Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Aginagako jaiak azken gaupasan murgiltzen hasiak

By on 2018-10-13 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Amaitzear dituzte aurtengoak ere, baina hasi bezala bukaera borobila emateko prest dira Aginagan. Gaupasa Egun honen bazkalostea, jokoan iragan dute aginagarrek. Helduak musean, haurrak partxisean. Kontzertuen txanda orain. Azken gaupasa itzela izateko musika emanaldiez jositako gaua iragarri dute gaurko, igande goizera arte.  Larrian Gozo talde usurbildarrak eman berri dio hasiera azken Gaupasa Egun honi Eliza […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abiada bizian hasi dute Aginagako jaietako Gaupasa Eguna

By on 2018-10-13 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Abiadura bizcan hasi dute Aginagako jaietako azken egun luze hau. Igande goizera arte ez baitu etenik izango jai giroak. Abiada bizian haur eta gaztetxoek ekin diote Gaupasa Egun gisa izendatua duten larunbat honi, molto moto lasterketarekin. Aginaga erdiguneko plazatxoari itzuliak nork azkarrago egin, jolasteko moto gainean, hortxe heldu batzuk ere animara dituen ekimeneko gakoa. Jolasean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zentzumen guztiak dantzan, Aginagako jaietan

By on 2018-10-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Txan magoaren magia saioak liluratu dituzte San Praixkuetara joan direnek, perkusio tailerrean musika sortzaile finak direla erakutsi, eta borobiltzeko, afari onena nork sukaldatuko lehiatu dira patata tortila txapelketan. Zentzumen guztiak dantzan jarri dizkiete ostiral arratsalde honetan Aginagako jaietan murgildu direnek. AGINAGAKO JAIAK Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna 21:00 Gazte afaria karpan. 22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria. 23:30 Oharkabe […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bizi asko segitzen du Aginagako oilasko biltzaileen festa egunak

By on 2018-10-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Bizi asko segitzen du, eta etorkizunik badu Aginagako oilasko biltzaileen jai egunak. Jai Batzordeak eginiko deialdiari erantzunez, beteranoak goizean goiz irten dira etxez etxe, trikitilari eta panderojoleak bidelagun zituztela. Eguerdi partean batu zaiei haur eta guraso talde bat Mapil inguruan. Uda giro betean egin dute usadio zahar honi lotutako itzulia.  Oilasko biltzaileekin itzuli dira San […]

Jarraitu Irakurtzen »

2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa laguntzeko aukera aparta Aginagako jaietan

2019ko ekainaren 9an Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festarako prestaketa lanak abiatu dituzte. Aurreko asteburuan jaialdiko irudia aurkeztearekin batera, arropa saltzen hasi ziren eta lehen salmenta egunak arrakastatsuak suertatu dira.  Eskola txikien festa eguna laguntzeko arropa eskuratu ez baduzue, gaur bezala, larunbat honetan ere San Praixkuetan jarriko duten postura gerturatu besterik ez duzue. Ekainaren 9ko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gaupasa Egunarekin akabo Aginagako jaiak

By on 2018-10-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Gaupasa Egunarekin akabo Aginagako jaiak

Agurtzear jada, Aginagako jaiak azken txanpan dira. Larunbat honetarako deitu duten Gaupasa Egunarekin borobilduko dituzte San Praixkuak. Egitaraua eskutan, eguna bitan zatitu dutela esan liteke. Helduen mus txapelketarekin batera, haur nahiz gaztetxoei zuzenduriko jolas ezberdinekin osatuko dute eguneko eskaintza. Eta arratsaldeko azken ordutik aurrera, musika eta parranda gau luzea igande goizera arte! Aipatzekoa herritarrek izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udalak behin betiko onartu ditu euskara eta aisialdiko diru-laguntzak

By on 2018-10-11 in Aisia, Ekonomia, Euskara, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udalak behin betiko onartu ditu euskara eta aisialdiko diru-laguntzak

Ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitarte, euskara nahiz aisialdiko udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkeztu zenituztenok adi. Ostegun honetan (urriak 11) eman ditu argitara Usurbilgo Udalak, deialdioi lotutako behin betiko ebazpenak. Irailaren 25ean eginiko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zituen behin betiko, hasieraz onartu ostean inork alegaziorik aurkeztu ez ostean.  Gogoan izan, euskara ikasten aritu direnei zuzendutako diru-laguntza […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oilasko biltzaileen egunarekin itzuliko dira ostiralean Aginagako jaiak

By on 2018-10-11 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Amaitzear dute atsedenerako tartea Aginagan. Honez gero indarberrituak behar dute San Praixkuen bigarren eta azken txanpari ekiteko. Ostiral honetan itzuliko da festa giroa Aginagara. Goizean goiz, oilasko biltzaileen kalejirarekin. Beteranoak goizaldetik hasiko den etxez etxeko biran parte hartzera deitzen ditu Jai Batzordeak, eta gaztetxo eta gurasoentzako eguerdiko 12:00etan Mapilen jarri dute, belaunaldi arteko topaketan biltzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.