Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

Jostunen taldea, Orbeldiko dantzarien bidelagun ezkutuak

By on 2017-04-06 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Jostunen taldea, Orbeldiko dantzarien bidelagun ezkutuak

Usurbilgo dantzarien arropei botako genien begia sarritan, baina jantzi horien atzean dagoen lana ez zaigu ziurrenik hain ezaguna egingo. Orbeldik jostun talde prestu askoa du. Potxoenean biltzen dira asteazken arratsaldero. Lerrootan jostun talde gisa aurkeztu asmo genituen arren, duela astebete haiekin elkartu ginenean lagun taldea osatu zutela nabarmentzen ziguten. “Oso giro ona dugu. Orain hemendik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aurreko Dantza Egunen irudi bilduma ikusgai gaurtik Sutegin

By on 2017-04-06 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Denboran atzera egingo dugu, ostegun honetan bertan 17:30etan Sutegiko aretoan zabalduko duten erakusketarekin. Urte borobil askora heldu den Dantza Eguneko aurreko edizioetako hainbat une gogoangarri oroitzeko aukera izango dugu gaur hasi eta larunbatera bitarte, kultur etxean proiektatuko duten bideoarekin eta ikusgai izango diren argazkiekin. Irudi bilduma, Ion Markel Saez de Urabain herritarrarena da. Larunbatean ospatuko den 5. Dantza Eguneko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euripean ere, herritarrak gogotsu euskararen alde korrika

By on 2017-04-05 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ederra eta hunkigarria beste behin, bart bizitakoa. Euskararen alde, euskaraz bizi nahi dugulako, herri bat lasterka kalez kale Zubietan, Usurbilen eta Aginagan barrena. Euriak berak ere are ederrago egin zuen lasterkaldia. Eta konturatzerako ziztu bizian pasa zitzaigun 20. Korrika. Bi urte barru berriz. Hona hemen bart bizitakoaren erakusgarri, irudi bilduma hau. Segidan duzue 20. Korrikaren lekukoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraz bizitzeko aldarria lau haizeetara, Udarregi Ikastolakoen Korrika Txikian

By on 2017-04-05 in Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Kalezar, Urdaiaga, Santuenea, Atxegalde eta Kaxkoa lotu zituen atzo Udarregi Ikastolaren Korrika Txikiak. 3 ibilbideetan banatu ziren ziklo ezberdinetako ikasleak, euskaraz bizitzeko aldarria lau haizeetara zabaltzeko. Gogotsu aritu ziren lasterka, jai giro alai eta koloretsuan osatu zuten bidea. Guztiek frontoia izan zuten helmuga eta amaieran denak batu zirenean, Korrikak txiki izateari utzi zion ondoko irudiotan ikusi ahalko duzuen moduan. Ibilbide ezberdinetan garraiatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Aginagan ere, euskararen alde!”

By on 2017-04-05 in Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“Aginagan ere euskararen alde!”, “Aginagan ere Korrikaren alde!” daudela aldarrikatu zuten ozen asko, herri ikastetxeko ikasle, hezitzaile eta gurasoek. Korrika Txikia ospatzen lehenak izan ziren. Goizeko 11:00ak pasatxoan eskolatik abiatu, Kaxkoari itzulia eman eta frontoira itzultzeko ibilbidea osatu zuten tipi-tapa, festa eta aldarrikapen giro betean. Hezkuntza ziklo ezberdinetako ikasleek garraiatu zuten mezu sekretua zeraman lekukoa. “Zirkorrika” abestiaren bueltan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika Txikia lehenik, gauean helduko den 20. Korrikarako prestatzeko

By on 2017-04-04 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Heldu da eguna! Euskararen alde lasterka bidera ateratzeko prest? Adi, Udarregi Ikastolak, eta Aginaga zein Zubietako Eskolak izango dira, badatorren 20. Korrikaren aldeko lasterketan murgiltzen lehenak, egunean zehar ospatuko dituzten Korrika Txikien bidez. Honatx deitu diren ekitaldiak: KORRIKA TXIKIA Apirilak 4, asteartea Aginagako Eskolan: 11:00 Korrika Txikia Aginagan barrena. Udarregi Ikastolan: 15:20-16:30 Korrika Txikia: 15:20 Urdaiagatik DBH 2-3, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herritar eta eragileen eskuetatik igaroko da, 23:39an helduko den 20. Korrikaren lekukoa

By on 2017-04-04 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badator 20. Korrika, ordu batzuk baino ez zaizkio geratzen gure artera heltzeko. 11 kilometro inguru egingo ditu euskararen aldeko lasterketak, Zubietan, Usurbilen eta Aginagan barrena, gauez oraingoan, 23:39-00:40 tartean. Bidean, eskuz esku igaroko da mezu sekretua gordea daraman lekuko preziatua. Herri eragileok “garraiatuko” dute: 20.KORRIKA Ordua: 23:39 aldera. Lekukoa hartzea: Zubietako hipodromoko zubia. Lekukoa uztea: Aginagako Mapil. Ibilbidea (11 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika Txikia eta 20. Korrika lotuko dituzten ekimenak gaur Zubietan

By on 2017-04-04 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Korrika Txikia eta 20. Korrika lotuko dituzten ekimenak gaur Zubietan

Herri eragile eta herritarrek elkarlanean antolatuta, arratsalde pasa borobila antolatu dute Zubietan. Bazkalostean Zubietako Herri Ikastetxeko kideek ospatuko duten Korrika Txikiaren eta gauean 23:39etan hipodromotik hasita bertatik igaroko den 20. Korrikaren arteko zubi lana egingo dute hitzorduok: Zubietan: 16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik. 16:30 Merienda. 19:30 Joko ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalen margoketa, Boleibol […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.