Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hezkuntza

Usurbildik hedatuko dira danbor hotsak Donostiara ostiralean

By on 2018-01-16 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Donostia Egunari aurre hartuz, bezperan ospatuko dituzte Aginaga eta Zubietako Eskolek, baita Udarregi Ikastolak ere, ikasleen danborrada saioak. Urtarrilaren 20a, Donostia Eguna alegia larunbatez egokitu da aurtengoan. Ikasleak danborra jotzera bezperan, hilaren 19an, ostiralez plazaratuko dira. Udarregi Ikastolako HH eta LH-ko ikasleak orduotan: Urtarrilak 19, ostirala Udarregi Ikastolan: 15:45 HH-koen danborrada saioa Agerialden. Eguraldi txarra egingo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaz duten kezka adieraztea debekatu dio Hezkuntza Ordezkaritzak Landaberri Ikastolari

By on 2018-01-15 in Hezkuntza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegiaz duten kezka adieraztea debekatu dio Hezkuntza Ordezkaritzak Landaberri Ikastolari

Lasarte-Oriako Landaberri ikastolatik 500 metrotara eraikitzen ari diren erraustegiaren aurrean kezka eta ezinegona adierazi zuten orain urtebete ikastola kideek, ondoko irudian ikus dezakezuen moduan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritzak Donostian duen egoitza atarian. Landaberrin hazten eta hezten ari diren ikasle zein hezitzaileengan halako azpiegitura batek izan dezakeen kalteaz kezkatuta agertu ziren hedabideen aurrera. “Nork ziurtatzen du […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Hitzartu” prozesuaren aurkezpena gaur 19:00etan Sutegin

By on 2018-01-12 in Ekonomia, Hezkuntza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Gipuzkoa mailan hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren konponbide adosturantz eramango gaituen bide-orria diseinatzeko Hitzartu prozesua eratu eta abiatzea erabaki zuten joan den abenduaren 16an, Donostiako Eureka zientzia museoan ospatu zen ekitaldian. Gizarte zibilaren ekimenez jaio den egitasmoa, haren finantza proiektua eta prozesuaren jarraipena egingo duen Berme Batzordeari erabateko babesa eman zioten bertaraturikoek.  Herritarrak, eragileak eta erakundeak erdigunean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal Parekidetasun Sailak antolaturiko ikastaro berrian izen emateko azken eguna

By on 2018-01-11 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Udal Parekidetasun Sailak antolaturiko ikastaro berrian izen emateko azken eguna

“Gorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna” ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Maddalen Adurizek emakumeei zuzenduta bideratuko dituen saioak, larunbatetan izango dira (urtarrilaren 13an eta 27an, otsailaren 10 eta 24an, martxoaren 10 eta 24an), 09:30-13:30 artean Potxoenean. “Ikastaroaren helburua da deseraikitzea moda eredu dominantea, emakumeok zapaltzen gaituena, ikusaraztea ikusezin egindako gorputzak eta baliatzea […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Hitzartu” eskuhartze prozesua diruz laguntzeko deia

By on 2018-01-10 in Ekonomia, Hezkuntza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

“HITZARTU parte-hartze prozesuaren bidez, ordezkari politikoek egin ez dutena, Gipuzkoako gizarteak egingo du, hala nola, hondakinen gatazkari konponbide adostu eta demokratiko bat ematea. HITZARTU jaio da, baina, herritarren kolaborazioa behar du aurrera ateratzeko”, diote ekimen honen sustatzaileek. Gizarte zibiletik jaio eta abiatu berri dugun urte honetan zehar gizarte zibilaren eskutik garatuko den aurrekaririk gabeko Gipuzkoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Landareak Lantzen” gida liburuaren aurkezpena eta kontsultategia gaur, Esperientzia Eskolan

Herrikide baten bisita izango dute Esperientzia Eskolakoek, astearte honetako, urtarrilaren 9ko saioan. Jakoba Errekondo Artzabalen izango da, 55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako eskolan. “Landareak Lantzen” 2018rako gida-liburua aurkeztu eta kontsultak egiteko aukera izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita. “Landareak Lantzen” Gida-liburu praktikoa, irakurri, informatu eta landareei buruzko jakintzan sakontzeaz gain, idatzi edo marrazteko aukera eskaintzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hitzartu prozesuaren aurkezpena ostiralean Sutegin

By on 2018-01-08 in Ekonomia, Hezkuntza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Gipuzkoa mailan hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren konponbide adosturantz eramango gaituen bide-orria diseinatzeko Hitzartu prozesua eratu eta abiatzea erabaki zuten joan den abenduaren 16an, Donostiako Eureka zientzia museoan ospatu zen ekitaldian. Gizarte zibilaren ekimenez jaio den egitasmoa, haren finantza proiektua eta prozesuaren jarraipena egingo duen Berme Batzordeari erabateko babesa eman zioten bertaraturikoek.  Herritarrak, eragileak eta erakundeak erdigunean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasgeletara itzultzeko ordua

By on 2018-01-08 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Ikasgeletara itzultzeko ordua

Bi asteko atsedenaldiaren ostean, liburu artera itzultzeko eguna dute astelehen hau ikasle eta hezitzaileek. Ikasturtearen bigarren hiruhilekoan murgilduko dira Udarregi Ikastolan eta Aginaga zein Zubietako Eskoletan. Abiatu berri dugun 2018. urte honetan, laster, zabalduko dute ikastetxeetan, 2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio epea. Ikastolak 50 urte Urte berezia izango da gainera Udarregi Ikastolarentzat. Ikastolak 50 urte beteko baititu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.