Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Udal diru-laguntzen inguruko Kultura Aholku Batzordea asteartean

By on 2018-01-22 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Udal diru-laguntzen inguruko Kultura Aholku Batzordea asteartean

Kultur talde, elkarte eta eragileentzako deialdi interesgarria. Kultura Aholku Batzarra deitu dute astearte honetarako, urtarrilaren 23rako, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. “Zirrara”, diru-laguntzen inpaktua neurtzeko metodologia baliatuta, Usurbilen gai honen bueltan egin den lanketaren emaitzak aurkeztuko dira saio horretan. Bestalde, kulturako diru-laguntza deialdiaren berri emango da, eta bertaratzen direnen ekarpenak bildu nahi dira. KULTURA AHOLKU BATZORDEA Eguna: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Datorren kantu-jira prestatzeko azken entsegua gaur

By on 2018-01-22 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Urteko lehen kantu-jira ate joka dugu jada. Larunbat honetan ospatuko da, urtarrilaren 27an, baina adi, ohi bezala iluntzean ez, eguerdi partean baizik. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Bazkal ordura arte, kantuan girotuko digute Kaxkoa talde kideek, nahiz bilgunera batu nahi duten herritarrek. Kantu-liburuxka hartu eta kantura beraz! Larunbateko saioa prestatzeko azken entsegua du […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hitzartu prozesua diruz laguntzeko deia

“HITZARTU parte-hartze prozesuaren bidez, ordezkari politikoek egin ez dutena, Gipuzkoako gizarteak egingo du, hala nola, hondakinen gatazkari konponbide adostu eta demokratiko bat ematea. HITZARTU jaio da, baina, herritarren kolaborazioa behar du aurrera ateratzeko”, gogorarazten dute ekimen honen sustatzaileek. Gizarte zibiletik jaio eta abiatu berri dugun urte honetan zehar gizarte zibilaren eskutik garatuko den aurrekaririk gabeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Xuak urtea bete du gaur, Valentziako Picassent espetxean

By on 2018-01-19 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Xuak urtea bete du gaur, Valentziako Picassent espetxean

Motxiladun umeek hunkitu gaituzte asteotan, haien bizipenak entzun eta ezagututa. Euskal presoei eta haien senideei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak, pairatzen ari diren oinarrizko eskubide urraketak ezinhobeto azaldu dizkigute haien hitzetan.  Motxiladun umeen kolektiboa dakizuenez, gurasoa(k) espetxean d(it)u(z)ten haurrek osatzen dute. Gehienek hainbat asteburuetan ehunka kilometroko bidaia egin behar izaten dute senideekin egon ahal izateko. Baina […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratze berezia urtarrilaren 26an, Xuaren urtebetetzearen harira

By on 2018-01-19 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Elkarretaratze berezia urtarrilaren 26an, Xuaren urtebetetzearen harira

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deitu du mobilizazioa hilaren 26rako, iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Euskal presoen eta haien senideen eskubideak urtea darama Xua Usurbilen nahi dutela aldarrikatzen. Askoz lehenagotik noski, gauza bera eskatzen Olatz, Patxi eta gainerako euskal presoen kasuan.  Etenik gabekoak izan dira azken urtean, Xua, Olatz eta Patxiren eskubideak betearaziak izateko eskaerak, bizi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasleak danborjole, Donostia Egunaren bezpera honetan

By on 2018-01-19 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Danbor hotsen oihartzuna nabaria zen ostiral arratsalde honetako bazkalostean. Gauerdian abiatuko den Donostia Egunari aurre hartuz, eta astea borobiltzeko, danborrada saioei tartea egin diete ikastetxeek. Hurrengo hitzordua; ate joka ditugun Inauteriak, otsailaren 9ko asteburuan. Zubietako Eskola

Jarraitu Irakurtzen »

Tren zerbitzu bereziak gauez eta geltoki aldaketak, Donostia Eguna dela eta

By on 2018-01-19 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Tren zerbitzu bereziak gauez eta geltoki aldaketak, Donostia Eguna dela eta

Donostia Eguna dela eta, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Euskotrenek ostiral gau honetan, Usurbildik Donostiarantz, orduotan: 23:54, 0:54, 1:54, 2:54, 3:54, 4:54, 5:54, 6:54. Donostiatik Usurbila itzultzeko 60 minuturo baita: 22:50, 23:50, 0:50, 1:50, 2:50, 3:50, 4:50, 5:50. 14 minutuko iraupena dute joan etorriok. Tren zerbitzu bereziak izango dira baita, Lasarte-Hendaia artean, Donostia Egunaren harira. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloia, pilota eta futbola, asteburuko kirol agendan

By on 2018-01-19 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Eskubaloia, pilota eta futbola, asteburuko kirol agendan

Kirol hitzorduak etenik gabe ostiral honetatik igandera. Pilota, eskubaloia eta futbola dugu, asteburuko kirol eskaintzan. Honatx Usurbil K.E., Usurbil F.T. eta Pagazpe K.E.-ko kideek etxean jokatuko dituzten partiduen ordutegiak:  Futbola Haranen Urtarrilak 19, ostirala 20:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Hernani C.D. Urtarrilak 20, larunbata 09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Urnieta 6B 10:30 Infantil mutilak: Usurbil-Orioko 12:00 Erregional […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.