Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa laguntzeko aukera aparta Aginagako jaietan

2019ko ekainaren 9an Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festarako prestaketa lanak abiatu dituzte. Aurreko asteburuan jaialdiko irudia aurkeztearekin batera, arropa saltzen hasi ziren eta lehen salmenta egunak arrakastatsuak suertatu dira.  Eskola txikien festa eguna laguntzeko arropa eskuratu ez baduzue, gaur bezala, larunbat honetan ere San Praixkuetan jarriko duten postura gerturatu besterik ez duzue. Ekainaren 9ko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gaupasa Egunarekin akabo Aginagako jaiak

By on 2018-10-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Gaupasa Egunarekin akabo Aginagako jaiak

Agurtzear jada, Aginagako jaiak azken txanpan dira. Larunbat honetarako deitu duten Gaupasa Egunarekin borobilduko dituzte San Praixkuak. Egitaraua eskutan, eguna bitan zatitu dutela esan liteke. Helduen mus txapelketarekin batera, haur nahiz gaztetxoei zuzenduriko jolas ezberdinekin osatuko dute eguneko eskaintza. Eta arratsaldeko azken ordutik aurrera, musika eta parranda gau luzea igande goizera arte! Aipatzekoa herritarrek izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oilasko biltzaileen egunarekin itzuliko dira ostiralean Aginagako jaiak

By on 2018-10-11 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Amaitzear dute atsedenerako tartea Aginagan. Honez gero indarberrituak behar dute San Praixkuen bigarren eta azken txanpari ekiteko. Ostiral honetan itzuliko da festa giroa Aginagara. Goizean goiz, oilasko biltzaileen kalejirarekin. Beteranoak goizaldetik hasiko den etxez etxeko biran parte hartzera deitzen ditu Jai Batzordeak, eta gaztetxo eta gurasoentzako eguerdiko 12:00etan Mapilen jarri dute, belaunaldi arteko topaketan biltzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Berrikuntza ugari dakartzate Aginagako jaiek, azken txanpan

By on 2018-10-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Berrikuntza ugari dakartzate Aginagako jaiek, azken txanpan

Aste erdira heltzear garen honetan, atsedenaldian segitzen dute Aginagako San Praixkuek, bigarren eta azken txanpari begira. Bi festa egun dituzte ospatzeke: urriaren 12 eta 13ko jai egunak. Eta hainbat hitzordu berri iragarri dituzte astebururako. Perkusio tailerra, Txan magoaren bisita ostiralean. Tira-txinas jaurtiketa eta partxis lehiaketa, iaz egin zuten Molto-moto lasterketarekin batera larunbatez. Hitzorduok aurrez ospatu izan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mundualdian biltzeko aukera ederra, urriaren 20an

By on 2018-10-09 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Sorterri guztietako usurbildarren bilgune izan ohi den Mundualdia bueltan datorkigu urriaren 20an. Girotzeko, hainbat ekimen antolatu ditu herritar talde batek eta Udalak hurrengo asterako: Urriak 17-21, asteazkenetik igandera Argazki erakusketa Sutegiko aretoan: “Munduko hizkuntza gutxituak etxean”. “Garabide Elkarteak gonbidatuta, hizkuntza gutxituetako hiztun diren hogei indigena egongo dira Euskal Herrian aurtengo iraila bukaeratik abendura “Hizkuntza Biziberritzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ostiralean, Aginagako oilasko biltzaileen eguna

By on 2018-10-09 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Atsedenaldi betean dira Aginagako jaiak. Lehen asteburu mugitu eta jendetsuaren ostean, San Praixkuen bigarren eta azken txanpari begira. Oilasko biltzaileekin itzuliko dira ostiralean, urriaren 12an. Bezperan ospakizunik izango ez denez, belaunaldi ezberdinetako aginagarrak animatu nahi dituzte goizeko 6:00etan Atarialde Elkartetik abiatuko den kalejirara.  Beteranoak goizaldetik hasiko den etxez etxeko birara, eta gaztetxo eta gurasoak eguerdi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atseden egunak Aginagan, dantzari eta herri kirolek borobildu duten asteburu mugituaren ostean

By on 2018-10-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Akelarreren azken gauak utzitako ajeari gogotik eman zioten buelta igande arratsaldean aginagarrek. Erronka Eguna zuten urriaren 7koa. Aginagarren arteko herri kirol desafioa ospatu zuten. Herri kirol lehiari hasiera, bertako dantzari gaztetxoen taldeak eskainitako emanaldi borobilak eman zion hasiera. Eta gero, proba ezberdinetan, urtero moduan, dena eman zuten aginagarrek. Piper jan ederrarekin borobildu zuten arratsaldea. Eguraldi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Agur jendetsua Akelarreri, Aginagako jaietan

By on 2018-10-07 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bart gauean Aginagako jaietan izan zirenek ez dute berehalakoan ahaztuko bart San Praixkuetan bizitakoa. Agur historiko baten lekuko zuzenak izan ziren. Frontoi txiki utzi zuten, Akelarreren agurreko kontzertura bertaratu zirenek. Emozio handiz entzun zituzten azken aldiz, Akelarreren zuzeneko abestiek. Gozategi eta dj-ekin goizera arte segi du parranda giroak. Jendetza mugiarazi duen parranda gauaren biharamun honetan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.