Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

Masusta zaletuek kantu giro ederrean ospatu zuten bart kofradiaren eguna

By on 2018-09-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“…horregatik, guk, zaleok, izan dugu ausardia, Usurbilen eratzeko, masustaren kofradia”. Hala dio, Masustaren Kofradiaren ereserkiak. Bart entzun genuen Artzabalen. Aipatu jatetxean bildu ziren hamaikagarren urtez, edizioz edizio hazten doan bilgunearen gaualdian. Kofrade kide berri batek zin egin zuen hain zuen, Mila Furundarenak. Eta 2019rako kide berriaren izendapena iragarri zuten; Gurutze Gorriti izan da hautatua.  Masustak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Masusta Kofradiaren festa egun handia gaur

By on 2018-09-07 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Masusta Kofradiaren festa egun handia gaur

Masusta eta haren propietateak goraipatzen dituen kofradiaren ospakizun egun handia ospatuko dute ostiral honetan, irailaren 7an. 21:00etan bildu dira Artzabal jatetxean. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatuko dute. Afaritarako izena aurrez eman beharko da Artzabalen bertan. Hamaikagarrenez Jaki honi gorazarre egiteko bilgunea 2007an eratu zuen lagun talde batek Txirristran. Masustak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Akelarreren Aginagako azken kontzerturako sarrerak, larunbatean salgai

By on 2018-09-07 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aginagakoa bai, azkena izango dela iragarri dute egunotan. 2017an itzuli ziren eta adostuak zituzten kontzertuak eskainita, zaletuei agurtzear da berriz Akelarre musika taldea. Agurrerako, Aginagako oholtza hautatu du taldeak. Datozen jaien baitan, urriaren 6an eskainiko du emanaldia. Sarrerak larunbat honetan (irailak 8) eskuratu ahalko dira.”Azken data urriak 6! Akelarre azkeneko aldiz ikusteko aukera Aginako jaietan […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura” egitasmo bateratzailea aurkeztu dute

By on 2018-09-06 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Marka berri bat baino gehiago da ostegun honetan Potxoenean aurkeztu dutena. “Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura”, orain arte eremu honetan herrian egin den lana, sektoreko eragile eta ekintza solteak josi, bateratu, eragileak bateratu, koordinatu eta indarberritzera datorren egitasmoa dugu. Sektore honetako lankidetza indartu nahi dute hartara, eta dagoen eskaintza “ondo egituratu eta antolatuz gero, kanpora […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udazkenerako egitarau oparoa dakar, “Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura” egitasmoak

By on 2018-09-06 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Udazkenerako egitarau oparoa dakar, “Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura” egitasmoak

Goizean Potxoenean aurkeztu duten “Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura” egitasmoak, sektore honetako jarduna, urtean zehar herriari luzatzen zaion eskaintza eta eragileak koordinatu eta bateratu asmo ditu. Horren lekuko, udazkenerako iragarri duten egitarau oparoa. Gaurko aurkezpen ekitaldian Jakoba Errekondok iragarri duenez, hau datorrenaren abiapuntua baino ez da, “urte osorako egitaraua martxan jartzeko asmoa dago laster”. Ekarpenak egitera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Masusta Kofradiaren ostiraleko afaritarako izena aurrez eman behar da

By on 2018-09-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Masusta Kofradiaren ostiraleko afaritarako izena aurrez eman behar da

Baba beltz txikiari gorazarre egiten dion kofradiaren ospakizun egun honen ostean, masusta eta haren propietateak goraipatzen dituen kofradia ostiralean, irailaren 7an bilduko da 21:00etan Artzabal jatetxean. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatuko dute. Afaritarako izena aurrez eman beharko da Artzabalen bertan. Hamaikagarrenez Kapa jantzita, Masusta Kofradia sortu zuteneko 10. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Akelarreren azken kontzertua Aginagako jaietan, sarrerak larunbatean Eliza Zaharrean salgai

By on 2018-09-03 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Kontzertu kopuru zehatz bat eskaintzeko itzuli ziren oholtza gainera. Euskal Herriko toki zehatzetan emanaldi sorta eskainita, agurtzera doaz berriz. Badoaz. Zaletuak azken aldiz gozarazteko, Aginaga hautatu dute. Akelarre musika taldea entzun eta ikusteko azken aukera Aginagan izango duzue, datozen San Praixkuetan, urriaren 6an. Hala iragarri berri du musika taldeak sare sozialen bidez. “Azken data URRIAK […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrak, Kontxako Ikurrina eskuratzeko lehen postuetan

By on 2018-09-03 in Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbildarrak, Kontxako Ikurrina eskuratzeko lehen postuetan

Zeresana eman duen Kontxako Ikurriñaren lehen jardunaldiaren biharamuna dugu gaur (irailak 3), gizonezkoen txapelketan, Urdaibai eta Zierbenaren palen gurutzatzea izan ostean. Bermeotarrak denbora txarrenarekin gehi 15 segundurekin zigortu ditu epaileak. Erabaki horren aurrean helegitea aurkeztuko du Urdaibaik. Gainerakoan, lehen jardunaldian lehiatu ziren usurbildarrak pozik egoteko moduan dira. Lehen postuetan sailkatu ziren. Emakumezkoen txapelketan, Sarai Lizaso […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.