Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Euskarazko literatura topaketa 19:00etan liburutegian, Pako Aristirekin

By on 2014-05-29 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin
Euskarazko literatura topaketa 19:00etan liburutegian, Pako Aristirekin

Kirmen Uribek idatzitako “Mussche” liburua komentatuko da, Sutegi udal liburutegiak, ostegun honetarako, maiatzaren 29rako, 19:00etan liburutegian bertan antolatu duen euskarazko literatura topaketaren baitan. 16 urtetik gorakoei zuzenduriko ekitaldia, aurrekoetan bezala, Pako Aristik gidatuko du. Eleberri honen aleak aurrez eskuratu eta irakur ditzakezue. “Anima zaitez parte hartzera, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!”, luzatu dute gonbita […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igandeko Ikastola Eguna girotzeko bi ekitaldi gaur

By on 2014-05-28 in Aisia, Euskara, Hezkuntza with 0 iruzkin
Igandeko Ikastola Eguna girotzeko bi ekitaldi gaur

EKI proiektuari buruzko hitzaldia antolatu du Udarregi Ikastolak 17:00etan erdiko aretoan, ordu eta erdi beranduago kantaldia Sutegiko auditorioan. Igandean, ekainaren lehenean ospatuko den Ikastola Egunari begirako ekitaldien artean daude asteazken honetako hitzorduak. Deialdi gehiago datozen egunotan. Adi, egitarauari. Herri bazkarirako txartelakSalgai daude Udarregi Ikastolako idazkaritzan. Helduen txartelak 15 eurotan, ikasleentzat 7 eurotan. Hauxe, heldu eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haurrentzako ekitaldiekin abiatuko da 17:00etan, Zubietako Kultur Astea

By on 2014-05-28 in Aisia, Euskara, Hezkuntza with 0 iruzkin
Haurrentzako ekitaldiekin abiatuko da 17:00etan, Zubietako Kultur Astea

Puzgarriak, marrazki erakusketa eta buruhandiak, gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Zubietan. Ekitaldiokin abiatuko da, Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak ostiralera arte antolatu duen Kultur Astea. Honako hauek dira, ikasturte amaierari begira datozen hiru egunotarako lotu dituzten hitzorduak: Maiatzak 28, asteazkena17:00 Puzgarriak eta marrazki erakusketa Kaxkapen. Ondoren, buruhandiak.
 Maiatzak 29, osteguna17:00 “Ez dago mugarik kirola egiteko”, Aitor Puertas kirolariaren hitzaldia ume eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aurrematrikulazioa zabalik, Lanbide Eskolan

By on 2014-05-27 in Euskara, Hezkuntza with 0 iruzkin
Aurrematrikulazioa zabalik, Lanbide Eskolan

Ekainaren 6ra arte zabalik. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 9:00-14:00 artean. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: NAN fotokopia bat, egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (originala eta kopia); bi argazki, izen abizenekin atzealdean; eta kontu korronte zenbakia. Informazio gehiago: 943 36 46 00 edo lhusurbil.com Aurreinskripzioa: maiatzaren 27tik ekainaren 6ra. Matrikulazioa: bigarren ikasturtekoek, ekainaren 17tik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikastola Eguneko herri bazkaritarako txartelak salgai Udarregin

By on 2014-05-27 in Euskara, Hezkuntza with 0 iruzkin
Ikastola Eguneko herri bazkaritarako txartelak salgai Udarregin

Ekainaren 1ean ospatuko den otordurako txartelak salgai daude Udarregi Ikastolako idazkaritzan. Helduen txartelak 15 eurotan, ikasleentzat 7 eurotan. Hauxe, heldu eta gazteek dastatu ahalko dituzten menuak:-Helduentzat: paella, txerri-azpizuna onddoekin, postrea, edariak eta ogia, kafea eta kopa.
-Ikasleentzat: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta chips patatak, postrea, edaria eta ogia.
Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolako ikasleen bertso jaialdia 16:30etan, ikastolako erdiko aretoan

By on 2014-05-26 in Euskara, Hezkuntza with 0 iruzkin
Udarregi Ikastolako ikasleen bertso jaialdia 16:30etan, ikastolako erdiko aretoan

LH 5 eta 6.mailetako ikasleek parte hartuko dute, 16:30etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan hasiko den ekitaldian. Urtean zehar ikasgeletan landutako bertsogintza proiektuan eginikoa plazaratzeko modua izango dute hartara. Igandean, ekainaren 1ean ospatuko den Ikastola Egunaren baitan antolatu da hitzordu hau eta astean zehar ospatuko diren beste hainbat. Albiste honetan beherago duzue, egitarau osoa. Herri bazkarirako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako udako txokoetan izen emateko azken eguna

By on 2014-05-25 in Aisia, Euskara with 0 iruzkin
Zubietako udako txokoetan izen emateko azken eguna

Aurten ere, uztaila eta abuzturako udako txokoak antolatzen ari dira Zubietan, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, 3-11 urte arteko haurrentzat. Eskola Txikian burutuko da bi hilabeteko aisialdiko ekimena. Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean. Izen emateko azken eguna da, maiatzaren 25 hau. Apuntatzeko orriak, ikastolan eta Barazar tabernan eskuratu daitezke. Datu pertsonalekin bete ostean, Zubietako Herri Batzarreko postontzian utzi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako udako txokoetan izen emateko epea, igandera arte

By on 2014-05-23 in Aisia, Euskara with 0 iruzkin
Zubietako udako txokoetan izen emateko epea, igandera arte

Aurten ere, uztaila eta abuzturako udako txokoak antolatzen ari dira Zubietan, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, 3-11 urte arteko haurrentzat. Eskola Txikian burutuko da bi hilabeteko aisialdiko ekimena. Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean. Izen emateko epea irekita dago igandera arte, maiatzaren 25era arte. Apuntatzeko orriak, ikastolan eta Barazar tabernan eskuratu daitezke. Datu pertsonalekin bete ostean, Zubietako Herri Batzarreko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.