Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hirigintza

Haurrak foru agintariei: “Ez dugu ulertzen nolatan ez zareten etorri gaurko hitzordura”

Gonbita luzatua zien GuraSOSek Gipuzkoako foru agintariei baina hitzordura ez dira agertu. Foru agintariez ari gara. Azken urtean Gipuzkoako hainbat herritar, eragile eta adituek Hitzartu prozesuaren baitan auzolanean landu duten 2019-30 urte arterako hondakinen kudeaketa plana eskura eman nahi zieten. Aipatu moduan ordea, Gipuzkoa plazan, Diputazioaren egoitza atarian egin duten ekitaldira ez da agertu herrialde […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haurren desfileak eraman du, hondakinekin dugun gatazkaren konponbidea Foru Aldundiraino

“GuraSOS” eta “Gipuzkoa +” aldarridun kartelak eskutan, haurrek, etorkizuneko belaunaldiak eraman du ostiral eguerdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiraino, herrialde honetan hondakinekin dugun gatazka adostasunez konpontzeko, azken urtebetean, GuraSOS-ek abian izan duen Hitzartu prozesuaren baitan, herritar, eragile eta adituek landu duten bide-orria; 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana. Trikitilari eta dantzariak bidelagun zituztela, Donostiako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Otsaila amaierarako manifestazioa deitu du GuraSOSek Donostian

Iragarpena ostiral eguerdi honetan egin du, urtebetez Hitzartu prozesuaren baitan, gipuzkoarrek auzolanean landu duten 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana foru agintarien esku uzteko, Diputazioaren egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan, ostiral eguerdi honetan egin duen ekitaldiaren amaieran. “Une honetatik luzatzen dugu otsaila bukaeran GuraSOSek bultzatuta egingo den manifestaziora”, adierazi die GuraSOS-eko lehendakari Joxe […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gipuzkoako familiek “Hitzartu” plana foru agintariei emateko ekitaldia gaur Donostian

GuraSOSek abenduaren 29an Hernaniko Oronan jendaurrean aurkezturiko 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboak ez du amaitu bere ibilbidea. Ostiralean, urtarrilaren 4an hurrengo hitzordua; 11:45ean Donostiako Bulebarrean hitzartu gaitu GuraSOSek. 12:00etan Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren egoitza atarian. Gipuzkoako herritar, eragile nahiz adituek azken urtebetean landu eta aurreko asteburuan aurkeztu zuten etorkizuneko hiri hondakinen kudeaketa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abortuen %45eko gorakadaz ohartarazten duen azterlana plazaratu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak

By on 2019-01-03 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Abortuen %45eko gorakadaz ohartarazten duen azterlana plazaratu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak

Erraustegiak gure osasunean izan dezakeen eraginaz ohartarazten dabil 2004az geroztik, medikuen Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea, herriz herri eskaini izan dituzten hitzaldien edota agerraldi ezberdinen bidez. Mundu mailan prestigiotsuak diren erakunde ezberdinen hainbat azterlanen datuak plazaratu izan dituzte, ondorio argi batekin. Agerian utzi dute, errauskailuek osasunerako dakartzaten arriskuak eta arduradun politikoei herritarren osasuna lehenestea galdegin diete […]

Jarraitu Irakurtzen »

Puntu arriskutsuen auzia konpontzea exijitzen zuen pankarta kendu dute

By on 2019-01-03 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Ondoko irudietako pasabide arriskutsua salatu eta horren aurrean Foru Aldundia non dagoen galdetzen zuen. Berehalako irtenbidea ematea exijitzea, “Puntu Beltzik Ez” herri plataformak Troia parean, N-634 errepide bazterrean azken asteotan esekia izan duen pankartak. Exijitzen zuela diogu, Xingola Usurbil-en ondoko argazkietan ikus dezakezuen moduan, pankarta kendu egin baitute.  Troiakoa, inguruok zeharkatzen dituen N-634 errepideko pasabide […]

Jarraitu Irakurtzen »

GuraSOSek “Hitzartu” hondakinen kudeaketa plan alternatiboa foru agintariei emateko ekitaldia ostiralean Donostian

GuraSOSek abenduaren 29an Hernaniko Oronan jendaurrean aurkezturiko 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboak ez du amaitu bere ibilbidea. Ostiralean, urtarrilaren 4an hurrengo hitzordua; 11:45ean Donostiako Bulebarrean hitzartu gaitu GuraSOSek. 12:00etan Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren egoitza atarian. Gipuzkoako herritar, eragile nahiz adituek azken urtebetean landu eta aurreko asteburuan aurkeztu zuten etorkizuneko hiri hondakinen […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Gordailu inertizatuak”, Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko GuraSOS-en plan alternatiboa

“Ez dute lixiabiaturik sortzen, ezta usain eta metanorik ere”. Ez dute ingurumena kutsatuko, ezta gu guztion osasuna kaltetuko ere. Ez dira biodegradagarriak, “beste gai batzuengan ez dute eragin negatiborik”. Ez dira disolbagarriak, “ez erregai, ezta fisikoki edo kimikorik erreakzionatzeko gaitasuna”. Kimikoki edo biologikoki eraldatzeko gaitasun eza dute. “Gordailu inertizatuak” ditugu, erraustegia alboratu eta ohiko isurketen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.