Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Haurrentzako antzezlana 17:00etan Aginagako ludotekan

By on 2017-07-04 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Haurrentzako antzezlana 17:00etan Aginagako ludotekan

“Portaera egokia hondartzan”, hala izena du Antxomolantxa Elkarteak astearte honetarako, uztailaren 4rako, arratsaldeko 17:00etan Aginagako ludotekan antolatu duen haurrentzako antzezlanak. Honatx xehetasunak: Eguna: uztailak 4, asteartea. Ordua: 17:00. Tokia: Aginagako ludoteka. Antzezlana: “Portaera egokia hondartzan”. Zehaztasunak: “Jarduera honen helburua 3-5 urte bitarteko umeei beren eta gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko hondartzan izan behar duten portaera zuzena […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azken traka burrunbatsuarekin amaitu dira jaiak

By on 2017-07-03 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Traka burrunbatsu eta argitsuarekin amaitu dira aurtengo jaiak. Orbeldi Dantza Taldekoek jaiotan zaindari izan dugun maskota pareari eginiko ohorezko agurrarekin abiatu zen hitzordua. Eta haiek eman zioten su, arratsaldeaz geroztik Sutegi gaina utzi eta jada Dema plazan kokatua zegoen xagu pareari. Ikusgarria eta txalotua beste behin bai dantzarien emanaldia, baita traka bera ere. Irudiotan bildu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ziortzako kanpaldia edota Udajolas martxan gaurtik

By on 2017-07-03 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Ziortzako kanpaldia edota Udajolas martxan gaurtik

Oporretan diren ikasleentzako aisialdiko hainbat ekimen antolatu dira asteotarako. Astelehen honetan bertan joan da lehen taldea, Ziortzak Peñaloscintosen antolatu duen udako kanpaldira. Ondoko irudian, ekainaren 17ko asteburuan kanpamendua muntatzera joandako herritar taldea. Kanpamenduaz gain, Udajolas ere martxan da gaurtik. Eta asteotarako ekimen gehiago ere iragarri dira: -Aginagako udako txokoak: HH3-12 urte artekoei zuzendua. Uztailaren 28ra […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zumartekoek asteazkenean hasiko duten leku aldaketa lanetan laguntzeko deia

By on 2017-07-03 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Zumartekoek asteazkenean hasiko duten leku aldaketa lanetan laguntzeko deia

“Zure laguntza behar dugu!” adierazi dute Zumarte Musika Eskolatik zabaldu berri duten oharrean. Zumarte Musika Eskola, dakizuenez, lekuz aldatzera doa. 32 urtez egoitza izan duten Villa Pilarretik badoaz aldi baterako, bertan egitekoak diren eraberritze eta handitze lanak bideratu ahal izateko. Datozen bi ikasturteotan, 2017-18 eta 2018-19 ikasturteetan, herriko txoko ezberdinetan kokatuko dira herriko musikariak; Udarregi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elektropatxarangak dantzan jarri du herria, jaien azken txanpan

By on 2017-07-02 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ospakizun egun handietan, txaranga bat festara gonbidatzea primerako ideia dela argi dago. Arrakasta duen formula da. Azken urteotan Sagardo Egunean edota Santixabeletako igande arratsaldeetarako jai giroa suspertzeko baliatu izan dena, eta begi bistako arrakasta izan du. Baita aurtengoan ere. Igande arratsalde honetan, dantza batean jarri du herria Elektropatxarangak.      

Jarraitu Irakurtzen »

Txapelketena, jaietako azken arratsaldea

By on 2017-07-02 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Txapelketena, jaietako azken arratsaldea

Hainbat txapelketa ospatu dira frontoian eta Mikel Laboa plaza inguruan. Honatx txapelketa guztion sarituen berri. Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak Kadeteak: Imanol Galarraga-Aimar Iruretagoiena 16-22 Manex Albeñiz-Ibai Salemi Nagusiak: Paul Ojuel-Eneko Aizpitarte 17-22 Igor Azpiri-Daniel Murgiondo Oharra: 11.863, errifa zozketako zenbaki saritua. Mus txapelketako sarituak Jendetsua izan da lehia saioa. 30 bat bikoteek parte hartu dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jaietan ere, herritik urrun dauden Olatz, Patxi eta Xua gogoan

By on 2017-07-01 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Jaietan ere, herritik urrun dauden Olatz, Patxi eta Xua gogoan

Jaietan ere ez dituzte ahaztu nahi izan, gugandik 600 bat kilometrotara, Valentziako Picassenten espetxeratuak segitzen duten Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta haien haurtxo Xua. Olatz Lasagabasterren amak, Xomorroren bertsoa eta lore sorta ederra jaso ditu. Hunkituta eskertu die jasotako babesa Mari Karmenek, Askatasuna plazako estalpera bertaratu diren herritarrei. Agurra ere dantzatu zaie preso segitzen duten herritarrei. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Danbor hotsek inguratu dute herri erdigunea

By on 2017-07-01 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Udaletxe aurretik irten dira danbor joleak arratsaldeko 19:00ak pasatxoan. Afal ordura arte kalez kale aritu dira danbor hotsez girotzen Kaxkoa. Une batzuetan euri tanta artean mugitu diren arren, giro goibelak Gauerdi txarangako kideekin egin duten ibilbidea osatzea ez du eragotzi.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.