Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Datorren kantu-jira, eguerdian

By on 2017-03-21 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Duela hilabetekoa mozorrotuta ospatu zuten kantu-jira. Inauteri Festaren baitan hain zuzen. Martxoa amaiera heldu zaigu; eta Kantu Taldekoek kalea euskal abestiez girotzen diguten hitzordua ere iluntzetik eguerdira aurreratu dute. Larunbat honetan, hilaren 25ean ospatuko den kantu-jira, iluntzeko 19:00etan ez, eguerdiko 12:00etan abiatuko da. Oraingoan, Artzabaletik. 14:00ak arte arituko dira cantus kantu, kalejiran, Udarregi Ikastolako irakasle […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hurrengo astea, 13. Soinurbilena

By on 2017-03-17 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Hurrengo astea, 13. Soinurbilena

Aste hau jubilatuena izaten ari bada, hurrengoa musikaz blaitua datorkigu. Hemen da Zumarte Musika Eskolak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolaturiko 13. Soinurbil Musika Astea. Martxoaren 20tik 26ra egunero musikaz girotuko gaitu Soinurbilek: Martxoak 20, astelehena 18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan. Zehaztasunak: “Usurbilgo organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

NOAUA! K.E-ko bazkideen urteko batzar nagusia gaur

By on 2017-03-16 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
NOAUA! K.E-ko bazkideen urteko batzar nagusia gaur

NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideen batzarra deitu dugu ostegun honetarako, martxoaren 16rako Potxoenean. Lehen deialdia, arratsaldeko 18:30etarako, bigarrena ordu erdi beranduago, 19:00etan. Honatx jorratuko dugun gai zerrenda: 1-2016ko memoria eta balantze ekonomikoa. 2-2017ko egitasmoak eta aurrekontuak. 3-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena. 4-Galdera erantzunak. Lan deialdiak Udajolaserako arduraduna eta begiraleak behar ditugu Zehaztasunak: Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak […]

Jarraitu Irakurtzen »

52 eskaera, Errigoraren “Uztaberria” kanpainan

By on 2017-03-15 in Ekonomia, Euskara, Ingurumena, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Esku-orrien bidez 30 eskaera eta Internetez beste 22 eskaera jaso ditugu NOAUA!n. Guztira honenbestez, 52 lagunek eskatu dituzte, Errigorak abian jarritako “Uztaberria” elkartasun kanpainaren baitan, eskuragarri zeuden Nafarroa hegoaldean ekoitzitako oliba-olio bidoi eta kontserbak. Adi orain banaketei. Oliba olio bidoiak martxoaren 30 eta 31n banatuko ditugu NOAUA!n bertan. Kontserbak ekainaren 1 eta 2an, NOAUA!ren egoitzan baita. Produktuok jasotzerakoan […]

Jarraitu Irakurtzen »

NOAUA! K.E-ko bazkideen urteko batzar nagusia ostegunean

By on 2017-03-14 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
NOAUA! K.E-ko bazkideen urteko batzar nagusia ostegunean

NOAUA! Kultur Elkartetik, zuen interesekoak izan daitezkeen zenbait oharren berri jakinarazi nahi dizuegu segidan. Batetik, kultur elkarte honetako bazkideen batzarra deitu dugula ostegunerako, martxoaren 16rako Potxoenean. Lehen deialdia, arratsaldeko 18:30etarako, bigarrena ordu erdi beranduago, 19:00etan. Honatx jorratuko dugun gai zerrenda: 1-2016ko memoria eta balantze ekonomikoa. 2-2017ko egitasmoak eta aurrekontuak. 3-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena. 4-Galdera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errigoraren oliba olio bidoi eta kontserben kanpaina, azken txanpan

Errigoraren Uztaberria elkartasun kanpaina azkenetan da. Gogoan izan, Nafarroa hegoaldeko produktuak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera dugu asteartera arte. Oparo dator; aurreko urteetan, martxoan egin ohi duen oliba-olioaren eta maiatzeko kontserben kanpainak bateratu dituzte aurtengoan, gogorarazten dutenez “urtean bi udaberri izango bagenitu, bigarrena ez litzateke berria izango” eta. Kanpainan parte hartzeko gonbita luzatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal diru-laguntzak eskatzeko azken eguna

Udal diru-laguntzak eskatzeko azken eguna

Astelehen hau duzue, Usurbilgo Udalak martxan duen diru-laguntza deialdirako eskabideak aurkezteko azken eguna. Diru-laguntza deialdi honen oinarriak otsailaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak  argitaratu zituen Usurbilgo Udalak. Segidan dituzue lotura zuzenak. Bertan jaso dezakezue, deialdi honetan parte hartzeko bete beharreko baldintza, epe, edota aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri. Udalak guztira 168.000 euro bideratuko ditu aurten, sei eremuotako proiektuak sustatzera; kultura, kirola, gizartegintza, nekazaritza eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Martxoaren 8ari loturiko bertso-afaria 21:00etan Artzabalen

By on 2017-03-10 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Martxoaren 8ari loturiko bertso-afaria 21:00etan Artzabalen

Matrakak Usurbilgo Talde Feministak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak elkarlanean josi dute jada, Martxoaren 8 honi begirako egitaraua. Antolatu dituzten ekimenen artean, azken urteotan arrakastatsua suertatu den bertso-afaria dago. Aurtengoan, ostiralez, martxoaren 10 honetan ospatuko da Artzabalen. Txartelak aurrez eskuratu behar dira Aitzaga eta Bordatxo tabernetan. Honatx Martxoaren 8aren bueltan deitu dituzten ekimenak: Martxoak 10, ostirala 21:00 “Testurak” bertso-afaria Artzabalen. Parte hartuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.