Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Harria Hitz bisita gidatua, larunbateko Joxan Artzeren herri omenaldiaren baitan

By on 2018-06-13 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Harria Hitz bisita gidatua, larunbateko Joxan Artzeren herri omenaldiaren baitan

Joxan Artzeri ekainaren 16an egingo zaion herri omenaldiaren baitan, Harria Hitz bisita gidatua antolatu dute. Aurrez eman behar da izena. 25 lagunentzako lekua dago. “Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mintzalagun egitasmotik, Txokoaldeko Txalaparta Txokora irteera igandean

By on 2018-06-13 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Mintzalagun egitasmotik, Txokoaldeko Txalaparta Txokora irteera igandean

Bigarren irteera bat ere programatu da ekainaren 17rako Txokoaldeko tren geltoki zaharrera. Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Mintzalagun egitasmoaren testuinguruan, Txokoaldeko Txalaparta Txokora irteera antolatu da igande honetan (ekainak 17). “Oreka TX-ko kideek Txalaparta Txokoa erakutsiko digute eta txalaparta jotzeko aukera izango dugu!”, iragarri dute. Txangoa, euskara ahotan hartu eta erabiltzea bultzatzen duen ekimeneko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jaietako Bertsopaper Txapelketetara lanak aurkezteko astebeteko epea

By on 2018-06-13 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Jaietako Bertsopaper Txapelketetara lanak aurkezteko astebeteko epea

Bertso zaleentzako deialdia. Usurbilgo festei begira, Bota Punttubak Bertsopaper Lehiaketak antolatu ditu. Iaz bezala, bi. Bat, tradizio luzeena duena; 16 urtetik gorakoei zuzendurikoa. Bestea, LH 5 eta LH6 mailako ikasleen parte hartzea bultzatu nahi duena. Batera zein bestera lanak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 21era arte. Hemen dituzue xehetasunak: LH 5 eta 6-koentzako Bertsopaper […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oporretara joan aurretik, Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak ostiraletik aurrera

By on 2018-06-13 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Urte garai honetan antolatu dituzten ikasleen kontzertuekin agurtuko du Zumarte Musika Eskolak, ezohikoa izan duten 2017-18 ikasturtea. Ezohikoa, hiru hamarkadetan egoitza nagusia izan dutena berritu eta handitu ahal izateko, herriko beste lokal batzuetara lekuz aldatu baitira. Lokal hauetako baten ondoan finkatu duten ikasturte amaierako lehen hitzordua; ekainaren 15ean, 19:30etan Santueneko frontoian, Zumarteko pop-rock, folk eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Tximeletak bizkarrean”, Ugaitz Agirre Zapirainen lehen nobela

By on 2018-06-12 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“Tximeletak bizkarrean” (Susa), hala du izena Ugaitz Agirreren lehen nobelak. Gaur aurkeztu du Donostian, hedabideen eta lagunen aurrean. Albiste honi atxikitako bideoan dituzue prentsaurrekoko irudi eta adierazpenak. Hementxe duzue liburuko istorioaren aurrerapentxoa.  “Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Parekidetasunaren ingurukoak, Usurbilgo gazte mugimenduaren ekaineko ekintzak

By on 2018-06-12 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Parekidetasunaren ingurukoak, Usurbilgo gazte mugimenduaren ekaineko ekintzak

Usurbilgo gazte mugimenduak prest du ekaineko ekitaldien agenda. Oraingoan, parekidetasuna izango dute hizpide nagusia. Hainbat ekintza antolatu dituzte asteotarako: Ekainak 14, osteguna 13:15 Autobusez Donostiara. “Emakumeok egunpasa eta piraguan ibiltzera goaz. Eguerdian Ondarreta hondartzan jolasean ariko gara palan, baloi, gitarra eta eraman nahi dugun guztiarekin. Bertan bazkalduko dugu (janaria etxetik eramanda) eta 16:00etan piraguan ibiltzera joango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jaietako zikiro janerako txartelak agortu dira, jubilatuen bazkaritarako izen ematea laster

By on 2018-06-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

  Dida batean bukatu dira, asteburuan salgai jarri eta berehala. Usurbilgo jaien baitan, ekainaren 30ean 14:00etan Askatasuna plazan ospatuko den zikiro janerako lekua erreserbatzeko deiak arrakasta itzela izan du beste behin. Pentsa, egun baten bueltan tabernetan eskuragarri jarri orduko amaitu ziren txartelak. Jaietako jubilatuen bazkarirako txartelen salmenta Igandez ospatuko da aurten, uztailaren 1ean 14:00etan Atxega […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lanbide Heziketa osoan aurrematrikulatzeko azken egunak

By on 2018-06-12 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Lanbide Heziketa osoan aurrematrikulatzeko azken egunak

2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio epea ixtear da Lanbide Heziketa osoan. Ostiralera arte (ekainak 15) bideratu ahalko dira inskripzioak, bai Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskolan, baita Atalluko Oinarrizko Lanbide Heziketa udal institutuan ere. Azken honetan gainera, estreinakoz, aurrez hitzordua eskatu eta bertara joanda edo martxan duten olh.usurbil.eus web orri berriaren bidez bideratu ahalko da izen ematea. Segidan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.