Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

Ostegunean bilduko da Saizarren, Baba Beltz Txikiaren Kofradia

By on 2018-08-28 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Ostegunean bilduko da Saizarren, Baba Beltz Txikiaren Kofradia

Baba beltz txikiari gorazarre egiten dion kofradia ostegunean (abuztuak 30) bilduko da bazkaritarako Saizar Sagardotegian eta lau hamarkadako tradizioa berrituko dute. Baba beltz txikiaren bueltan, jan edanean edota kantuan egiten duten eguerdi parteko jai giroan, 21. kofrade kidea izendatuko dute aurten; Iñaki Almandoz. Bazkaritarako lekua erreserbatzeko eta Saizarrekin hartuemanetan jartzeko: 943 364 597 edo sidrassaizar.com 4 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atxegaldeko jaiak iruditan

By on 2018-08-28 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Atxegaldeko jaiak iruditan

Udako oporren azken txanpako lehen parranda asteburua igaro da Atxegalden. Hamaika une gogoangarri bizi izan dira abuztuaren 24tik 26ra, haur jolas, kontzertu, herri afari edota bertso musikatuen saio jendetsuan. Asteburuan ospatu diren Atxegaldeko festen irudi bilduma ikusteko estekak dituzue albiste honetan. Atxegaldekoen ostean, Santuenekoen txanda laster. Ohi baino astebete beranduago aurten, irailaren 21etik 23ra helduko da […]

Jarraitu Irakurtzen »

Auzoa dardarazi duen azken trakarekin amaitu dira bart Atxegaldeko jaiak

By on 2018-08-27 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Burrunba eta suziri koloretsu artean agurtu dituzte bart Atxegaldeko jaiak. Udarregi Ikastola aurreko patio parean jaurtitako azken trakak bertaraturikoak gozarazi ditu aurten ere. Auzoa argitu eta dardarazi zuen hitzordu honekin, akabo festak hurrengo urtera arte. 48 orduko jaien osteko biharamun hau, tramankuluak biltzeko eguna dugu. Udal langileak, goizeko lehen ordutik jai guneko azpiegitura desmuntatzen zebiltzan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bertso musikatuak eta sukalde kontuak, Atxegaldeko jaien azken txanpan

By on 2018-08-26 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Azken tratara begira diren Atxegaldeko jaien azken orduak, bertso eta jakten artean eman dituzte. Mastertxef Txiki lehiaketa ospatu da arratsaldean. Gaztetxoek gogotsu jardun dute sukaldari lanetan. Antolakuntzaren galderei zuzen erantzun ahala, gerora prestatu behar izan dute brotxetarako elikagaiak, fruitu fresko eta eder askoak jasotzen joan dira. Plater ederrak sukaldatu dituzte, ondoko irudietan ikus dezakezuenez. Arratsalde […]

Jarraitu Irakurtzen »

Toka txapelketak esnarazi du Atxegaldeko jaien azken eguna

By on 2018-08-26 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Atxegaldeko jaiak azken txanpan dira jada. Eromeria eta Dj Elepuntok giroturiko gaupasa jendetsuaz gozatzen aritu diren gautxoriei kosta zaie bart etxeratzen. Azkenak, eguna argitu ostean utzi dute auzoko plaza. Ordurako bertaratzen hasiak ziren, igande eguerdi honetan, salda, haragi eta txorizo egosi gozoa sukaldatu eta zerbitzatzen aritu diren “Ekipo A” taldeko kideak. Jaietako azken eguna indarberritua […]

Jarraitu Irakurtzen »

Heldu nahiz gaztetxoen txapelketen arratsaldea, Atxegaldeko jaietan

By on 2018-08-25 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Ez dago jairik mus zaleturik gabe. Ezta Atxegalden ere. Larunbat bazkaloste honetan, mus zaletuen topagunean bilakatu da auzoa. Segidan dituzue, hiru ordutik gora lehiatzen aritu ostean, txapelketako lehen lau postuetan sailkatu diren bikoteak. Helduak bezala, Haurren Egun honetan, gaztetxoak ere jolasean aritu dira arratsaldean. Plastikozko burbuilen barruan, futbolean, Bubble Soccer jolasean. Indarberritzeko txokolate gozoa dastatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sormena eta elkarlana uztartu ditu, Atxegaldeko jaietako Haurren Egunak

By on 2018-08-25 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Ohi denez, jolaserako gogo eta abilezia handia erakutsi dute etxeko txikienek, larunbat goiz honetan ospatu den Atxegaldeko jaien Haurren Egunean. Lurra lantzen ikusi ditugu, sormenari marraztuz eragiten, edota talde lana, elkarlana bultzatzen zuten hainbat jolas kooperatiboetan parte hartzen. Goizeko saiakerak merezitako saria izan du eguerdi partean, parte hartzaileen artean ospatu den oparien zozketarekin. Ikusmina eragin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atxegalde, 48 orduko jai giro betean

By on 2018-08-24 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Atxegalde jaietan da! 20:00ak pasatxoan jaurti duten txupinazo burrunbatsu eta koloretsuarekin 48 orduko festa giroan murgildu da auzoa. Jaiak ofizialki abiatu aurretik, parranda zaleak bildu eta Atxegaldera erakartzeko antolatzaileek deitu ohi duten kalejirarako aurtengoan Elektropapo talde usurbildarra hautatu dute. Kaxkoko kaleak hainbat abesti dantzagarri eta ezagunekin girotu eta kalejiran abiatu dira gero, igande gauera arte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.