Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

Musikaz blai datozkigu, Aginagako jaietako azken orduak

By on 2017-10-06 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bi astebururen bueltan ospatzen dira Aginagako San Praixkuak. Lehenengoa nolabait esatearren, herrikoiagoa izan ohi da, aginagarrak erdigunean dituen ekitaldiak nagusitzen dira egitarauan. Bigarrena, parrandari begirakoa, ate joka dutena. Gogotik prestatu dira aurtengoan. Ikusi bestela, Ariztitxo pilotaleku ondoan muntatu duten karpa gunea. Frontoiak eta Eliza Zaharrak eta Arrate egoitzako tabernak osatzen duten parrandarako “triangeluari” gune berri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eredu kooperatiboa sustatzen, Aginagako jaietako Umeen Egunean

By on 2017-10-06 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Jai eguna dute gaur haurrek Aginagako eskolan, festa betean baitira. San Praixkuetako txikien jaialdi handia ospatzen ari dira goizetik. Gogotsu ikusi ditugu haurrak, Jai Batzordeak prestatu dizkieten joko kooperatiboetan parte hartzen. Aulki jolasean esaterako, aulkiak joan dira kanporatzen, haurrik ez. Haur kopuru bera mantenduta baina aulki gutxiagorekin, argi zenez, haurrak elkarri laguntzen aritu dira, inor […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tttipika Dantza Gidatuen taldeak, Nafarroa Oinezen parte hartuko du

By on 2017-10-06 in Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Kilometroak ospatuta, Nafarroako ikastolen txanda orain. Nafarroa Oinez, aurtengoan Lesakan datorren urriaren 15ean, “Bikin bat in” aldarripean. Tantirumairu ikastolarentzako eraikin berri bat egitera bideratuko dute jasotako laguntza, “izan ere, oraingo egoitza ttikia eta zaharkitua gelditu zaigu”. Helburu ekonomikoez haratago, euskararen presentzia eta garrantzia, euskaraz bizitzeko euskara bizia, Nafarroan ikastolak beharrezkoak dituztela, auzolanaren balioa, indar eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txikien jai eguna gaur, Aginagako San Praixkuetan

By on 2017-10-06 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

San Praixkuen azken txanpan gara jada. Umeen Eguna ospatuko dute ostiral honetan, jolas, tailer, puzgarri, edota disko festarekin. Aipatzekoa gauetik aurrera, 24 orduko tartean izango diren kontzertuak. Girotzen hasteko, Rukula eta Eskean Kristö: Aginagako San Praixkuak 2017 Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua 10:00 Jolasak frontoian. 13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean. 16:00-18:00 Tailerrak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginagako heldu eta gazteak aurrez aurre, San Praixkuetako herri kirolen lehia bizian

By on 2017-10-05 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Aginaga eta Aginaga. Etxeko heldu eta gazteak. Aurkari baina lagun noski, nahiz lehiatzerakoan txantxa gutxi egon ohi den. Jaietako egun handia zuten atzo, San Praixku Eguna. Etxeakoak herri kiroletan neurtu ziren. Bi belaunaldi aurrez aurre; heldu eta gazteak. Lehia bizi askoa. Azken orduan, probetako baterako ergometroetako batek huts egin bazien ere, segituan egokitu zuten saioa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Omenaldia azaroaren 18an Haimar Zubeldiari, ekimena prestatzeko bilera astelehenean

By on 2017-10-05 in Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Omenaldia azaroaren 18an Haimar Zubeldiari, ekimena prestatzeko bilera astelehenean

Uztaila amaierako Donostiako Klasikan ikusi genuen azkenekoz txirrinda gainean. Lehenago, Frantziako Tourra jokatzen ari zela iragarri baitzuen erretiratzera doala, ia 20 urtez maila profesionalean lehiatu ostean. “Hainbeste lasterketa eta maillot jantzi ondoren agurtzeko eguna iritsi da”, iragarri zuen sare sozialetan zabaldutako oharraren bidez. Bere ibilbideko hainbat une magiko eta garaipen oroitu zituen. “Momentu zoragarri asko bizi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bazkari, sari banaketa eta finalak, Usurbil Cup-en amaiera festako osagaiak

By on 2017-10-05 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Ehunka haur eta gaztetxo bilduko dituen futbolaren inguruko festa giroa izango dugu larunbatean frontoian; Usurbil Cup-en amaiera jaia. Azken neurketak jokatuko dituzte parte hartzaileek urriaren 7an, eta sari banaketa ekitaldi jendetsuarekin amaitu eguna. Tartean bazkaria ere antolatu du Usurbil F.T.-k. Adi txartelen salmentari: Urriak 7, larunbata Frontoian: Finalak: 09:30 LH 3,4: Futbolari Basatiak-Esnaola 10:20 LH […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hamaiketako ederra dastatuz hasi dira ospatzen San Praixku Eguna Aginagan

By on 2017-10-04 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Jai egun seinalatua dute gaur aginagarrek; San Praixku egun handia. Goizeko meza saioaren ostean, iruditan dituzue hainbat aginagar eta usurbildarrek. Aginaga Sagardotegian bildu dira urtero legez, bertsolariek girotu duten hamaiketako goxo askoa dastatzera. Aurten bazkaltiar taldera batu dira goizean abiatu den “Goazen kalera!” egitasmoaren baitan, Usurbildik Aginaga oinez joandakoak ere. Bapo jan eta edan dute […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.