Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jendartea

Masusta Kofradiaren ostiraleko afaritarako izena aurrez eman behar da

By on 2018-09-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Masusta Kofradiaren ostiraleko afaritarako izena aurrez eman behar da

Baba beltz txikiari gorazarre egiten dion kofradiaren ospakizun egun honen ostean, masusta eta haren propietateak goraipatzen dituen kofradia ostiralean, irailaren 7an bilduko da 21:00etan Artzabal jatetxean. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatuko dute. Afaritarako izena aurrez eman beharko da Artzabalen bertan. Hamaikagarrenez Kapa jantzita, Masusta Kofradia sortu zuteneko 10. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekintzaileei zuzenduriko udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkezteko azken hilabetea

By on 2018-09-05 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Ekintzaileei zuzenduriko udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkezteko azken hilabetea

Hutsik dauden lokal komertzialak biziberritzeko edota urtebetez Kabienen egonaldia egiteko, ekintzaileei zuzenduriko bi udal diru-laguntzetara eskabideak aurkezteko azken hilabetea dute interesdunek. Xehetasunak segidan dituzue: Lokal komertzial hutsak biziberritzeko udal diru-laguntza deialdia Jarduera ekonomiko berri bat martxan jarri nahi duen ekintzailearentzat interesgarria izango da ondoko albistea. Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokalak biziberritzea sustatu nahi du Udalak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasgeletara itzultzeko ordua

By on 2018-09-05 in Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Ikasgeletara itzultzeko ordua

Akabo oporrak askorentzat, lantokira edo ikasgeletara itzultzeko ordua da. Liburu artera itzuliko direnen artean ditugu Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiko kideak. Baita Lanbide Eskola eta Udarregi Ikastolakoak ere. Ostiral honetatik aurrera, ikasgeletako aulkiek hutsik egoetari utziko diote. IKASTURTE HASIERA Irailak 7, ostirala Lanbide Eskola Ikasturtearen aurkezpen ekitaldiak: 10:00 Erdi Maila, 1. ikasturtea, Areto Nagusian. 10:15 Goi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil Cup txapelketako 2. jardunaldia jokoan gaur Haranen

By on 2018-09-05 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil Cup txapelketako 2. jardunaldia jokoan gaur Haranen

Lagun arteko herri mailako kirol ekimen jendetsuenetarikoa (jendetsuena ez bada) abian da joan den asteburutik. Usurbil Cup txapelketari buruz ari gara. Asteburuan jokatu zen Haranen lehen jardunaldia. Irailaren 22ra arte, asteburuero eta asteazkenero jokatuko dira partidak. Gaur bertan (irailak 5) bigarren jardunaldia ospatuko da. Honatx Usurbil F.T.-k iragarria dituen neurketak: USURBIL CUP 2. jardunaldia Irailak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euri eta ekaitz giroa egunotan, indarrean da abisu horia

By on 2018-09-05 in Jendartea with 0 iruzkin

Ilun oso ilun esnatu zaigu asteazkena. Ekaitz giroa dugu. Trumoi eta tximistak nonahi goizeko 10:30ak pasatxotik. Argia ere joan da zenbaitetan. Ostegun gauerdira arte gutxienez abisu horia indarrean izango da “prezipitazio handiagatik”. Euskalmet meteorologia agentziatik iragarri duenez, “zenbait lekutan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldia prestatzeko batzar irekia ostegunean

By on 2018-09-05 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Sare sozialetan nahiz whatsapp bidez, zuetako batek baino gehiagok izango zuen uda honetan, Eli eta Patxiren abenturen berri, bideo ezberdinetan (albiste honi atxikiak dituzue, orain arte argitara eman dituztenak). Datorkigun Euskaraldia girotzen aritu zaizkigu. Gure hizkuntzaren erabilera areagotzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri mailan ospatuko den ekimenean esku hartzen hasteko garaia da. Antolaketa lanekin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia gelditu eta guztion osasuna bermatzea galdegiteko giza katea igandean Kontxan

Erraustegia geratu, guztion osasuna bermatu eta birziklapen sistema eraginkorren sustatzea eskatzeko giza katea deitu dute Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak eta Donostia Bizirik plataformak Kontxako Ikurriña jokoan izango den bigarren eta azken jardunaldi egunerako, irailaren 9rako (11:30ean Alderdi Ederretik Kontxa hondartzara jaisteko arrapalan). Gaur goizean aurkeztu dute, erabakigarria izango den ikasturte honi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiko lanen bigarren faseari ekiteko kontratua sinatu dute Foru Aldundiak eta FCC-k

Erraustegiko lanen bigarren faseari ekiteko kontratua sinatu dute Foru Aldundiak eta FCC-k

Ezkerrean, Carmelo Aguas, FCC-ko iparguneko arduraduna, eskuinean, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingnrumeneko diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) presidente Jose Ignacio Asensio. Erraustegiko eremuko lanen bigarren eta azken faseari ekiteko akordioa erdietsi dute gaur. Lehen faseko lanekin batera gauzatu eta amaituko dira azken fase honetako lanok. 50.000 tona organiko tratatzeko gaitasuna izango duen biometanizazio planta bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.