Hemen zaude: Hasiera » Hirigintza
Hirigintza
Aspaldiko proiektua gauzatzear da; Usurbilek adineko egoitza berria izango du etorkizunean. Proiektuaren ezaugarriak eta epeak finkatu ditu jada Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urte honetako udazkenean hasiko lirateke lanak, eta aipatu moduan, bi urte barru gunea martxan egongo litzateke Kalezarren, garai bateko monjen konbentuaren lur eremuan. Hala iragarri du Foru Aldundiak, berritzaile eta aitzindari gisa definitu duen […]
Jarraitu Irakurtzen »
15 urte dituen Artzabalgo urbanizazioko parkean mantenu lanak egitekoa da Usurbilgo Udala, datorren astean. Ohar bidez, bideratzekoak diren lanen gaineko xehetasunen berri plazaratu dute. “Guztira, 40 bat zuhaitz (parkeko zuhaitzen % 20 inguru) moztea aurreikusten da”. Bi fasetan, “erdiak aurten eta hurrengo urtean, gainerakoak”. Hori bai, “egungo Artzabalgo parkearen xarma, itxura eta izaera mantenduko da, […]
Jarraitu Irakurtzen »
Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaida Gipuzkoako Batzar Nagusietara itzuliko da asteazken honetan. Goizeko 9:00etan hasi den osoko bilkuran Foru Aldundiak landutako 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana eztabaidatu eta bozkatzekoak dira. Hala dio, osoko bilkuran jorratuko duen gai zerrendako bigarren puntuak: “Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra onesten duen Foru Arau Proiektuaren […]
Jarraitu Irakurtzen »
Usurbilgo EAJ udal taldeak babes babes osoa adierazi dio Matia Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera aurkeztu berri duen egitasmoari. “Pozten gara Usurbil izatea adineko pertsonentzat etorkizuneko egoitza-eredua izango den eraikina hartuko duen herria”. Josune Urkola EAJ-PNVko bozeramale eta alkategaiak adierazi duenez, “Estatuan eta Gipuzkoan aitzindari izango da eta orain udalari dagokio Matiari laguntza guztia eskaintzea […]
Jarraitu Irakurtzen »
Otsailaren 23rako Donostian adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Gogoan izan, hilaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik […]
Jarraitu Irakurtzen »
Eskubaloi eta futbol jokalariak, arraunlariak, suhiltzaileak, guraso eta haurrak, Ikastolako langileak… Adostasunaren aldeko atxikimendu mordoa jasotzen ari da GuraSOSek otsailaren 23rako iragarria duen mobilizazio handia. Gogoan izan, hitzordu horri begirako “Esan baietz adostasunari!” manifestua plazaratu eta atxikimendu bilketa kanpaina abiatu dute. Manifestu honen bidez, ahalik eta sektore gehien eta anitzenen babesa jaso nahi dute. Kanpainak […]
Jarraitu Irakurtzen »
Gazteak eta adinekoak elkarlanean jarri dituen prozesu parte hartzailea abiatu zuten urtarrilaren 26an Potxoenean. Astebete lehenago aurkeztu eta etorkizunean Ugartondoko garapen urbanistiko berrian kokatuko den Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa definitzen hasi ziren joan den larunbatean, egitasmo honek zuzenean inplikarazi dituen bi kolektiboak; aipatu moduan, gazteak eta adinduak. Udalaren jabegoko 16 bat apartamentu izango ditu […]
Jarraitu Irakurtzen »
Oiardo Kiroldegira sartzean, igerilekura ematen duen aldea horma batek estaltzen du joan den urritik. Hormas bestalde, etenik gabe lanean dabiltza, igerilekuen eremua sakonetik eraberritzen. Egunerokoan ezin da bertan egiten ari diren lanen gaineko jarraipena egin. Asteazken honetan salbuspentxo bat egin digute. Horma hau zeharkatzeko aukera izan dugu asteazken honetan Usurbilgo Udalak antolatu duen bisita gidatuari […]
Jarraitu Irakurtzen »