Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ingurumena

Giro eguzkitsua, jendetza eta sagardo egarria, usurbildarren jai egun nagusi honetan

By on 2018-05-20 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Sagardo festa betean da orduotan Usurbil. Bertakoentzat kuttunena, bereziena den urteko jai egun garrantzitsuenean. Iaz  bezala, bigarren urtez segidan, giro eguzkitsuak jendetza erakarri du aurten ere. Pentsa, eguerdi parterako grabaturiko edalontziak agortu dira. Igande pasa ezin ederragoa egiteko aitzakiarik ez da falta izan Usurbilen. Sagardo eskaintza zabala, edariari laguntzeko pintxo eskaintza ederra Askatasuna plazan… eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asier Zubiriak eta Haimar Zubeldiak abiatuko dute 37. Sagardo Eguna

By on 2018-05-20 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Herri honetan sortu, hazi eta Usurbili une pozgarri eta ahaztezin ugari eman dizkioten bi kirolari handiek izango dute, Usurbilgo 37. Sagardo Eguna hasteko ohorea; Haimar Zubeldia Agirrek eta Asier Zubiria Aierbek. Bata txirrindularia, bestea eskubaloi jokalaria. Urteak eman dituzte maila profesionalean lehiatzen. Azken hilabeteotan biek erretiratzea erabaki dute. Sagardo Egunaren Lagunak taldeak bi kirolariok hautatu ditu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Taloak, giza katea eta musika, Ernai Usurbilen 37. Sagardo Eguneko karpa gunean

By on 2018-05-20 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Musika, jan edana eta mobilizaziorako tartea izango da 37. Sagardo Egunez, euskal presoen eskubideen alde Ernai Usurbilek Mikel Laboa plazan antolatu duen karpa gunean. Talogileak lanean ariko dira eguerdi partera arte. Eguerdian, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratze eta giza katea egingo dira. Hitzordu honi lotuta, gogoan izan, hilabete honetan bi mobilizazio izango direla presoen eskubideen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal diru-laguntzen deialdiari lotutako behin behineko ebazpena alegazio epean

Udal diru-laguntzen deialdiari lotutako behin behineko ebazpena alegazio epean

Ostiral honetatik (maiatzak 18) alegazio epean da udal diru-laguntza batzordeak atzo  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean  argitaraturiko ebazpena. 2018ko deialdira, eragile zein herritarrek kultura, kirola, gizartegintza, ingurumena, nekazaritza eta abeltzaintza arloetako 2018ko egitasmoak babesteko eginiko eskaeren gaineko behin behineko Udalaren erabakia. Gaurtik hasita, alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea izango dute interesdunek, maiatzaren 31ra arte (egun hau barne). Gogoan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errausketaren Aurkako Mugimenduak ere bat egin du, Bizitza Da Handiena borroka sozialen astearekin

Jada 58 herri mugimendu eta sindikaturen babesa jaso du, maiatzaren 19tik 26ra Donostian deitu duten Bizitza Da Handiena borroka sozialen asteak. Tartean, gogoan izan, ondoko irudian ageri den moduan, usurbildarrena, baita Errausketaren Aurkako Mugimenduarena ere. “Errausketaren Aurkako Mugimenduak bat egiten du larunbatean ekingo zaion #bizitzadahandiena egitasmoarekin eta dei egiten dugu guk ere larunbatean Bulean 10:30etan agertzeko. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Herriko 2. Egurrezko Sagardo Lehiaketan parte hartzeko epea gaur 12:00ak arte

By on 2018-05-18 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Egurrezko ontzietan egindako sagardoaren Euskal Herriko 2. Lehiaketa ospatuko da, maiatzaren 20an izango dugu 37. Sagardo Egunaren baitan. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago jada. Segidan dituzue Usurbilgo Herriko Etxea Sari Nagusia irabazteko lehian parte hartzeko deialdiaren oinarriak. Iaz ospatu zen estreinako edizioa, Aginagako Urdaira Sagardotegiak irabai zuen. Bigarren postuan sailkatu zen Tolosako Alejoenea baserria, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hegoaldeko zuhaitz-igel berezia ezagutzeko txangoa larunbatean Aginagatik Artikulara

Hegoaldeko zuhaitz-igel berezia ezagutzeko txangoa larunbatean Aginagatik Artikulara

Antxomolantxa Elkarteak inguruotan soilik dugun hegoaldeko zuhaitz-igela ezagutzeko familia giroko irteera antolatu du larunbat honetarako (maiatzak 19). Goizeko 10:00etan abiatuko dira Aginagako frontoitik. Egunotan, irteera Arrate baserri ingurura izango zela iragarri bagenizuen ere, antolakuntzatik ohartarazi dutenez, “Aranzadiko lagunek jakinarazi digutenez, bihar goizean igelak eta narrastiak ikustera joateko txangoan ez gara Arrate ondoko putzura joango, Artikula […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiari buruzko eztabaida eman dezaten eskatzeko 10.000tik gora sinadura aurkeztu dituzte EITB-n

Erraustegiaz EITB-n eztabaidatzea, Zubietan eraikitzen ari diren plantari buruzko eztabaida teknikoa telebista publikoak ematea eskatzen zutenen milaka sinadura, Miramongo egoitzara heldu dira ostegun arratsalde honetan. Iragarri moduan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta 18:00etan hasita, “Eztabaida teknikoa, informazio eskubidea” aldarripean EITB atarian egin duten elkarretaratzean izan da. Aipatu mugimenduko bi ordezkari EITB-ren Miramongo ordezkari batekin bildu dira. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.