Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hirigintza

Urtebeteko atzerapena, erraustegirako gasa sartzeko gaur hasi dituzte lanetan

By on 2018-07-09 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Urtebeteko atzerapena, erraustegirako gasa sartzeko gaur hasi dituzte lanetan

Udaletik ohar bidez gogorarazi duten moduan, urtebeteko atzerapenarekin hasi dituzte gaur Usurbilgo lurretan, erraustegirako gasa sartzeko lanak. “Prozesua luzea izan da, Udalaren aldetik jarritako ukapenak eta baldintzak izan direlako”, adierazi dute. Ohar bidez oroitarazten dutenez, tarte honetan guztian, lanok egiteko baimena ukatu du Usurbilgo Udalak “aurreikusitako trazaketa ez zelako egokia. Ondoren, herritarrei ahalik eta kalterik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegirako gasa sartzen hasi dira berriz

By on 2018-07-09 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegirako gasa sartzen hasi dira berriz

Komunikazio bide nagusia da Zubieta eta Usurbil arteko herri bidea, oinezko, kirolari, bizikleta erabiltzaile eta motordun ibilgailu askorentzat. Herritarrei hainbat zerbitzu eskaini ahal izateko ezinbesteko pasabidea.  Iazko udan gertatu bezala, erraustegirako gasa sartzeko gaur hasi dituzten lanek, ibilgailu nahiz herritarren joan etorria baldintzatuko dute hurrengo asteotan. NorteGasek udako hilabeteok baliatu nahi ditu obrak egiteko, uztaila […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haserrea eta tentsioa eragin zuten iaz, erraustegirako gasa sartzeko obrek

By on 2018-07-09 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Bizilagun batzuk etxera, berriro diogu, etxera iritsi ezinik; beste batzuk, haiena duten baratzera ere gerturatu ezinean. Hala harrapatu zituen zubietar bat baino gehiago, ezustean, eta ulergarria den moduan haserre, iazko uztailaren 3an Santuenea eta Zubieta lotzen dituen herri bidea, aurrez jakinarazi gabe itxi zietenean. Erraustegirako, industriagunerako eta espetxerako gasa sartzeko lanei ekin zieten Zubietako Learritza bidean. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erroizpeko ura dator berriro etxeetara, Añarbekoarekin batera

By on 2018-07-04 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erroizpeko ura dator berriro etxeetara, Añarbekoarekin batera

Hala eman berri du jakitera Usurbilgo Udalak kaleratu duen bandoaren bidez. “Uztailaren 4an Erroizpeko uraz herria berriro hornitzen hasiko da Usurbilgo Udala”, iragarri dute. Joan den azaroan izandako gastroenteritis broteaz geroztik, etenda egon da ur honen hornidura zerbitzua. Udala beharrezko berrikuntzak egiten aritu da. Hilabeteotan hobekuntzak eta probat egin, guztiak ondo funtzionatzen duela frogatu eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udako ordutegiak indarrean

By on 2018-07-04 in Hirigintza with 0 iruzkin
Udako ordutegiak indarrean

Uztailan sartzearekin batera, hainbat zerbitzuk urte garai honetara egokitu dituzte ordutegiak: Sutegi udal liburutegia Uda osoan, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean izango da zabalik. Uztaileko astelehenetan, baita 17:00-19:00 artean ere. Oiardo Kiroldegia Uztailan eta abuztuan honako ordutegi hau izango du Oiardo Kiroldegiak: –Lan egunetan: 7:00-13:00/17:00-20:15 (igerilekuaren itxiera: 12:45/20:00). –Larunbatetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45). –Igande eta jai […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrek ozen oihukatu dute “Ez, ez, ez, errausketarik ez!”, jaien amaieran

By on 2018-07-03 in Ekonomia, Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Azken trakaren aurretik, festak hasi bezala amaitzeko tartea hartu da aurten. Urte luzez, herrian haserrea eta kezka eragiten segitzen duen erraustegiaren aurkako parodia batekin. Egungo foru agintarien paperean sartuta, bi herritarrek Zubieta gainean eraikitzen ari diren proiektuaren dauden interesak plazaratu zituzten. Eta amaieran, ozen entzun zen bertaraturikoen ahotik, “Ez, ez, ez, errausketarik ez!” aldarria, eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Diru-laguntzen gaineko behin betiko ebazpena plazaratu du Udalak

Diru-laguntzen gaineko behin betiko ebazpena plazaratu du Udalak

Usurbilgo Udalak plazaratu ditu, aurtengo herritar nahiz eragileen egitasmoak diruz laguntzeko egina zuten eskabideen gaineko behin betiko ebazpenak. Ebazpenon berri asteazken honetako (ekainak 27) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso dezakezue. 2018ko deialdira, eragile zein herritarrek kultura, kirola, gizartegintza, ingurumena, nekazaritza eta abeltzaintza arloetako 2018ko egitasmoak babesteko eginiko eskaerei buruzko Udalaren behin betiko erabakiaz ari gara. Behin behinean […]

Jarraitu Irakurtzen »

GuraSOSek Europan aurkezturiko salaketari erregistroa eman dio Bruselak

Hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka konponbide adosturantz eramateko etenik gabe lanean segitzen du GuraSOSek. Aurrerantzean herriari hitza eman nahi dion Zero Zona ikus-entzunezko kanal propioa estreinatu zuen GuraSOSek Youtuben ekainaren 15ean. Aurrerantzean, ostegunero 19:30etan albistegi, elkarrizketa edota dokumentalen bat eskainiko dute bertan. Aurreko asteko emisioa, albiste honi atxikitako bideoan duzue.  Erronka bat betetzen laguntzera animatzen gaituzte. “Baietz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.