Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hirigintza

%10eko konpentsazioa Kiroldegiko 2019ko abonuetan, berritzen ari diren igerileku itxiagatik

By on 2019-01-30 in Aisia, Ekonomia, Hirigintza, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
%10eko konpentsazioa Kiroldegiko 2019ko abonuetan, berritzen ari diren igerileku itxiagatik

Oiardo Kiroldegiko igerilekuan abian diren lanen eraginez, %10eko konpentsazioa iragarria du Usurbilgo Udalak, urte honen hasiera baldintzatuko duten igerilekuko obrek “eragindako kaltea nolabait arintzeko”. Hortxe 2019rako datorren berrikuntza; egun itxita dagoen igerileku berriaren irekiera. Apirilerako erabilgarri izatea aurreikusten dute. “Lanak martxa onean doaz, eta dena ondo bidean, martxoan amaitzea aurreikusten da. Horregatik, azken orduko gorabeherarik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa definitzen hasi dira

By on 2019-01-29 in Hirigintza, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin

Gazteak eta adinekoak elkarlanean jarri dituen prozesu parte hartzailea abiatu zuten urtarrilaren 26an Potxoenean. Astebete lehenago aurkeztu eta etorkizunean Ugartondoko garapen urbanistiko berrian kokatuko den Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa definitzen hasi ziren joan den larunbatean, egitasmo honek zuzenean inplikarazi dituen bi kolektiboak; aipatu moduan, gazteak eta adinduak. Udalaren jabegoko 16 bat apartamentu izango ditu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Adostasunaren alde, mobilizazio handia deitu du GuraSOSek otsailaren 23rako Donostian

Mobilizazio handi bat iragartzeko baliatu du GuraSOSek larunbat eguerdi honetan Donostiako Paseo Berriko Oteizaren eskultura parean deitua zuen agerraldia. Otsailaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Otsailaren 23ko mobilizaziorako atxikimenduak biltzeko, “Esan baietz adostasunari!” manifestua aurkeztu du GuraSOSek

GuraSOSek larunbat eguerdi honetan Donostian iragarri duen otsailaren 23rako mobilizazio handiari begira, hitzordu horretarako hautatu duen lelo bera daraman manifestua ezagutzera eman du; “Esan baietz adostasunari!” izenekoa. Manifestu honen bidez, ahalik eta sektore gehien eta anitzenen atxikimenduak biltzeko kanpaina abiatu du gaur hasi eta datorren hilabetera begira. Kanpainak keinu argi bat sinbolizatzen du; eskuko behatz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errausketaren Aurkako Mugimenduaren bilkura berezia larunbatean Zubietan

Argiak berri eman duenez, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bilkura berezia deitu du larunbaterako (urtarrilak 26) 10:00etan Zubietan. Hiru urteotan eginiko lanketaren balantzea egin, mugimenduak egun bizi duen egoera aztertu eta 2019rako lan ildoak finkatu nahi dituzte. Hitzordura, hileroko bileretan nahiz antolaturiko ekintzetan parte hartu duten militante guztiei bertaratzeko deia egiten zaie, “elkarrekin gogoeta orokor bat egiteko”.  […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txirikorda proiektua definitzeko parte hartze prozesuko lehen saioa larunbatean

Usurbilgo Udalak urtarrilaren 18an Potxoenean aurkeztu zuen egitasmoa definitzen hasteko ordua da; Txirikorda izeneko belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioari forma ematen hastekoa alegia. Larunbatean (urtarrilak 26) 10:30etan Potxoenean deitu du Udalak, adinduak eta gazteak inplikatu nahi dituen egitasmoa diseinatzeko antolatu duen parte hartze prozesuko lehen saioa. Bi belaunaldien bateratzea Gazteak eta adinekoak bildu eta modu kolektiboan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Otsailaren 23ko manifestazioa iragartzeko, GuraSOSen agerraldi jendetsua larunbatean Donostian

Azken egunotan iragarria zuen GuraSOSek sare sozialen bidez; otsailaren 23a agendan ondo gorde beharreko data genuela. Larunbat honetan (urtarrilak 26) 11:45ean Donostiako Paseo Berrian (Aquarium gainean), Oteizaren eskultura parean agerraldia iragarri du GuraSOSek. Sare sozialen bidez aurreratu duenez, otsailaren 23an “Adostasunari esan baietz!” aldarria izango duen manifestazioari buruzko xehetasunak eskainiko dituzte. “Bihar URTARRILAk 26 larunbata, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errausketaren Aurkako Mugimenduaren bilkura berezia larunbatean Zubietan

Argiak berri eman duenez, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bilkura berezia deitu du larunbaterako (urtarrilak 26) 10:00etan Zubietan. Hiru urteotan eginiko lanketaren balantzea egin, mugimenduak egun bizi duen egoera aztertu eta 2019rako lan ildoak finkatu nahi dituzte. Hitzordura, hileroko bileretan nahiz antolaturiko ekintzetan parte hartu duten militante guztiei bertaratzeko deia egiten zaie, “elkarrekin gogoeta orokor bat egiteko”.  […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.