Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Oiartzungo Gazte Akelarrerako sarrerak Aitzagan salgai

By on 2018-02-14 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek bosgarrenez udaberri parterako ekimena prestatzen dabiltza; aurten, “Sorginkerian dugu independentzia” aldarripean Gazte Akelarrea deitu dute Oiartzunen, martxoaren 30etik apirilaren 1era. “Herriz herri eta auzoz auzo Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune bilakatuko dugu hiru egunez Oiartzun. Eguneroko su txikiz pizten dugu independentziarako bidea, sorginkeriaz, errebeldiaz eta konpromisoarekin. Hor baitago garaipenerako […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Aintza (Slava)” etzi, “Ostiraletako Zinea” zikloaren baitan

By on 2018-02-14 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteek Usurbilgo Udalaren laguntzaz antolaturiko zine zikloaren hurrengo saioa, otsailaren 16rako iragarri dute 19:00etan Sutegin. Oraingoan, “Aintza (Slava)” proiektatuko dute jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin 12 urtetik gorakoentzat. Sarrerak egunean bertan, 2 eurotan izango dira salgai kultur etxean. Gogoan izan, sarreretatik bildutako dirua, apirila amaieran Bartzelonara egingo duten bidaiako gastuak ordaintzera bideratuko dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txosna Batzordearen lehen bilera ostiral gauean Sutegin

By on 2018-02-13 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Jai Batzordea, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren Usurbilgo jaiak antolatzen hasia da. Bilgune horretan parte hartzen dute herri eragile desberdinek, tartean lehen bilera irekia deitu duen Txosna Batzordeak. Honako ohar hau helarazi dute NOAUA!ra, ostiralean (otsailak 16) deitu duten bilkurara gonbidatuz: “Adi gazte! Denbora aurrera doa… eta ohartzerako herriko jaiak gerturatzen ari zaizkigu. Aurtengoan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Astelehenean argitaratu zituen Usurbilgo Udalak, 2018ko diru-laguntza deialdien oinarriak. Astearte honetatik (otsailak 13) eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da martxoaren 13ra arte.  Urtarrilaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarrean zazpi diru-laguntza deialdien oinarriak onartu zituzten. Iazko laguntza lerro kopuruarekin alderatuta, aurtengoan berri bat jarriko dute herritarren eskura.  Udal diru-laguntza politikari eusteko beharra nabarmentzen du udal gobernu taldeak, “izan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauterietako tailerrak gaur 16:30etan hasita, Bihurri ludotekan

By on 2018-02-12 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Inauterietako tailerrak gaur 16:30etan hasita, Bihurri ludotekan

Festa egun nagusia igaro arren, inauteriak ez dira amaitu oraindik Usurbilen. Hitzordu bat bada astelehen honetarako (otsailak 12). Bihurri haur ludotekakoek antolatu dutena arratsaldeko 16:30etatik aurrera; Inauterietako tailerretan parte hartzeko aukera izango da bertan. Bazkidetza ordaintzeko garaia Ludotekaz ari garela, adi honako oharrari. 2018ko kuota ordaintzeko epea otsailaren 28an amaituko da. “Bazkide berriek 30 euro […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iluntzean ere, euskaldun ezagunen mozorro desfile koloretsua

By on 2018-02-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Txalapartariak, “Kontuz atsuak”-eko Maikrux eta Maikarmen, mendizale ezagunak, Orioko arraunlariak… Eguerdian ikusi ditugun hainbat lagun parrandari segida ematen ari ziren iluntzean. Bereziki belaunaldi gaztea batu da parrandara afalaurretik. Eta haien artean, guztiak dantzan jarri eta eguerdi partetik entzun ditugun Burrunbazale txarangako kideak. Hainbat lagun koadrila bildu ditugu irudiotan. Milesker egunean zehar irudi hauetan guztietan agertzera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal pertsona ospetsuei gorazarre, gaurko Inauteri Festan

By on 2018-02-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Euskal Herriko jaietako zaindariak, Zeledon edota Mariajaia bera Usurbilen ditugu gaur. Abeslari ezagunak baita, Xabier Saldias edota Niko Etxart, Mikel Laboa edota Jorge Oteiza eskulturgilea omentzen ari dira beste batzuk. Omenaldiez ari garela, gastronomiak eta parranda giroak gurean duten indarraren erakusle, Usurbila gerturatu diren Keler zaletuak edota punta-puntako euskal sukaldari ezagunak.  Kantu Taldekoak eta Burrunbazale […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejirak lasterraldi bat baino gehiago eragin du

By on 2018-02-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Lasai antzera hasi den kalejirara batu zaizkie pixkanaka mozorrotuak zeuden haur eta gaztetxo ugari. Udaletxe ondoan duten egoitzatik abiatu da Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira eta frontoian amaitu. Bidean erraldoien dantza erakustaldi zoragarriez gozarazi digute. Untsalaz gaitero taldea izan dute bidelagun.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.