Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hirigintza

Otsailaren 23ko manifestazioaren xehetasunak, GuraSOSen larunbateko agerraldian

Azken egunotan iragarria zuen GuraSOSek sare sozialen bidez; otsailaren 23a agendan ondo gorde beharreko data genuela. Larunbat honetan (urtarrilak 26) 12:00etan Donostiako Paseo Berrian, Oteizaren eskultura parean iragarri duen agerraldian, urtarrila hasieran, Hitzartu plana foru agintarien esku uzteko Donostiako Gipuzkoa plazan eginiko ekitaldian iragarri zuten manifestazioaren gaineko xehetasunak eskainiko ditu, kanpaina bat aurkeztearekin batera. Hitzartu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren inguruko GuraSOSen auzibide eta eskakizunak martxan hemen eta Europan

Hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren testuinguruan, Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiaren harira, Euskal Herrian nahiz Europan martxan diren auzibide eta eskakizunen bideak agortuak daudela dioten Foru Aldundiaren adierazpenak gezurtatu ditu GuraSOSek ohar bidez. Oraindik orain zabalik segitzen dutela gogorarazi dute. Horren adibide gisa aipatu dute, berriki, Euskadiko Auzitegi Nagusiak GuraSOSek aurkeztua zuen helegitea artxibatzea eskatzeko Foru […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hondakinen kudeaketaren arazoa elkarlanean konpontzeko ekimen politikoa aurkeztuko du EHBilduk

Hondakinen kudeaketaren arazoa elkarlanean konpontzeko ekimen politikoa aurkeztuko du EHBilduk

Datozen asteetan hondakinen kudeaketarekin Gipuzkoan dugun gatazka, erakunde eta herritarren arteko elkarlanez eta gipuzkoarren erabakia errespetatuz konpontzeko norabidean kokatuko den ekimen politikoa aurkeztuko duela iragarri du, herrialde mailako EHBilduk. Azpimarratzen dutenez, bada garaia behingoz “egoera tamalgarri honi irtenbidea emateko. Bada garaia denok gure akatsak eta ardurak onartu eta aurrera begiratzeko. Bada garaia herritarren eskaerei erantzuteko. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia eta minbizia estuki lotzen dituzten datu gehiago plazaratu ditu OEIT-k

Erraustegia eta minbizia estuki lotzen dituzten datu gehiago plazaratu ditu OEIT-k

Asteroko hitzorduari hutsik egin gabe, ikerketa berri baten datuak plazaratu ditu Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak sare sozialen bidez. Aste honetan, Italiako azterlan bat dakarkigute, errausketa eta minbizia estuki lotzen dituen datu kezkagarriekin: Iturria: “Ranzi A, 2011 ITALIA Mortality and morbidity amon people living close to incinerators: a cohort study based on dispersion modeling for […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbatean abiatuko dute, Txirikorda proiektua definitzen hasteko parte hartze prozesua

Usurbilgo Udalak urtarrilaren 18an Potxoenean aurkeztu zuen egitasmoa definitzen hasteko ordua da; Txirikorda izeneko belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioari forma ematen hastekoa alegia. Larunbatean (urtarrilak 26) 10:30etan Potxoenean deitu du Udalak, adinduak eta gazteak inplikatu nahi dituen egitasmoa diseinatzeko antolatu duen parte hartze prozesuko lehen saioa. Bi belaunaldien bateratzea Gazteak eta adinekoak bildu eta modu kolektiboan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa izango du Ugartondoko urbanizazio berriak

Urruntzen gaituenak baino askoz gehiagok lotzen gaitu. Hurbildu, partekatu, elkarbizi eta elkarrengandik ikasteko asko dugu, eta bide horretan, mugarri garrantzitsua izango da Usurbilgo Udalak ostiral eguerdi honetan Potxoenean aurkeztu duen egitasmoa; Txirikorda izeneko belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa. Gazteak eta adinekoak bildu eta modu kolektiboan ahaldundu nahi dituen etxebizitza komunitarioa, Ugartondon laster batean eraikitzen hasiko den […]

Jarraitu Irakurtzen »

GuraSOS-ek laster plazaratuko du, otsaila amaierarako Donostian iragarria duen manifestazioaren data zehatza

Urtebetez Hitzartu prozesuaren baitan, gipuzkoarrek auzolanean landu duten 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana foru agintarien esku uzteko, Diputazioaren egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan, urtarrilaren 4an egindako ekitaldiaren amaieran iragarri zuen. “Une honetatik luzatzen dugu otsaila bukaeran GuraSOSek bultzatuta egingo den manifestaziora”, adierazi zien GuraSOS-eko lehendakari Joxe Mari Izetak bertaraturikoei. Eguna zehazteke dute, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: “Osasun-arriskua ofizialki onarturikoa baino askoz handiagoa izan daiteke”

By on 2019-01-10 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: “Osasun-arriskua ofizialki onarturikoa baino askoz handiagoa izan daiteke”

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) astero sare sozialen bidez artikulu ezberdinak argitaratzeari ekin zion urte amaieran. Eta horretan segitzen du osasun eta medikuntza arloko profesionalen ikerketa taldeak, abiatu berri dugun urte honetan ere. Egunotan, “errausketa eta dioxinak. Konpondu gabeko arazoa” izeneko idatzia argitaratu dute.  Ondorio benetan kezkagarria plazaratu dute beste behin. Erraustegiak eragin dezakeen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.