Hemen zaude: Hasiera » Hirigintza
Hirigintza
Etorkizunean Ugartondoko urbanizazio berrian kokatuko den belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren ezaugarri fisikoak nahiz bizikidetza mailakoak definitzen ari dira asteotan, bertako erabiltzaile potentzialak diren adineko eta gazteak, Usurbilgo Udalak sustatu eta Hiritik At Kooperatiba dinamizatzen ari den parte hartze prozesuan. Larunbat honetan (otsailak 16) Txirikorda proiektua zehazten segitzeko hirugarren saioa, 10:30-12:30 artean Potxoenean. “Espazioan diseinua” izango […]
Jarraitu Irakurtzen »
Foru Aldundiak eta Matia Fundazioak 2021erako Usurbilek adinekoen egoitza izango duela iragarri zuten aurreko astean. Adinekoen egoitza berria eta berritzaile hau Usurbilen kokatzea Udalaren eta usurbildarren lorpena dela gogorarazi du Usurbilgo Udalak ohar bidez, “izan ere, urte luzeeetan usurbildarrek eta gobernu-talde ezberdinek egin duten lanaren ondorioz gauzatu ahal izango da gure herrian bertan”. Udalak gogorarazi […]
Jarraitu Irakurtzen »
Añarbe Mankomunitateak 2010erako inbertsio-planetan jada aurreikusten zuen proiektuetako bat gauzatze bidean dela berri eman du Usurbilgo Udalak ohar bidez. Ur zikinen gaiari buruz ari gara. Gogoan izan, azken urteotan egindako obrei esker, 2016az geroztik Usurbilgo ur zikin gehienak kolektore bidez Loiolako araztegira bideratzen direla, eta ordura arte egiten zen moduan, erriora. Ur zikinen saneamendu sare […]
Jarraitu Irakurtzen »
Erraustegiaren inguruko solasaldia antolatu du ostegun honetarako (otsailak 14), bertako Ipar Haizea herri plataformak. 19:00etan abiatuko dute hitzordua Urigain kulturetxean. Eragile ezberdinetako ordezkariek parte hartuko dute hitzorduan: Joxe Mari Irazustak (Erraustegiaren Aurkako Mugimendua), Julen Lorenzok (Ipar Haizea), Joseba Belaustegik (GuraSOS), Ainhoa Intxaurrandietak (GHK-ko lehendakari ohia) eta Xabier Mitxelenak (OEIT-GEIS mediku plataforma). Ekitaldia zuzenean eskainiko du Ipar Euskal Herriko Kanaldude web […]
Jarraitu Irakurtzen »
Egutegia eskutan, gaurtik zabalik da Usurbilgo Udalak onartuak dituen 2019rako udal diru-laguntzetara eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak martxoaren 12ra arte bideratu ahalko dira, lokal hutsak biziberritzeko diru-laguntza deialdian izan ezik. Kasu honetan, irailaren 30era arteko epea izango baita. Diru-laguntza lerroon oinarrien gaineko informazioa asteartean (otsailak 12) plazaratu zuen Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Bertan jaso ditzakezue xehetasunak […]
Jarraitu Irakurtzen »
Borda Berri kalearen bueltan lanean dira asteazken goiz honetan. Aurreko astean iragarri moduan, Usurbilgo Udalak abiatu ditu, Artzabal bueltan dagoen 15 urteko zuhaiztiari lotutako mantenu lanak. Ohar bidez, bideratzekoak diren lanen gaineko xehetasunen berri plazaratu dute. “Guztira, 40 bat zuhaitz (parkeko zuhaitzen % 20 inguru) moztea aurreikusten da”. Bi fasetan, “erdiak aurten eta hurrengo urtean, gainerakoak”. […]
Jarraitu Irakurtzen »
Euskaraldiaren ondorena kudeatzeko asteazken honetarako finkatu den bileraren ostean, deialdi gehiago egunotan; Martxoaren 8ko greba feminista eta badatorren euskararen aldeko 21. Korrika girotzen hasteko bilerak eta Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren proiektua definitzen segitzeko parte hartze saioa. Lehen hitzordua ostegunean (otsailak 14). Martxoaren 8ko greba feminista antolatzen hasteko lehen bilera irekia. “Etxekoandreon, ikasleon, enplegatuon, erretiratuon, hango […]
Jarraitu Irakurtzen »
Usurbilgo Udalak onartuak dituen 2019rako udal diru-laguntzen oinarriak plazaratu ditu astearte honetako (otsailak 12) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Bertan jaso ditzakezue xehetasunak edo usurbil.eus atarian. Eskabideak aurkezteko epea aldiz, bihar (otsailak 13) zabalduko dute. Udalak Udalberri hilabetekariaren bidez iragarri duenez, guztira 212.400 euro banatuko ditu diru-laguntzetan. Laguntza lerro hauek eta lerro bakoitzerako kopuruok iragarri ditu: -Kultura: […]
Jarraitu Irakurtzen »