Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Usurbilgo 3. Gazte Topaketen egitaraua eta kartela prest ditu Ernaik

Usurbilgo 3. Gazte Topaketen egitaraua eta kartela prest ditu Ernaik

2015az geroztik egin bezala, 3. Gazte Topaketak antolatu ditu Usurbilgo Ernai gazte erakundeak abenduaren 27tik 29ra. Oparo dator hirugarren edizioa. Antolatzaileek prest dute topaketon egitarau eta kartela. Hezkuntza, feminismoa, Herrialde Katalanetako prozesua, Errekaleor edota Usurbilgo gazte mugimenduari buruz hausnartuko dute. Baina aisialdirako tarterik ere hartuko dute, musika edota jan edanaren bueltan. “Egungo gizarte eredu hegemonikoaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta ikusgai Sutegin

By on 2017-12-20 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta ikusgai Sutegin

Ate joka ditugun egunotan ez dakizuela zer oparitu? Opari ederra izan liteke, Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta oparitzea. Azken hilabeteotan argitaratu diren usurbildarron lanak ikusgai izango dituzue urtarrilaren 8ra arte, Sutegi pareko erakusleihoan. Uzta ederra utzi digute aurtengoan ere. Sutegi udal liburutegiaren eta NOAUA! K.E.-ren elkarlanez, kultur etxeko aretoko erakusleihoan jarri ditugu ikusgai. Eskuragarri aldiz, liburutegian […]

Jarraitu Irakurtzen »

Olentzero gure artean jada, lau egunez luzatuko diren gabon kanta saioei harrera egiteko prest

By on 2017-12-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Olentzero gure artean jada, lau egunez luzatuko diren gabon kanta saioei harrera egiteko prest

Heldu da gure artera, bere txokoa hartu du Usurbilgo Udalak Mikel Laboa plazan egokituriko estalpe goxoan. Hantxe izango dugu urte hasierara arte. Goxotasunez gerturatu gaitezke bertara, Euskal Herriko ikazkin ezagunenaren albora, hain modan dauden selfie eta argazkiak atera ahal izateko.  Olentzero eta Mari Domingi ardatz hartuta hain zuzen, gabon kanta saio ugari antolatu dira egunotarako. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Gatz, Titiritorto basatia” Titirishowa gaur, haurrentzako gabonetako programazio zabalari ekiteko

By on 2017-12-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Gatz, Titiritorto basatia” Titirishowa gaur, haurrentzako gabonetako programazio zabalari ekiteko

Haur eta gaztetxoei zuzenduta, ate joka dituzten opor egunotarako ekintzen artean, lehen hitzordua asteazkenerako dago iragarria, abenduaren 20arako. Sutegi udal liburutegiak antolatuta, Maitena Illarramendik 4-5 urte artekoei zuzenduta eskainiko duen ikuskizuna arratsaldeko 18:00etan liburutegian bertan. “Okilen antzera, pago enborren barrenean egiten dituzte euren habiak. Bertan babesten dira neguko hotzetik gaueko iluntasunetik, eta hantxe dira ere […]

Jarraitu Irakurtzen »

Izotz pistak asteazkeneroko azokaren gunea hartuko du ostiraletik aurrera

By on 2017-12-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ohiko asteazkeneroko irudia jaso dugu abenduaren 20 honetan Askatasuna plazan. Salmenta postuak aipatu enparantzako aterpean. Baina inguruetan jada, hainbat xafla edota lasto fardo ikus daitezke, datorrenaren seinale. Bolatokiko zorua ere egokitu dute, bertan eskainiko duten kafetegi zerbitzurako. Hiriburura patinatzera joan beharrik ez baitugu izango gabon hauetan, Usurbilen bertan izango baitugu izotz pista; Askatasuna plazako estalpean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Herriko aurpegi ezagunen Inauteri Festa, otsailaren 10ean

By on 2017-12-19 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Alfonbra gorria prestatzen hasi beharko dugu otsailaren 10ean Usurbila etor daitezkeen “izarrei” harrera egiteko. Aurpegi ezagunena, kirolari, sortzaile, eragile nahiz herri mugimenduetako ordezkari famatuena, bide urratzaile edo erreferenteena izango baita datorren Inauteri Festa. Euskal Herriko pertsona ezagunen paperean sartzeko gogoa izan baduzue inoiz, otsailaren 10ean duzue aukera ederra.  Haiek imitatu eta mozorrotzera mozorrotzera gonbidatzen zaituztegu. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sexismorik ez eta euskara oparitzeko gidak eskuragarri

Sexismorik ez eta euskara oparitzeko gidak eskuragarri

“Sexismoa ez oparitu”. Eta zer oparitu erabaki aurretik hausnartu. Hortxe eskualdeko hainbat udalen eguberriotarako mezua. Erosketa egunotarako kaleratu duten gida aintzakotzat hartzea eskatzen dute Andoain, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek. “Jostailu eta jolasak aukeratzeko garaian kontuan hartu behar dira haurren nahiak eta gustuak, baina modu kritikoan”, dio udalon gidak. Horretarako, haurrak jostailuen aukeraketan partaide aktibo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mari Domingiri harrera egingo diote gaur Zubietako Eskolan

By on 2017-12-19 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Mari Domingiri harrera egingo diote gaur Zubietako Eskolan

Badator eguberri giroa ikastetxeetara ere. Azken klase egunetan kantuan egingo diete harrera eguberriei ikastetxeetan. Abenduaren 21ean Aginagako Eskolan eta Udarregi Ikastolan. Abenduaren 22an, Haur Eskolan eta Zubietako Eskolan. Zubietako Eskola aipatuta, ekitaldi guztioi aurre hartuz, Mari Domingi dator astearte honetan bertara. Ikasle eta hezitzaileek harrera egingo diote ikasgelan. GABON KANTUAK ABESTEKO SAIOAK Abenduak 19, asteartea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.