Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

Eguberriak iruditan Argazkitegian

By on 2018-01-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ekitaldi mordoa izan ditugun asteak izan ditugu eguberriotan; Hurbilagoren izotz pista Askatasuna plazan, ikastetxe nahiz eragile ezberdinek deituta ospatu diren gabonetako kantu saioak, 8. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa, Olentzerori eginiko harrera ekitaldiak, errege kabalgata… Irudiotan bildu ditugu.  Eguberriak iruditan Argazkitegia NOAUA! TB          

Jarraitu Irakurtzen »

Erregeak Usurbilen: “Elkarrekin partekatuz opari guztiak guztiongana iristea da gure nahia”

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbila heltzeko bidaia luze bezain gogorra egin dute, baina haien lan egun partikularra hasi baino ez dute egin. Gau luzea dute aurretik, gau euritsu eta hotza. Euri tanta artean heldu dira hain zuzen aurtengoan Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak frontoira, antortxero eta txistularien atzetik. Harrera beroa egin diete bertaraturikoek eta eskuzabal portatu da hirukotea. Frontoia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erregeen aurretik, postaria goizean frontoian gutunak biltzen

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ostiral arratsalde honetan helduko dira erregeak Usurbila. Aurrez ordea, ohiko moduan, erregeen postaria izango da goizeko 11:00etatik aurrera frontoian, haurren eskari eta gutunak biltzen: Urtarrilak 5, ostirala 11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen. 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.  

Jarraitu Irakurtzen »

Haurren gurariak biltzera etorri dira erregeen postariak

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Erregeek bidean behar dute honez gero, ostiral arratsalde honetan egingo zaie harrera frontoian. Aurretik ohi bezala, postariak heldu dira frontoira haurren gutunak biltzera. Goizeko 11:00ak pasatxotik etxeko txikienen gurariak biltzen dabiltza pilotalekuan. Jende ilara luzea osatu da lehen unetik. Haur batek baino gehiagok eskuan zeraman erregeentzako gutuna, guztia prest dute jada, bihar jaiki eta ezustekoren […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Txantxariak” kale ikuskizuna 17:00etan frontoian

By on 2018-01-04 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Txantxariak” kale ikuskizuna 17:00etan frontoian

Haur eta gaztetxoek amaitzear dituzten opor hauetarako antolatu diren azken ekintzak egunotan. Ostegun honetan, “Txantxariak” kale ikuskizuna antolatu du Usurbilgo Udalak 17:00etan frontoian. “Jolasa bizitzen ikasteko erarik atseginena dela sinisten dugu. Jolasen bidez gure buruari helburuak jartzen ikasten dugu. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua ere bada, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

2018an, 50 urte beteko ditu ikastolak

By on 2018-01-02 in Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
2018an, 50 urte beteko ditu ikastolak

Mende erdia beteko du Udarregi Ikastolak 2018an. Urtemuga berezia merezi bezala ospatu asmoz, ekitaldi ezberdinak antolatzekotan dira. Ekimenok bideratzeko irakasle talde bat osatu dute jada, “baina hezkuntza-komunitate osoaren artean ospatu nahi dugu!”. Antolaketan parte hartu eta ideia berriak proposatzera animatzen dute. “Ilusioz beterik gattunk! Barreiatu dezagun bada, bazter guztietara gogoa eta ilusioa!!! Guztion artean jantzi dezagun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haur eta gaztetxoei zuzendutako gabonetako aisialdiko azken ekimenak egunotan

By on 2018-01-02 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Gabonetako oporrez gozatzeko azken egunak dituzte haur eta gaztetxoek, urtarrilaren 8an ikasgeletara itzuli aurretik. Gogoan izan, Hurbilagoren izotz pistak zabalik segiko duela igandera arte Askatasuna plazan. Gaztelekuak antolaturiko azken ekintza egingo dute ostegunean, eta egun berean, “Txantxariak” kale ikuskizuna izango dugu frontoian. Erregeak ostiralean helduko dira, Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko kabalgatan.  Eta igandean, haurrei zuzendutako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ostiralean helduko dira erregeak

By on 2018-01-02 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badatoz erregeak, hiru egun barru helduko dira Usurbila, ohi bezala, Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko kabalgatan. Goizez postaria aurreratuko zaie erregeei. Haurren gutunak biltzera etorriko da frontoira. Eta arratsaldez bai, haiek, erregeak: Urtarrilak 5, ostirala 11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen. 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.