Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Jaiak

Rockalean ikuskizuna 20:00etan hasita, Soinurbil Musika Astearen baitan

By on 2017-03-24 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

13. Soinurbil Musika Astea kalera aterako da ostiral honetan 20:00etan, Rockalean ikuskizunaren eskutik. “Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda”. Kalera atera eta ikusi eta entzun ahalko duzue gaur afalaurretik. Ekitaldi honekin, Zumarteren musika astea, asteburuko hitzorduetan murgilduko […]

Jarraitu Irakurtzen »

20. Korrikarako “berotzen” hasteko lehen hitzorduak finkatu dira

By on 2017-03-23 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badator 20. Korrika! Astebete barru, martxoaren 30ean abiatuko da arratsaldeko 17:00etan Otxandiotik. Apirilaren 9an, helmugara, Iruñeara heldu aurretik Euskal Herria alderik alde, herriz herri zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak. Apirilaren 4an helduko da gure artera. Gauez, 23:39 aldera, lasartearrek hipodromoko zubiaren bueltan emango diete lekukoa zubietarrei. Zubieta, Santuenea, Kalezar, Kaxkoa eta Aginaga, hurrenkera horretan zeharkatuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo musika sorkuntza plazara aterako du larunbatean Soinurbilek

By on 2017-03-23 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usurbilgo musika sorkuntza plazara aterako du larunbatean Soinurbilek

Lau hormen barruan gogotsu egiten duten lanketa plazaratzeko tartea hartu ohi dute Zumarte Musika Eskolako kideek, urtean zehar antolatu dituen ekintzen baitan. Amaitzear dugun 13. Soinurbil Musika Astean bezala. Larunbat eguerdiko 12:00etan hasita, herriko musikariek hartuko dute Mikel Laboa plaza. Zumarteren altzoan jaio, hazi eta hezi diren The Hastelen´s, Ganbarakada, Zappa eta Nesquik taldeen musikaz […]

Jarraitu Irakurtzen »

5. Dantza Egunerako dantzarien bazkarirako txartelak, ostiralera arte salgai

By on 2017-03-23 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Dantza zaletuen egun handia gerturatzen ari da; apirilaren 8an ospatuko da, ohi baino eskaintza oparoagorekin datorren 5. Dantza Eguna. Bosgarren edizio hau lau egunez ospatuko da. Nahiz ekitaldi nagusiak, apirileko bigarren larunbat horretarako aurreikusi dituen Orbeldik. Tartean, herriko dantza taldekoak prestatzen ari diren ikuskizun berria estreinatuko da;  “Indiana Jones eta kaliz sakratua”. Emanaldiari loturiko kartelak girotuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

5. Dantza Egunerako dantzarien bazkarirako txartelak salgai

By on 2017-03-21 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Apirilaren 8an ospatuko den 5. Dantza Egunaren baitan, dantzariek egingo duten bazkaritarako txartelak salgai daudela ohartarazi du Orbeldi Dantza Taldeak. Ostiral honetara arte hain zuzen, martxoak 24, taldeak Oiardo Kiroldegian duen entsegu saioen tokira gerturatuta eskura ditzakezue. Dantza Eguna, ate joka Bosgarren edizio honen harira, ohi baino ekitaldi gehiago antolatu ditu Orbeldik, datorren 5. Dantza […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako Kutxa Kultur Festibalerako bonoak salgai

By on 2017-03-15 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Azken bost urteotan Igeldoko jolas parkean ospatu den Kutxa Kultur Festibala Zubietako hipodromora lekuz aldatu dute aurtengoan. Antolatzaileen esanetan, eskenatoki aldaketa honekin, jaialdiak bost urteko ziklo berria abiatuko omen du, ekimen familiar, original, bakarra eta dibertigarria izateari utzi gabe. Oraingoan irailaren 15 eta 16an, ostiral eta larunbatez ospatuko den jaialdirako bonoak salgai jarri ditu antolakuntzak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jai Batzordea gaur bilduko da berriz, 18:00etan Potxoenean

By on 2017-03-06 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Astelehen honetan bilduko da berriz, Usurbilgo festak antolatzen hasia den Jai Batzordea, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Otsailaren 13an egindako lehen bilera jendetsuarekin jarri zituzten martxan prestaketa lanak. Abiapuntu ezberdina izan dute ordea datozen festen prestaketek; Jai Batzordeak hutsetik hastea erabaki baitu. Modu honetan, pixkanaka jai eredua irauli nahi da; erantzunkizunak Udala eta herritarren artean partekatu izan dituzten eredutik, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jai ereduez hausnartzeko gazteen batzarra 17:30etan Potxoenean

By on 2017-03-03 in Aisia, Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin
Jai ereduez hausnartzeko gazteen batzarra 17:30etan Potxoenean

Gazteen arazoei gazteek irtenbidea emateko, dituzten kezka eta hutsuneei aurre egiteko alternatibak sortzen hasiak dira Aginaga, Usurbil eta Zubietako gazteak. Otsailaren 17an egin zuten lehen batzarra Potxoenean. Abendua hasieran Barañainen egin ziren Gazteraiki Topaketetan parte hartu zuten herritarrek bideratu zuten saioa, “Euskal Herri mailan lanean dabilen gazte mugimenduaren ikuspegi hori lehenengo pertsonan kontatzeko herriko gazteei”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.