Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Idoia Torregarai: “Umorea prestigiatzea lortu nahi dut”

By on 2018-05-28 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Idoia Torregarai: “Umorea prestigiatzea lortu nahi dut”

NOAUA! Kultur Elkarteko lehendakari edota Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) komunikazio-arduradun gisa ezagutuko dute askok. Lerrootan ordea, txikitatik etxean jasotako umorezaletasunari buruz elkarrizketatu dugu Idoia Torregarai Martija. Umorezaletasunean egin duen ibilbideari buruz, eta umorezaletasunetik umoregile izatera egindako jauziaz. Jauzi horren azken mugarria, aurkeztu berri duen Barretartia berrituan aurki dezakegu. Orain umore zerbitzuak eskaintzen ditu. Umore zale, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erromeria igandean Artzabal gunean

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Erromeria giroak bereganatuko du igandean Artzabal gunea. Trikiti doinuen erritmora, dantza egiteko aukera ezinhobea izango da maiatzaren 27an, Artzabal jatetxeak, Guria tabernak eta Laukote kafetegiak antolatuta. Igande arratsaldeko 18:30ean hasita, Ttipika Dantza Gidatuak taldeko bi kide ariko dira dantza giroa sustatzen, aipatu hiru ostalaritza guneok biltzen dituen ingurunean. Manex Torrealdai trikitilariarekin eta Maitane Arteaga pandero […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbat honetan kantu-jira eta hurrengoan, Iruñeko Euskal Herria Kantuz Egunera

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Larunbat honetan kantu-jira eta hurrengoan, Iruñeko Euskal Herria Kantuz Egunera

Kantu zaletuen txanda larunbat honetan; maiatzaren 26an kantu jira 19:00etan Mikel Laboa plazatik. Baita astebete barru ere. Autobus zerbitzua antolatu du Usurbilgo Kantu Taldeak ekainaren 2an Iruñean, “Zazpietan lehena” aldarripean Nafarroako hiriburuan, Iruñean ospatuko den Euskal Herria Kantuz Egunera. Herri askotan kantuz girotzen dituzten taldeentzat, Kantu Jira Nazionala izango dena, ekainaren 2rako iragarri dute. Orreaga Fundazioak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haur eta gaztetxoen aisialdiari begirako hitzordu ugari asteburuan

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Haur eta gaztetxoen aisialdiari begirako hitzordu ugari asteburuan

Ospakizun aste betean dira Zubietako Eskolakoak; Udaberri Festa betean. Ekintza mordoa izan dute egunotan, baina oraindik badute zer egina.  Honatx Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak asteburu parterako antolatu dituen ekintzak: Maiatzak 25, ostirala 17:00 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak. 18:00 Altxorraren bila. 19:00 Afari-merienda, eta ondoren, disko festa. Maiatzak 26, larunbata 10:00 Eguneko irteera: orientazio […]

Jarraitu Irakurtzen »

2018-19 ikasturterako matrikulatzeko azken eguna ostiral hau, Zumarte Musika Eskolan

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
2018-19 ikasturterako matrikulatzeko azken eguna ostiral hau, Zumarte Musika Eskolan

Aste hasieratik zabalik da 2018-19 ikasturterako izen-ematea Zumarte Musika Eskolan eta maiatzaren 25era arte egongo da bertan matrikulatzeko aukera. Aurten bi modutara egin ahal izango da. On-line, musika eskolaren web orriaren bitartez edota Zumarte Musika Eskolaren bulegora bertaratuz: Online: -Inprimakia zumarte.eus helbidean on-line bete eta bidali. Bulegoan: Inprimakia bulegoan jaso, eskuz bete eta musika eskolako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jaietako txupinazoa gaztaingileek jaurtiko dute eta egitaraua Ibai Arrietak diseinaturikoa izango da

By on 2018-05-24 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Jaietako txupinazoa gaztaingileek jaurtiko dute eta egitaraua Ibai Arrietak diseinaturikoa izango da

Jai Batzordeak festei begirako bi erabaki garrantzitsu hartu ditu. Aurreko ostiralera arte, martxan ziren egitarau diseinu lehiaketako irabazlea eta txupinazoa nork jaurtiko duen hautatu dituzte jada. Usurbilgo Udalak zabaldu duen ondoko irudian duzue datozen jaietako egitarauaren azalak izango duen itxura. Besteak beste, bi buruhandien irudiak biltzen dituen diseinuak irabazi du txapelketa. Egilea, txapelduna honenbestez, Ibai […]

Jarraitu Irakurtzen »

Joxean Artzeren ekainaren 16ko omenaldian parte hartzeko izena ematen ari dira herritarrak

By on 2018-05-24 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Joxean Artzeren ekainaren 16ko omenaldian parte hartzeko izena ematen ari dira herritarrak

Hilabete baino gutxiago geratzen da, ekainaren 16an Usurbilgo herriak merezitako omenaldia egiteko urte hasieran zendu zen Joxean Artzeri. Herritarren batzorde bat sortu zen martxoan, Artze Taldea, eta ordutik egun horretarako prestaketak bideratzen ari dira. Arte diziplina ezberdinetako hitzorduek osatuko dute sortzaile usurbildarraren aldeko omenaldiko egitaraua. Herrikoia eta parte hartzailea izatea nahi dute eguna. Dagoeneko, ekainaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldia antolatzen segitzeko batzar irekia 18:00etan Potxoenean

By on 2018-05-23 in Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Euskaraldia antolatzen segitzeko batzar irekia 18:00etan Potxoenean

Euskararen erabilera suspertzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iragarri den Euskal Herri mailako ekimenarekin bat egina du Usurbilek; Euskaraldiarekin alegia. Prestaketa lanak abian ditu, zeregin honetarako herri eragile ezberdinetako ordezkariek eta herritarrek osatua duten batzordeak. Ekimena udalerri honetan diseinatzen segitzeko batzar irekia deitua asteazken honetarako (maiatzak 23) 18:00etan Potxoenean.  Honatx luzatu duten gonbita. “Usurbilen euskararen egoera hobetzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.