00etan Guggenheim museo atarian elkarretaratzea deitu dute Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Zero […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.