Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskara

Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Diru-laguntza deialdi honen oinarriak otsailaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak  argitaratu zituen Usurbilgo Udalak. Segidan dituzue lotura zuzenak. Bertan jaso dezakezue, deialdi honetan parte hartzeko bete beharreko baldintza, epe, edota aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri. Zabalik dago eskaerak egiteko epea. “20 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira” eskabideok. Igogailuak ezartzeko diru-laguntza eskaeren kasuan aldiz 3 hilabeteko epea egongo da. Honatx diru-laguntza deialdi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azke Fundazioa blogen inguruko inkesta bat osatzen ari da

By on 2017-02-21 in Aisia, Euskara, Kultura with 0 iruzkin
Azke Fundazioa blogen inguruko inkesta bat osatzen ari da

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa abiarazi du. Hau da xede nagusia: euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak eskuratzea. Alegia, blog kopurua zenbatekoa den, nola kudeatzen diren edota zein baliabide erabiltzen dituzten ezagutzea. Edonork bete dezake inkesta. Lanketa honen amaieran, Azkue Fundazioak partekatu egingo ditu inkestaren emaitzak. Blogen inguruko analisi sakonik egin ez dela ohartuta, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauteri Festaren atariko Kantu Taldekoen entsegua gaur

By on 2017-02-21 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Astearteroko ikastaroko entsegu saioa izango du gaur Usurbilgo Kantu Taldeak. 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolan bilduko dira. Kantu zaleak ate joka dugun Inauteri Festari begira daude jada. Hain zuzen, mozorro jaia eta Kantu Taldeak hilero azken larunbatean egin ohi duen kalejira egun berean egokituko dira oraingoan, hilaren 25ean. Lau egun barrurako iragarriak dauden hitzorduak tarteko, eguerdi […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Landaberri Ikastolak 50 urte” antzezlana ostiralean, gonbidapenak Udarregi Ikastolan eskuragarri

By on 2017-02-21 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Landaberri Ikastolak 50 urte” antzezlana ostiralean, gonbidapenak Udarregi Ikastolan eskuragarri

Hastapenetan lasartearrekin batera, Usurbilgo eta usurbildarrena ere izan zen Landaberri Ikastolak 50 urte bete zituen iaz. Udazken partean  hainbat ospakizun antolatu zituzten. Urtemugako ekitaldion harira eginiko aurkezpen ekitaldiko irudi eta bideoa dituzue ondokoak. Ospakizunon artean, antzezlan bat ere sortu eta plazaratu zuten: “Landaberri Ikastolak 50 urte” izenekoa. Ostiral honetan, otsailaren 24ean, Sutegin ikusi ahalko dugu, gaueko 22:30etan hasita. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Inauteriek, Zubieta eta Lasarte-Oriaren arteko hartuemana sendotu dute

By on 2017-02-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badatozen inauterietarako girotzen hasten lehenak, zubietarrak izan ditugu aurten. Lasartearrekin batera, Euskal Inauteriak ospatu zituzten larunbat arratsaldean. Zubietatik abiatu zen kalejirarekin ekin zieten ospakizunei. Hipodromoko zubirainoko bidea dantza batean osatu zuten, festa giro betean. Karroza eta guzti. Zubia, bi herrien lotune Hipodromoko zubian zain zituzten lasartearrak. Bi herriak mugatzen dituen zubia, zubietar eta lasartearrak senidetzeko lotunean bilakatu zen. Bi herriek sinaturiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Inauteri Festan egingo du urteko lehen irteera

By on 2017-02-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Iaz haize bolada gogorrek kalejira osorik egitea eragotzi zieten. Frontoian, babesean eskaini behar izan zuten erakustaldi eder askoa. Ia aurten halako oztoporik ez duten. Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak urteko lehen irteera egingo du larunbat honetan ospatuko dugun Inauteri Festaren baitan. Arratsaldeko 17:00ak inguruan abiatuko dira udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazatik. Honatx osatuko duten ibilbidea: Kale Nagusia, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubieta eta Lasarte senidetuko dituzten Euskal Inauteriak larunbatean

By on 2017-02-17 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Zubietar eta lasartearrak batuko dituzten Euskal Inauteriak ospatuko dira larunbatean, kalejira edota senidetze dantzaldi eta guzti. Zubietan abiatuko dira ospakizunak, eta handik Lasarte-Oriara zabalduko dute festa giroa gero. Modu honetan, Zubietak aurre hartuko dio Usurbili. Astebete barru ospatuko baita Usurbilgo Inauteri Festa. Hemen duzue datorren mozorro festart loturiko egitarau zabala: INAUTERIAK ATE JOKA Otsailak 18, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Dj Kankharrek jarriko gaitu dantzan, Inauteri Festako gau partean

By on 2017-02-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Dj Kankharrek jarriko gaitu dantzan, Inauteri Festako gau partean

Alberto Pikabea aginagarrak, Dj Kankharrek girotuko digu musikaz, otsailaren 25ean ospatuko dugun Inauteri Festako gau partea frontoian. Musika jartzen aritu izan da lehendik ere zenbait jaietan, nahiz musika zaletu gisa definitzen duen bere burua. “Beti esan izan dut dj hitza handiegia geratzen zaidala”, azpimarratzen du. Bere burua musika zaletutzat du. Jendearen musika zaletasunetan erreparatzea gustatzen zaio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.