Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

Badator 20. Korrika gure artera

By on 2017-04-03 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Egun bakarra baino ez, bi urtez behin ospatzen den euskararen aldeko lasterketa eguna gure artera heltzeko. Gogoan izan, astearte gaueko 23:39 aldera hartuko dute lekukoa zubietarrek, hipodromoko zubi parean eta aginagarrek ordubete beranduago emango diete Mapil inguruan oriotarrei. Tartean, herri eragile edo erakunde ezberdinetako ordezkariek eskuz esku ibiliko dute, barruan mezu sekretua garraiatzen duen lekuko ezaguna. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hemen dugu Orbeldik antolatuta, dantzari eskainiko zaion astea

By on 2017-04-03 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bosgarren Dantza Eguna ospatuko du herri honek larunbatean, apirilaren 8an. Edizio borobil hau ordea indartuta dator; Orbeldi Dantza Taldeak urtero txertatzen ditu publikoarentzako interesgarriak diren jaialdirako osagai berriak. Aurtengoa ez da gutxiagorik ere salbuespena izango. Ekitaldi zentralak larunbaterako programatu dituzten arren, lau egunez luzatuko dira ospakizunak. Egitarau oparoa askoa josi dute dantza taldekoek. Girotzen hasteko, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika Batzordeak antolaturiko ekimenak asteburuan

By on 2017-04-01 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

20. Korrika bidean da jada! Atzo Otxandiotik abiatu ostean, Gasteiz eta Araba zeharkatu eta jada Nafarroan da euskararen aldeko lasterketa. Asteburuan Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik barrena ibiliko da. Gogoan izan, 4 egun baino ez dira geratzen “Batzuk” aldarripean ospatzen ari den lasterketa gure artera heltzeko eta girotzen hastera goaz asteburuan, Korrika Batzordeak antolatu dituen […]

Jarraitu Irakurtzen »

NOAUA!ko banatzaileek eramango dute 20. Korrikaren lekukoa

By on 2017-03-30 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bost egun baino ez dira geratzen, gaur bertan Otxandiotik abiatuko den 20. Korrika gure artera heltzeko. Apirilaren 4ean gaueko 23:39an lasartearren eskutik jasoko dute lekukoa zubietarrek hipodromoko zubian, eta bertan hasi eta Aginagako Mapilera arte, herri eragile desberdinek garraiatuko dute barruan mezu ezkutua daraman lekukoa; tartean, NOAUA! Kultur Elkarteak. Aurreko edizioan, bi bazkide gazteek izan zuten lekukoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekimen eskaintza zabala, 20. Korrikarako girotzen hasteko

By on 2017-03-28 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Astebete baino ez da geratzen, zirrara eragin eta mundu bat lasterka jarri ohi duen Korrika, “Batzuk” aldarripean gure artera heltzeko. Datorren astearte gauean, apirilaren 4an, gaueko 23:39ak aldera zeharkatuko du Zubietako hipodromoko zubia. Zubieta, Usurbil eta Aginagatik barrena garraiatuko dute hainbat herritarrek eskuz esku, mezu ezkutua barnean duen lekukoa, Mapileraino.  Ostegun honetan, Otxandiotik abiatuko den euskararen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jai Batzordearen bilera 18:00etan Potxoenean

By on 2017-03-28 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Astearte honetan, martxoaren 28an bilduko da hirugarrenez, Usurbilgo festak antolatzen hasia den Jai Batzordea; arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Jaien antolaketa eredua iraultzera Otsailaren 13an egindako lehen bilera jendetsuarekin jarri zituzten martxan prestaketa lanak. Abiapuntu ezberdina izan dute ordea datozen festen prestaketek; Jai Batzordeak hutsetik hastea erabaki baitu. Modu honetan, pixkanaka jai eredua irauli nahi da; erantzunkizunak Udala eta herritarren artean partekatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

5. Dantza Egun eta asterako ekimenak prest

By on 2017-03-27 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Landu duten kartelari begira, apirilaren 8an ospatuko den Dantza Eguna, abenturazalea izango dugula aurreikusi dezakegu. Are gehiago, Orbeldi Dantza Taldekoek jai egun eder hau borobiltzeko eskainiko duten emanaldiaren izenburuari erreparatzen badiogu; “Indiana Jones eta kaliz sakratua”. Ikustekoa izango da. Dantza Eguna jada bosgarren ediziora heldu da, eta oraingoan, ospakizun egun hau dantzari eskainitako astean bihurtu du Orbeldik. Ekimen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Rockalean ikuskizuna 20:00etan hasita, Soinurbil Musika Astearen baitan

By on 2017-03-24 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

13. Soinurbil Musika Astea kalera aterako da ostiral honetan 20:00etan, Rockalean ikuskizunaren eskutik. “Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda”. Kalera atera eta ikusi eta entzun ahalko duzue gaur afalaurretik. Ekitaldi honekin, Zumarteren musika astea, asteburuko hitzorduetan murgilduko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.