Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Oraingoan Usurbilgo txistulariak bidelagun, larunbateko kantu-jiran

By on 2017-11-22 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Hitzordu bikoitza zuten azarorako. Lehenbizi, NOAUA!ren Kulturaldiko bertso-kantu-jiran parte hartu zuten. Baita antolatu ere, Bota Punttuba eta NOAUA!rekin elkarlanean. Ezohiko hitzordua zen hura. Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariak izan zituzten bidelagun. Eta berezia izango da baita, larunbat honetarako iragarria duten hileroko kantu-jira. Kantu Taldetik NOAUA!ri berri eman diotenez, afalaurreko ibildea oraingoa Usurbilgo txistulariekin egingo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gaurkoan Aginagan eta Santuenean aurkeztuko dituzte 2018ko udal aurrekontuak

By on 2017-11-22 in Ekonomia, Hirigintza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Gaurkoan Aginagan eta Santuenean aurkeztuko dituzte 2018ko udal aurrekontuak

Astelehenean Zubietan, atzo Txokoalden eta Kalezarren, eta Aginaga eta Santuenearen txanda asteazken honetan. Usurbilgo Udaleko gobernu taldea herritarrekin biltzen ari da egunotan, 2018rako udal aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta ekarpenak biltzeko. Aipatu moduan, asteazken honetan beste bi bilera iragarri dituzte 19:00etan; Aginagako ludotekan bat, eta Santueneko Auzo Elkartearen egoitzan bestea. Parte hartzeko deia “Ez galdu aukera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abisu horia ezarri dute baso-sute arriskuagatik

By on 2017-11-22 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Abisu horia ezarri dute baso-sute arriskuagatik

Azken aldiko prezipitazio faltagatik lurzorua lehorra dugu. Eta orduotan gainera hego haize zakarra baita. Egoera hau dela eta, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, asteazken arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Gutxienez ostegun gaueko 00:00ak arte indarrean izango dute abisu hori hau. Jaurlaritzaren esanetan, “baso-sute arriskua altua da EAEn, bereziki kantauri isurialdean eta mendebaldean”.  EGUNOTARAKO IRAGARPENA: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Musikalean ekimenarekin ospatuko dute gaur Zumartekoek, Santa Zezili Eguna

By on 2017-11-22 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Santa Zezili Eguna gaur, azaroak 22. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak urtero antolatu ohi duen “Musikalean” ekimenean parte hartuko dute aste honetan zehar. Zumarte Musika Eskolak ere bat egingo du deialdiarekin. Asteazken honetarako, azaroaren 22rako Usurbil erdigunea zeharkatuko duen kalejira egingo dute lehenik, kontzertua segidan Sutegin. Ezberdina izango da aurtengoan. Ospakizunak, jada itxita dagoen eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txokoalden eta Kalezarren aurkeztuko dute gaur, 2018rako udal aurrekontuen zirriborroa

By on 2017-11-21 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Txokoalden eta Kalezarren aurkeztuko dute gaur, 2018rako udal aurrekontuen zirriborroa

Usurbilgo Udaleko gobernu taldeak abiatu du, 2018rako udal aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta ekarpenak biltzeko aste honetarako herritarrekin egitekoa den bilera erronda. Astelehen iluntzean egin zuten lehen bilera Zubietan. Kaxkapera gerturatu zirenek, udal aurrekontuon xehetasunen berri jaso zuten, zalantzak argitu eta proposamenak egiteko aukera izateaz gain. Astearte honetan, Txokoaldeko Erroizpe elkartean eta Kalezaharko Haur Eskolan aurkeztuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bi aldarri lotuko ditu azaroko azken ostiraleko elkarretaratzeak

By on 2017-11-21 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Bi aldarri lotuko ditu azaroko azken ostiraleko elkarretaratzeak

Berezia izango da azaroko azken ostirala. Mobilizatzeko eguna dugu hilero. Oraingoan ordea bi aldarri lotuko ditu hitzorduak; euskal presoen eta haien senideen eskubideen eta biharamuneko, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunari lotutako aldarriak plazaratuko ditu. Bi aldarriok lotuko dituen elkarretaratzea deitu dute ostiral iluntze honetan, azaroaren 24an, 20:00etan Mikel Laboa plazan eragileok; Usurbilen Nahi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekimen ezberdinak, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira

By on 2017-11-21 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte eragile desberdinek. Tartean, azken Donostiako Zinemaldian Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak aurkeztu zuen “Volar” filma proiektatu da igandean Sutegin. “Ekimena emakumeek beraiek beraien testigantzak publiko egiteko sentitutako beharretik sortu da eta genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua da. Astebetez elkarrekin biziko dira bederatzi emakumeak euren etxeetatik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Nazioarteko adituak bilduko dituen 2. Sagardo Forumean izen emateko aukera

By on 2017-11-21 in Ekonomia, Euskara, Ingurumena, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Sagarra, sagardoa eta sagardotegiak ardatz hartuko dituen 2. Sagardo Foruma antolatu du Usurbilgo Udala (Hernani eta Astigarragakoarekin batera) kide duen Sagardoaren Lurraldeak, azaroaren 23tik 25era Hernaniko Orona Ideon. Gertuko zein mundu zabaletik etorritako 21 adituek parte hartuko dute, sagardoaren lurralde honetan ospatuko diren sagardoari buruzko jardunaldiotan. Sagarra eta sagardoarekin erlazionatutako kultura, ekoizpena eta turismoaren inguruko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.